Ipar Korea
2017/09/03 - 11:32
Horrelakoa izan da Ipar Korearen saiakera nuklear eraginkorrena
Hidrogeno bonba bat leherrarazi duela iragarri du Pyongyangek, eta proba "oso arrakastatsua" izan dela adierazi du.
2017/09/03 - 10:20
Ipar Koreak proba 'arrakastatsua' egin du hidrogeno bonba batekin
Orain arte egin duen entsegurik ahaltsuena izan da. Piongiangek armamentu nuklearra garatzeko bere programa asko azkartu du uda honetan.
2017/08/29 - 16:36
Ipar Koreak misila jaurti du eta, Japonia zeharkatuta, itsasoan erori da
Japoniako Gobernuak adierazi duenez, Ipar Korearekiko presioa areagotzea adostu du AEBrekin.
2017/08/29 - 11:48
Ipar Koreak misila jaurti du Japoniaren gainetik
Japonia iparraldea zeharkatu ondoren Ozeano Barean erori da, Japoniako Hokkaido uhartetik 1.180 kilometrora.
2017/08/29 - 10:14
Ipar Koreari beldur
Piongianek interesa dakioke Hego Korea konkistatzea, herrialde aberatsa delako. Horregatik daude kezkatuta hegokorearrak eta japoniarrak, Koreen arteko gerraren aurrean entzungor geratu ezin direlako.
2017/08/29 - 02:21
Ipar Koreak misila jaurti du Japoniako lurraldearen gainetik
2009tik artxipelago japoniarraren gainetik igaro den Ipar Koreako lehen misila da. AEBk, Japoniak eta Hego Koreak larrialdiko bilera egitea eskatu diote NBEri.
2017/08/26 - 10:09
Ipar Koreak hiru misil balistiko jaurti ditu itsasora
Antza denez, horietako bik porrot egin dute saiakera berri horretan, bestea berriz, Japoniako uretan lehertu egin omen da.
2017/08/15 - 11:31
Kim Jong-unek 'zertxobait gehiago' begiratuko ditu Estatu Batuak
Ipar Koreako buruak egoera ‘une larrira’ eramaten egotea leporatu die Estatu Batuei, “tresneria estrategiko nuklear ikaragarria" sartzean penintsula inguruan.
2017/08/12 - 10:50
Txinak 'kontrola' eskatu dio Trumpi, Ipar Korearekin tentsioa baretzeko
Horrez gain, Xi Jinping Txinako presidentearen baieztatu duenez, 'AEBko Gobernuarekin lan egiteko prest' daude, egoera konpontzeko.
2017/08/11 - 10:13
Bi ergel baino ez
AEBk eta Ipar Koreak elkarri eraso egiteko asmoak azaldu dituzte, gerra batean etsaia ustekabean harrapatzea denean. Gerta dakigukeen onena berritsukeria izatea.
2017/08/10 - 17:21
Ipar Koreak Guam uharteari erasotzeko planaren xehetasunak zabaldu ditu
Horren arabera, Piongiangeko Gobernuak prest ditu lau misil; 18 minututan iritsiko lirateke irlara.
2017/08/10 - 12:41
Guameko baseak jomuga, lau misil prest dituela ohartarazi du Ipar Koreak
Piongiangek Washingtonekin duen tentsio dialektikoak gora egiten jarraitzen du.
2017/08/09 - 16:54
Ipar Koreak dio Guam uharteari erasotzea aztertzen ari dela
Ozeano Pazifikoan dagoen uhartearen gobernadorearen arabera, 'prest daude' edozein egoerari 'aurre egiteko'.
2017/08/09 - 08:52
AEBk Guamen dituen baseei erasotzeko mehatxua egin du Ipar Koreak
Aurretik, Trumpek "munduan sekula ikusi ez den suz eta amorruz" erantzungo duela ohartarazi dio Ipar Koreari, eta bonbaketari gehiago bidali ditu penintsulara.
2017/08/09 - 00:57
Trumpek 'suz eta amorruz' erantzuteko mehatxua egin dio Ipar Koreari
Horixe esan du AEBko presidenteak Piongiangek misil batean sar daitekeen buru nuklear bat egin duela jakin ostean.
2017/08/08 - 11:09
Txinaren egoera zaila
Txinaren kezka da Piongiangen jarrera oldarkorrak AEBren hedatze militarra eragin lezakeela zonaldean, bere aliatu diren Hego Korea eta Japonia babesteko.
2017/08/07 - 11:52
Zigorrak gaitzetsi eta AEBren kontrako neurriak iragarri ditu Ipar Koreak
Segurtasun Kontseiluak ezarritako zigorrak bere subiranotasun eta garapen eskubidearen kontrako erasoa direla uste du Piongiangek.
2017/08/06 - 00:45
Misilak jaurtitzeagatik zigor gehiago ezarri dizkiote Ipar Koreari
Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak adostutako zigorrak dira, eta AEBk ebazpen hori txalotu egin du.
2017/07/28 - 23:05
Ipar Koreak kontinentearteko misil bat jaurti du Japoniako Itsasorantz
Japoniako Gobernuak aurtiketaren berri izan duten arren, misila balistikoa izan ote den oraindik ezin dutela baieztatu gaineratu du.
2017/07/17 - 14:20
Elkarrizketak hastea proposatu dio Seulek Piongiangi, tentsioa baretzeko
Hego Koreako Gobernuak bilera ostiralean egitea proposatu du, Segurtasun Gune Bateratuan.