Ipar Korea
2015/05/19 - 15:37
Jean H. Leek lau urte egin ditu Ipar Korean kazetari gisa
Mikel Reparaz Koreako jatorria duen kazetari estatubatuarrarekin egon da, eta Ipar Koreak eman dituen azken albisteei buruzko iritzia eman digu.
2015/05/13 - 18:45
Hyon Yong-chol defentsa ministroa exekutatu dute Ipar Korean
Kim Jong-un buru zela desfile militar batean defentsa ministroa lo geratu zen eta gainera, beste hainbatetan aginduak ez betetzea leporatu diote, eta traizio delitu batengatik exekutatu egin dute.
2015/05/13 - 11:14
Ipar Koreak Defentsa ministroa exekutatu du, kanoi batekin tiro eginez
Azkenaldian, Kim Jong-un buruzagiak hainbat garbiketa egin ditu goi-agintarien artean.
2015/05/09 - 19:40
Ipar Koreak irismen txikiko hiru misil bota ditu
Bestalde, "zonaldean tentsioak areagotzen dituzten ekintzak bertan behera uzteko" eskatu diote AEBk Ipar Koreari.
2015/01/12 - 13:04
'Je suis Charlie' eta Ipar Korea, gaueko protagonistak
'Charlie Hebdo' aldizkariaren aurkako atentatua eta Sony Picturesek jasandako eraso zibernetikoa, aktore askoren ahotsean egon dira bart.
2015/01/04 - 17:45
Ipar Koreak Sonyren erasoarekin loturiko AEBren isunak arbuiatu ditu
Ipar Koreak baieztatu du isunek ez dutela erregimena 'ahulduko' eta kontrako eragina izango dutela.
2015/01/03 - 09:12
Ipar Korearen aurkako isun berriak iragarri ditu Obamak
AEBko presidenteak gutuna igorri die Behe-Ganberako eta Senatuko ordezkariei neurrien berri emateko.
2014/12/27 - 10:06
Ipar Korea: 'Ez dugu zerikusirik Sonyren aurkako ziber-erasoarekin'
"Estatu Batuek erasoa gure errua dela esaten jarraitu nahi badute, frogak ahalik eta lasterren eman beharko lituzkete", esan du Pyongyangeko Defentsa Batzorde Nazionalak.
2014/12/22 - 15:44
Ipar Koreak mehatxu egin die Estatu Batuei, komedia film bat dela eta
Ipar Koreak mehatxu egin die Estatu Batuei, Etxe Zuri, Pentagono eta herrialdearen aurka. Txinak dio ziberrerasoen aurka dagoela, baina ez dagoela Ipar Koreak Sonyri eraso ziola esateko frogarik
2014/12/22 - 07:47
Ipar Korea, AEBrekin 'gerra hasteko prest', Sonyren erasoagatik
“Erasorik gogorrena Etxe Zurira, Pentagonora eta AEBko eremu osora zuzenduko dugu”, adierazi du Kim Jong-un erregimeneko liderrak.
2014/12/20 - 18:06
Sonyren erasoa AEBrekin elkarlanean ikertzea exijitu du Ipar Koreak
‘’Estatu Batuek proposamena baztertzen badute ondorio larriei egin beharko diete aurre’’, adierazi du Ipar Koreako erregimenak.
2014/12/19 - 23:39
Obama: 'AEBek Ipar Koreari erantzungo diote eraso zibernetikoagatik'
Sonyren aurkako erasoaren “arduraduna Ipar Korea dela esateko informazio nahikoa” dutela adierazi du FBIk. Pyongyangek, aldiz, gertakariarekin zerikusirik ez duela esan du.
2014/05/22 - 16:02
Ipar Koreak Hego Koreako mugatik gertu artilleria jaurti du
Pyongyangnek Seulei aldez aurretik jakinarazi gabe eraso egingo ziola ohartarazi dio, aurreko astean Hego Koreako patruilek abisu moduan egin zituzten jaurtiketeei erantzuna emanez.
2014/02/18 - 00:50
NBEk Ipar Koreako gizateriaren aurkako krimenak salatu ditu
Ipar Korean giza eskubideen urraketa "sistematiko eta masiboa" dela erakusten duten zantzuak jasota, NBEko Giza Eskubideen Kontseiluak txostena egin eta nazioarteko auzitegi batek epaitzeko eskatu du.
2014/02/17 - 22:30
Ipar Koreak giza eskubideen aurkako krimenak egin dituela esan du NBEk
Torturak, kontzentrazio eremuak, errepresio politiko sistematikoa, sexu bortxakeria. Ankerkeria asko aipatzen ditu txostenak, iheslari testigantzak eta satelite irudiak aztertu ondoren.
2013/12/13 - 09:38
Ipar Koreako erregimeneko bigarrena zena exekutatu dute
Ipar Koreak Kim Jong-un buruaren osaba eta Erregimenaren 'bigarrena', Jang Song-thaek, exekutatu du, traizioa egotzita.
2013/04/08 - 17:35
Ipar Koreak misil bat eraman du jaurtiketa-gune batera
Hego Koreako agintariek eman dute horren berri, baina ez dute zehaztu ariketa militarra den ala Piongiangek jaurtiketa egiteko asmoa duen. Ipar Koreak mehatxu egin dio berriro AEBetako Gobernuari.
2013/04/02 - 19:30
Ipar Koreak itxita zuen zentral nuklearra irekitzeko asmoa iragarri du
Hilabete gutxi barru, zentrala gai izango da plutonioa aberasteko, eta Pyongyangek arma nuklearrak garatzeko duen gaitasuna handituko du.
2012/03/01 - 09:52
Ipar Korea nuklearrean gosea nagusi
Herritarrak oso txiroak dira eta askok ez dute jatekorik. Kim Jong-Unek bere agintaldia herritarren bizi baldintzak hobetuz hastea erabaki du eta onartu egin du AEBek eskainitako elikagai-laguntza.