Irak
2014/06/20 - 23:27
Al Maliki lehen ministroaren kontrako jarrera zabaltzen ari da
Gero eta gehiagok leporatzen diote Al Maliki ISISeko jihadisten matxinadaren errua. Hori dela eta, alderdi guztiak hartuko dituen batasun gobernua eratzeko eskatzen ari zaizkio, baita xiitak ere.
2014/06/20 - 10:06
Obama Iraken sartu da berriro
Obamak agindutakoa erdizka bete du. Orain bi urte eta erdi, 120.000 soldadu Iraketik atera zituenean, esan zuen ez zirela sekula itzuliko. Bada ez, 300 gutxienez itzuli egingo dira.
2014/06/19 - 23:04
Obamak indar berezien 300 kide bidaliko ditu Irakera
Barack Obama AEBetako presidenteak iragarri duenez, indar berezien 300 kide bidaliko ditu Irakera, inteligentziaren informazioa biltzera eta atzeguardia entrenatzera.
2014/06/19 - 12:02
Indar bereziak Irakera bidaliko dituela iragarri du Obamak
AEBetako presidenteak indar berezien 300 kide bidaliko ditu Irakera, inteligentziaren informazioa biltzera eta atzeguardia entrenatzera. Akzio militar “selektiboaren” aukera irekita mantendu du.
2014/06/18 - 12:12
Biyiko findegia eta Tal Afar kontrolpean dituela dio Irakeko Armadak
Barack Obamak ez du, oraingoz, bonbardaketarik egingo Iraken. AEBetako presidenteak inteligentzia alorrean lagunduko die indar armatuei.
2014/06/17 - 23:35
Armadak atzera eragin die jihadistei Baquban, Bagdadetik 50 km.ra
Horrezaz gainera, ISISeko milizianoek 100 hildako izan dituzte beste borrokaldi batean. Hala ere, jihadistek ez dute etsi. Kirkuken kurduen armadako gizonak eta emakumeak borrokarako prest daude.
2014/06/17 - 18:02
Iraken gatazka zabaltzeko arriskuaz ohartarazi du NBEk
Ikertzaile talde baten arabera, "ziurrenik, erregioen arteko gerra baten atarian gaude". Bestalde, ISISeko ehun kide hil dira Tal Afarren izandako eraso batean.
2014/06/17 - 17:14
Borrokak iparraldean eta Baquban, Bagdadetik 60 kilometrora
C
2014/06/16 - 14:40
NBEk jihadisten gerra-krimenak salatu ditu Iraken
Bestalde, matxino suniak geldiarazteko droiak erabiltzeko aukera hausnartzen ari da AEBetako Gobernua.
2014/06/14 - 13:58
Milioi bat desplazatu zenbatu ditu NBEk Irak barnean
Gatazka "subiranotasunarentzat eta osotasunarentzat mehatxu larria" dela adierazi dute; bestalde, Samarra Ejertzitoaren operazio base izendatu du Al Malikik.
2014/06/13 - 23:26
Obama laguntzeko prest dago, baina ez du troparik bidaliko
Laguntzaren truke, Irakeko Gobernuak sunitekin dituen ika-mikak bertan behera utzi beharko ditu. Bitartean, jihadistak Bagdaderantz doaz. Hori dela eta, xiiten buruak gerra santurako deia egin du.
2014/06/13 - 16:53
Bagdad lortzea dute helburu matxinatuek
Irakeko eta sortaldeko estatu islamikoen aldeko matxinatuek indartsu ikustendute euren burua azken egunetako garaipenen ondoren.
2014/06/13 - 14:14
Obama: 'AEBetako tropak ez dira Iraken eraso egitera itzuliko'
AEBetako presidenteak esan duenez, euren zatia egingo dute muturreko kideek Iraken aurrera egitea ekiditeko, baina krisiari politikoki irtenbidea jartzeko esfortzu bat eskatu dio Bagdadi.
2014/06/12 - 23:39
Obamak ez du baztertzen inolako neurririk
Obamak esan du ISISeko jihadisten erasoaldia gelditu behar dela. Bitartean, islamistak Bagdadera bidean doaz. Armadak aurre egin die, eta Tikrit berreskuratu du. Kurduek, berriz, Kirkuk hartu dute.
2014/06/12 - 14:43
Obamak aukerak irekita, muturreko kideek aurrera egitearen aurka
Bagdad iparraldean, hiriburutik 250 kilometrora, dago Kirkuk, eta arabiarrek, kurduek eta turkmenistandarrek nahi dute.
2014/06/07 - 22:43
60 pertsona hil dira Bagdaden, atentatu kate baten ondorioz
Bonba auto batzuen leherketak izan diaa, osasun iturrien arabera, heriotzen eragileak.
2014/06/07 - 13:43
Jihadistek unibertsitatea utzi eta armadari egin diote aurre
Ordu batzuk lehenago, ehunka ikasle eta irakasle bahituta izan dituzte, bi lehergailu leherrarazi eta eraikinera sartu ostean.
2014/06/06 - 15:18
Auzitegi Nazionalak Couso kasuarekin jarraitzeko baimendu du Pedraz
Magistratuek Fiskaltzak Pedrazi kasua ixteko eskatuz aurkeztutako helegitea baztertu dute.
2014/05/19 - 17:56
Al Malikiren alderdia, bozkatuena Irakeko hauteskunde orokorretan
Irakeko lehen ministroaren Zuzenbide Estatua alderdiak 325etik 93 aulki lortu ditu.
2014/04/27 - 01:01
Gizon-talde armatu batek hautesleku bat leherrarazi du Iraken
Talde armatu batek, ustez Irakeko Estatu Islamiar estremistarekin lotuta dagoenak, hainbat lehergailu jarri ditu Al Qaem hiriko eraikin batean. Leherketaren unean hutsik zegoen eta ez da inor zauritu.