Ipar Korea
2022/11/27 - 10:26
Bere alabarekin eta Ipar Koreako arma-programaren goi-karguekin azaldu da berriro Kim Jong-un
KCNA Ipar Koreako albiste-agentziak igande honetan argitaratu dituen argazkietan, Kim ikus daiteke, bere alaba ondoan duela. "Hwasong-17 misilaren jaurtiketa arrakastatsuan lagundu zuten" zientzialariak eta militarrak ere ageri dira irudi horietan.
2022/11/02 - 12:21
Ipar Koreak jaurtitako misil bat erori da lehen aldiz Hego Koreako uretan
Hego Koreako Armadak aurreratu du "erabakitasunez" erantzungo diola Ipar Koreari. Azken jaurtiketek lehendik zegoen tentsioa areagotu dute.
2022/10/05 - 10:40
Hego Koreak eta AEBek misilak jaurti dituzte Ipar Koreari erantzuteko
Herrialde bakoitzak ATACMS sistema daramaten bi misil gidatu jaurti ditu Japoniako itsasora. Helburua Washingtonen eta Seulen gaitasuna erakustea eta probokazio berriak uxatzea izan da.
2022/10/04 - 10:42
Ipar Koreak botatako misil balistiko batek Japoniako aire eremua zeharkatu du
Japoniako misilen aurkako alerta soinuak ez du etenik izan azken orduetan. Horren arrazoia Ipar Koreak azken urteetako misilik handiena jaurti duela goizaldean eta Japoniako aire eremua zeharkatu duela. Horren eraginez tren zerbitzuak eten eta hainbat herritar ebakuatu behar izan dituzte.
2022/09/25 - 13:28
Ipar Koreak irismen laburreko misil balistiko bat jaurti du Japoniako itsasora
Piongiangek ekainetik suziri balistikoak jaurtitzen dituen lehen aldia da, eta horiek jaurtitzeko gaitasuna izango lukeen urpeko berri bat prestatzen ari dela jakinarazten duten hainbat txostenen ondoren egin da.
2022/07/08 - 21:16
Shinzo Abe, Japoniako tradizionalismo kontserbadorearen adierazgarri nagusietako bat
Abek bi agintaldi eman zituen lehen ministro gisa, karguan urterik gehien pasa dituen agintaria bihurtuz. 2020an kargua utzi zuen.
2022/06/06 - 10:11
Hego Koreak eta AEBk zortzina misil jaurti dituzte Japoniako itsasora, Ipar Koreari erantzunez
Ipar Koreak zortzi misil balistiko bota ditu igandean Japoniako itsasora.
2022/05/14 - 16:56
Egunean 170.000 kutsatu zenbatuta, inoizko krisirik handiena bizi dute Ipar Korean
Ipar Korean, Kim Jong-un Ipar Korean, Kim Jong-un presidenteak aitortu du herrialdea sortu zenetik bizi izan duten kalbariorikaitortu du herrialdea sortu zenetik bizi izan duten kalbariorik handiena covidaren krisia dela. Hori bai, ez du covidik aipatu, eta jatorri ezezaguneko sukarraz hitz egin du.
2022/03/23 - 21:38
Madeleine Albright AEBko lehen emakume Estatu idazkaria hil da
Bill Clinton presidente ohiaren bigarren administrazioan figura garrantzitsua izan zen. NATO zabaltzea defendatu eta Aliantzak Balkanetako gerran esku hartzeko presioa egin zuen. Aldi berean, arma nuklearrak murrizten saiatu zen.
2022/03/02 - 20:26
NBEko Batzar Nagusiak Errusiaren erasoa gaitzetsi du
Nazio Batuen Erakundeko 193 estatu kideetatik 141ek gaitzespena babestu dute. Hala ere, ebazpena ez da loteslea. Aurkako bost boto soilik (Errusia, Bielorrusia, Siria, Ipar Korea eta Eritrea) jaso ditu, eta 35 abstentzio izan dira bozketan.
2021/10/21 - 17:41
Arriskuak
Itxuraz gizakiok ez gara arriskuez jabetzen, edo nahiago dugu, agian gure burua babesteko, iragarpen ilunak ez direla beteko edo zuzenean gezurra direla pentsatzea.
2021/09/13 - 13:36
Ipar Koreak irismen luzeko misil berri baten probak amaitu ditu
Mugimendu hori nazioartearentzat "mehatxua" dela esan du Ameriketako Estatu Batuetako Armadak.
2021/04/20 - 16:02
Askatasun adierazpena urratzeko aitzakia bihurtu da pandemia hainbat herrialdetan
Egoera oso kezkagarria da Brasilen. Bolsonaro presidenteak kazetarien aurka eginiko adierazpen eta irainek, prentsa askatasuna kolokan jarri dute.
2021/03/25 - 14:23
Ipar Koreak irismen laburreko bi misil balistiko jaurti ditu Japoniako itsasoan
Japoniak eta Hego Koreak maniobra salatu dute, NBEren segurtasun ebazpenak urratzen dituelakoan.
2021/02/26 - 11:05
Hego Korean sartzeko sei ordu igeri egin zuen Ipar Koreako desertore batek
Gizonak 6 orduz igeri egin zuen, tunel bat arrastaka zeharkatu zuen eta muga inguruan ibili zen ordu luzez, atxilotua izan aurretik.
2020/09/07 - 21:27
Haishen tifoiak gogor jo du Japonian eta Koreako penintsulan
Japonia astindu ondoren, Korea biak ari dira orain Haishen tifoiaren enbata jasaten. Astebeteko epean, ingurune hori astintzen duen hirugarren tifoia da, eta Japonian, gutxienez lau hildako utzi ditu.
2020/06/17 - 11:37
Horrela eraitsi zuten bi Koreen arteko lotura bulegoa
Ipar Koreak bi Koreen arteko lotura bulegoaren suntsiketaren irudiak erakutsi ditu. Bi herrialdeen arteko "komunikazio lerro guztiak etetea" izan da eraiste honen helburua.
2020/06/16 - 12:08
Ipar Koreak Hego Korearekin lotzen zuen bulegoa suntsitu du
Piongiangek duela egun batzuk Ipar Koreako Kaesong hirian kokatutako bulego sinbolikoa suntsitzeko mehatxua egin zuen.
2020/04/30 - 16:19
Kim Jong-un "gaixo" dagoela adierazi du Taiwango inteligentzia buruak
Legegileari Ipar Koreako buruzagiak bizirik jarraitzen duen galdetu dionean, Taiwango inteligentziaren buruak irribarre egin du eta erantzuna saihestu du.
2020/04/03 - 10:48
Asiako ekonomia % 2,2 haziko da bakarrik aurten, baina gora egingo du 2021ean
Koronabirusaren ondorioz, munduan 2 bilioi eta 4,1 bilioi dolar artean galduko dira, hau da, Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 2,3 eta % 4,8 artean.