Irakasleak
2018/05/23 - 21:22
Mezu sexualak bromazalea delako igortzen zituela esan du Gasteizko irakasleak
Fiskaltzak 16 urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra eskatu du Gasteizko institutu bateko irakaslearentzat, lankide bati eta bi ikasleri sexu-gehiegikeriak egitegatik.
2018/05/23 - 16:15
Sexu erasoaz akusatuta dagoen irakasle baten kontrako epaiketa hasi da
2016an gertatu ziren erasoak. Biktimak 3 emakume dira: irakaslearen lankide ohia bata, eta ikasleak beste biak. Fiskaltzak 16 urteko kartzela zigorra eskatu du.
2018/05/14 - 22:37
Lan baldintzen inguruko aurreakordio bat sinatu dute Hezkuntzan
Irakasleen lan baldintzen inguruko aurreakordio bat sinatu dute gaur Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Steilas, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek. ELAk, aldiz, ez du akordioa berretsi.
2018/05/14 - 20:04
Lan baldintzen inguruko aurreakordio bat sinatu dute sindikatuek eta Hezkuntza Sailak
Eusko Jaurlaritzak eta Steilas, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek adostu dute. ELAk, ostera, ez du akordioa sinatu, “gabezia garrantzitsuak” dituela iritzita.
2018/05/14 - 10:31
Irakasleen Mahaia, akordiotik oso hurbil
Gaurko bilera erabakigarria izan daiteke Hezkuntzako gatazkari amaiera jartzeko. ELA izan ezik, sindikatuak pozik irten ziren Jaurlaritzarekin izandako azken bileratik.
2018/05/13 - 16:37
Seaska Frantziako Gobernuarekin borrokan dabil, irakasle kopurua dela-eta
Datorren ikasturterako ikastolen ikasle kopurua % 6 igoko da, eta 25 irakasle gehiago behar izango dituzte. Parisetik heldutako erantzuna: lau irakasle baino ez emango dietela.
2018/05/13 - 16:19
Irakasleak kontratatzeko Frantziak jarritako trabak salatu dituzte Senperen
Dena dela, jai-giroan ere ospatu egin dute Iparraldeko ikastolen aldeko festa.
2018/05/13 - 15:15
Seaskak lau irakasle gehiago bakarrik izango dituela berretsi du Frantziako Gobernuak
Herri Urratsen irekiera ekitaldian berretsi du kopurua Pierre Barriere Frantziako Hezkuntza Ministerioko ordezkariak. Seaskak baina, 25 irakasle gehiago behar ditu ikasturte berriari ekiteko.
2018/05/04 - 17:09
Hezkuntzako sindikatuek ez dute baztertzen hurrengo bileran akordioren bat adostea
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuaren esanetan, "jarrerak hurbiltzeko lanean" ari da Jaurlaritza; ELA sindikatua, berriz, "aldarrikapenei erantzun ezean, mobilizazioei berrekitearen alde" agertu da.
2018/05/03 - 15:03
Cifuentesen masterreko irakaslea eta notak aldatu zituen funtzionarioa, inputaturik
Horrela, Amalia Calongek eta Cecilia Rosadok ikertu bezala deklaratu beharko dute maiatzaren 10ean.
2018/05/02 - 19:06
Euskara eta frantsesa menperatzen duten irakasleak prestatzeko proiektua
Azken urteotan asko hazi da elebitan ikasten dutenen kopurua Iparraldean, baina irakaslegoa falta da. Mugaz bi aldeetako unibertsitateek elkarrekin lan egingo dute irakasleak trebatzeko.
2018/04/18 - 18:57
Akordiorik gabe bukatu da Hezkuntza Sailararen eta sindikatuen arteko bilera
Sindikatuek zehaztasun falta egotzi diote Hezkuntza Sailari bere proposamenetan. Eusko Jaurlaritzaren ustez, aldiz, "negoziazioei esker emaitzak lortzen ari dira".
2018/04/12 - 16:20
Steilasek, LABek eta ELAk bertan behera utzi dute irakasleen greba
Irakasleen greba bertan behera gelditu da Hezkuntza Publikoan. Apirilaren azken asterako zegon deituta greba, baina Steilas, LAB eta ELAk ez egitea erabaki dute.
2018/04/12 - 14:40
Hezkuntzan apirilerako deituta zegoen greba astea bertan behera utzi dute sindikatuek
Dena dela, hilaren 18an egitekoa den mahai sektorialean aurrerapausorik ez badago, maiatzean mobilizazioak berhartuko dituztela ohartarazi dute.
2018/04/05 - 19:39
Irakasle batek 4 lankide hil ditu Turkiako unibertsitate batean
Hiltzailea Osmangazi Unibertsitateko Hezkuntza fakultateko ikertzailea zen. Ikasleen aurrean egin die tiro bere lankideei. Handik gutxira atxilotu du poliziak.
2018/03/14 - 19:44
Irakasleen % 75ek egin dute greba sindikatuen arabera; % 42,9k Jaurlaritzaren ustez
Sindikatuen esanetan, lanuzteak jarraipen zabala izan du eta Eusko Jaurlaritzari "edukiz betetako proposamenak" egin ditzala exijitu diote.
2018/03/14 - 15:03
Hezkuntza Publikoko irakasleen grebak jarraipen ezberdina izan du
Berriro ere datuak ez datoz bat sindikatu eta Jaurlaritzaren artean Hezkuntza Publikoko irakasleen greba zenbatzerakoan. Sindikatuek grebak %70eko jarraipena izan duela diote, Jaurlaritzak %45.
2018/03/14 - 10:07
26.000 irakasle daude greba egitera deituta gaur eta bihar
26.000 irakasle daude greba egitera deituta gaur eta bihar Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Hezkuntza publiko ez unibertsitarioan.176.000 ikasleri eragingo die grebak.
2018/03/12 - 14:54
Martxoak 14 eta 15 Hezkuntza Publikoko 26 mila irakasle grebara deituak
Euskal sindikatu guztiak bateginik deitu dute irakasleen greba Hezkuntza Publikoan, aste gatazkatsua aurreikusi dute baina negoziazio eza Jaurlaritzari egotzi diote ez duelako bilerarik deitu
2018/02/22 - 08:54
Irakasleek armak eramatea proposatu du Trumpek eskoletako tiroketei aurre egiteko
Era berean, armak erosteko gutxieneko adina berrikustea proposatu du; NRA aurka agertu da dagoeneko, "nork bere burua babesteko eskubidea" urratzen duelako.