Irak
2021/04/25 - 15:56
Leherketa batek sua piztu eta 82 hildako utzi ditu Bagdadeko Al-Khatib ospitalean
Dirudienez, oxigeno botilek eztanda egin dute covid-19 pazienteentzako ospitalean. Biktimek erredurak dituzte, eta batzuek solairu garaienetatik salto egin dute, sugarretatik ihes egiteko.
2021/03/20 - 16:49
Musika tresnak, gerra eremuetara
Musikak gerraren gordintasuna samurtu dezan, Mugarik Gabeko Musikariak elkarteak urteak daramatza musika tresnak biltzen eta gerrek astindutako herrialdetara bidaltzen.
2021/03/08 - 11:19
Frantzisko aita santuak Irakera egindako bisita amaitu da
Frantzisko ait santua Erromara abiatu da gaur, Irakera hiru eguneko bisita egin ostean. 15 hilabetetan atzerrira egin duen lehen bidaia izan da.
2021/03/07 - 16:49
Aita Santua Mosulen izan da, Estatu Islamikoaren gotorleku nagusia izandako hirian
Gaur amaitzen da Aita Santuak Iraken egin duen bisitaldia. Mosulen, txikizioaren ikur bihurtu den hirian, Frantziskok esan du jaungoikoaren izenean gerra egitea ez dela zilegia.
2021/03/06 - 16:35
Irakeko xiiten buru espiritualarekin bildu da Frantzisko aita santua
Erlijioen arteko zubiak eraikitzearen garrantzia nabarmendu du Frantziskok. Bileraren ondoren, Nayaf hiritik Ur hiri sumertarrera abiatu da Frantzisko.
2021/03/05 - 13:27
Frantzisko aita santua Irakera iritsi da hiru eguneko bisita historikoan
Mustafa Al-Kadhimi lehen ministroak egin dio ongietorria. Aita Santua zigortutako Irakeko kristau komunitatearekin bilduko da.
2021/02/26 - 23:26
Bidenek Siria bonbardatu eta Iranen aldeko 22 ustezko miliziano hil ditu
AEBko Administrazio berriak agindutako lehenengo erasoa izan baino ordu batzuk lehenago, Bidenek Iranekin akordio nuklearra berreskuratzeko negoziazio mahaia berrabiaraztea eskaini zuen.
2021/02/26 - 15:00
Ekialde Hurbilerako politikaren lema biratu du Joe Bidenek
Siriako iparraldean, ustez Iranen aldeko miliziak bonbardatu dituzte, astelehenean AEBko Bagdadeko enbaxadak sufritu zuen erasoaren ordainetan.
2020/12/12 - 15:44
Hondakin arriskutsuak herrialde txiroetara eramateko sare bat desegin dute
Tartean Arabako eta Bizkaiko enpresak daude. 11 pertsona atxilotu dituzte operazioan. Bezeroak Libia, Irak, Ghana eta Ginea Bissaun bilatzen zituzten.
2020/11/20 - 16:11
Gerra galduak
Afganistango inbasioak Nazio Batuen onarpena izan zuen. Irakeko gerra, aldiz, gezurretan oinarrituta eta nazioartearen oniritzirik gabe egin zuten.
2020/11/18 - 07:39
AEBk Afganistanen eta Iraken dituzten tropak murriztuko dituzte, urtarrilean
Soldadu kopurua gutxituko dute, baina oraingoz ez dira erretiratuko. Gaur egun, AEBk 4.500 militar dituzte Afganistanen eta 3.000, Iraken.
2020/08/17 - 12:39
775.000 pertsona baino gehiago hil dira dagoeneko pandemiaren ondorioz
Guztira, 21.672.429 lagunek hartu dute birusa, eta horietatik 775.246 hil dira. Era berean, azken egunean, 4.000 hildako baino gehiago zenbatu dira.
2020/08/05 - 13:56
Amonio-nitrato biltegi batek eragin zuen Beiruteko leherketa, Hasan Diaben arabera
Libanoko lehen ministroaren esanetan, 2.750 tona amonio-nitratok "sei urte" zeramatzaten biltegi batean, "prebentzio-neurriak hartu gabe, herritarren segurtasuna arriskuan jarriz".
2020/06/09 - 12:40
406.000 hildakotik gora eta 7,1 milioi kasu baino gehiago utzi ditu pandemiak munduan
AEBk martxoaren 26tik, egun batean izandako kutsatze kopururik txikiena erregistratu du, guztira bi milioi kutsatu inguru daude.
2020/06/08 - 11:07
Colin Powellek Bidenen alde bozkatuko du, Trump Konstituziotik aldendu dela iritzita
Bestalde, Donald Trumpek Powellen aurka egin du, eta Irakeko gerra justifikatu nahian herrialde horretan suntsipen handiko armak zituztela esan zuela gogora ekarri du.
2020/04/07 - 11:54
Koronabirusaren pandemiak 75.000 hildako eragin ditu mundu osoan
Dagoeneko 184 herrialdetara iritsi da birusa, eta AEBak, Espainia eta Italia kasuei dagokienez zerrenda buruak dira.
2020/01/24 - 12:11
Milaka irakiar kalera irten dira Bagdaden AEBen okupazioaren aurka
Muqtada al Sadr kleriko xiitak 'milioi bat gizonen martxa' deitu du, 16 urte irauten duen amerikarren presentziaren aurka protesta egiteko.
2020/01/24 - 11:30
Milaka irakiar bildu dira Bagdaden, AEBren okupazioaren aurkako protestan
Manifestazioa Al Jadiriyako bidegurutzean hasi da. Dena dela, Irakeko politikariei protestara joateko debekua ezarri diete, izaera apolitikoa nabarmentzeko asmoz.
2020/01/20 - 12:08
Libiari buruzko Berlingo konferentzia
Libiako gerran bi etsai nagusi daude: Nazio Batuek aitortutako Fayez al- Sarraj Tripoliko gobernuko lehen ministroa; eta ekialdeko gobernu errebeldea babesten duen Txarifa Haftar jenerala.
2020/01/17 - 13:27
AEBn 'mehatxuen aurrean' batasunerako deia egin die Jameneik herri islamiarrei
Europaz ere 'ez fidatzeko' eskatu du aiatola irandarrak, milaka jarraitzaileren aurrean egin duen otoitzean, Teheranen.