Irak

2023/03/26 - 16:40
Irakiarren erdiek 20 urte baino gutxiago dituzte, eta bi hamarkadotako indarkeria atzean utzi nahi dute
Irakeko inbasiotik 20 urte igaro direnean, irakiar belaunaldi berri batek bi hamarkadako indarkeria atzean utzi nahi du. Herrialde gaztea da, eta biztanleriaren erdiak ez zuen Sadam Husseinen erregimena ezagutu. Euren bizitzak inbasioak markatu ditu, eta herrialdeko etorkizuna dira.

2023/03/25 - 15:42
Gero eta kristau gutxiago geratzen dira Iraken
Azken urteotako indarkeriak eta krisi ekonomikoak kristau asko eta asko emigratzera bultzatu dituzte, eta komunitate kristauen sorleku historikoetako bat izandakotik desagertzen ari dira.

2023/03/22 - 23:45
Bagdad irla, AEBko basea izan zena, herriko jolas-parke
Duela 20 urte, inbasioan, soldadu estatubatuarrak hartu zituen uharte bat da. Tigris ibaiaren gainean ezarri zen eta gaur egun herrialdeko jolas-parke handiena da.

2023/03/21 - 15:58
Irakek atzean utzi nahi ditu ezberdintasun sektarioak
Hau oso garrantzitsua da herrialdean segurtasuna bermatzeko. Azken bi hamarkadetan alderdi xiitek aginte politikoa hartu dute eta buruzagi erlijiosoak ikono bihurtu dira.

2023/03/20 - 22:03
Ustelkeria da Irakek egun duen arazo nagusia
Inbasioa hasi eta 20 urtera segurasuna itzuli da Irakera, hainbat urtetako gatazka odoltsuaren ondoren. Sadam Husein mendean hartu zutenean pozik ziren askok diote agintari okerragoak izan dituztela gerora.

2023/03/20 - 17:55
Irakeko gerraren kronologia eta ondorioak
Irakeko gerraren 20. urteurrenean kronologikoki bertan gertatutakoa kontatzen dizuegu, baita izan zituen ondorioak ere.

2023/03/20 - 15:55
Gaur 20 urte bonbardeatu zuten hegazkin amerikarrek Bagdad
Nazio Batuen babesik gabe, eta mundu osoko kaleetan aurkako manifestazioak egin baziren ere, Irak inbaditzea erabaki zuten Azore Uharteetako goi bileran Bushek, Blair lehen ministro britainiarrak eta Aznar presidente espainiarrak.

2023/03/20 - 11:22
Mikel Ayestaran: ''Gerraren arrastoak nabarmenak badira ere, segurtasuna Irakera itzultzen ari da''
Gaur betetzen diran 20 urte Iraken inbasiotik. Mikel Ayestaran Bagdaden da, herrialdearen egoera zein den ikusteko. Herrialdea aldatuta aurkitu du, nahiz eta oraindik ere arazo asko dituzten; nagusietako bat, ustelkeria.

2023/03/20 - 10:07
Irak, inbasiotik 20 urtera
Inbasioaren ondorioak pairatzen ari da Irak oraindik, okupazio garaian boterean jarritako buruzagien ustelkeria gorantz doala. Munduan petrolio biltegi handienak dituen herrialderik aberatsenetarikoak krisiari buelta eman ezinik jarraitzen du.

2023/03/19 - 21:41
20 urte dira Irakeko inbasioa hasi zenetik
2003an hasi eta 2011ra arte iraun zuen gerrak. Aldaketa handia ekarri zuen nazioarte mailan, bai mendebaldearen sinesgarritasunari dagokionez, baita armadaren esku hartzeagatik eremu horretako egonkortasunari dagokionez ere.

2023/03/19 - 16:39
Bushi zapata bota zion kazetaria milizien mehatxupean bizi da orain
20 urte beteko dira astelehen honetan Iraken inbasiotik. George Bush Estatu Batuetako presidenteari bi oinetako jaurti zizkion kazetari irakiar batek, Bushek Bagdadera egin zuen azken bisitan, 2008an. Muntazer Al zaidi kazetaria atxilotu eta preso sartu zuten orduan. Harekin egon da Mikel Ayestaran.

2023/03/18 - 16:11
Sadam Husseinen jauregi batek ateak zabaldu ditu aisialdi gune gisa
Irakeko inbasioaren 20. urteurrena heltzear dagoenean, Bagdadera itzuli gara egoera ikustera. Saddam Husseinek 166 jauregi eta egoitza utzi zituen atzean, eta bi hamarkada geroago gehienak abandonatuta daude. Bagdaden diktadore ohiaren udako egoitzetako bat aisialdi gune handi bihurtu berri dute.

2022/12/11 - 20:08
Hitlerrek Polonian edo AEBk Iraken egindakoarekin parekatu du Chomskyk Ukrainako errusiar inbasioa
Hizkuntzalari, intelektual eta aktibistak "edonolako akordioak" bilatu behar direla azpimarratu du, "gatazka areagotu ez dadin".

2022/08/30 - 16:54
30 hildakotik gora eta 700 zauritu Iraken, Al Sadrek politika utziko duela iragarri ondorengo istiluetan
Hauteskundeak irabazi arren kleriko xiitak ezin izan du gobernurik osatu, eta hori salatzeko hartu du erabakia. Erabakiak zurrunbilo politiko eta istilu oso latzak eragin ditu.
2022/08/30 - 11:00
Gutxienez 22 pertsona hil dira Bagdaden, Al Sadren dimisioaren ostean izandako liskarretan
Manifestazio bortitzak izan dira gau osoan zehar, Al Sadr kleriko xiitak politikatik behin betiko erretiratuko zela iragarri ostean. Horren ondorioz, milaka jarraitzaile kalera atera eta Presidentetza Jauregian eta Gobernuaren egoitzan sartu dira.
2022/07/30 - 21:42
Gutxienez 125 lagun zauritu dira Bagdaden Irakeko Parlamentuan egindako bigarren erasoan
Muqtada al Sadr elizgizonaren jarraitzaileek Irakeko hiriburua hartu dute, Mohamed Shia al Sudani politikari xiitaren lehen ministrogaiaren aurkako protesten artean.
2022/07/19 - 21:45
Bero-bolada, munduan zehar
Euskal Herriak atzean utzi du, dagoeneko, bero-bolada; munduko hainbat herrialdek, baina, errekorrak ezarriko dituzte ondorengo egunetan.