Seaskak lau irakasle gehiago bakarrik izango dituela berretsi du Frantziako Gobernuak
Aldarrikapenerako plaza handi bat bihurtu da gaur, inoiz baino gehiago, Herri Urrats, eta Seaskak azken hilabeteotan egin duen eskaria Ipar Euskal Herriko ikastolen jaiaren erdigunean jarri dute.
Datorren ikasturtean Lapurdi, Zuberoa eta Behe Nafarroako ikastolek 230 ikasle gehiago izango dituztela eta, 25 irakasle gehiago eskatzen dizkio Seaska elkarteak Frantziako Hezkuntza Ministerioari. Azken horrek baina, lau besterik ez dizkiola emango berretsi du gaur ere.
Herri Urratsen irekiera ekitaldian izan da Pierre Barriere Frantziako Hezkuntza Ministerioaren ordezkaria Pirinio Atlantikoetan, eta orain arteko mezuari eutsi dio. Lehentasuna irakasleen formakuntza izango dela esan du.

Herri Urratsen irekiera ekitaldia, Senperen.
Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak iragarri du mobilizazioei eutsiko dietela, eta gaur Herri Urratsen onartu den agiria datozen asteotan Ipar Euskal Herriko udal guztietara eramango dutela, Frantziako Gobernuari adostutako ituna bete dezala eskatzeko. "Gizartearen sustengua jaso genuen joan den ostiralean, eta gaur ere bai Herri Urratsen. Ondorengo asteetan hautetsiengana joko dugu babes bila. Gaur mozio bat atera da Herri Urratsen eta hori udal guztietara eramango dugu, Frantziako Ministerioari eskatuz bete dezala Seaskarekin duen hitzarmena", esan du Gorostiagak.
Elkarrizketarako prest daudela esan du Seaskako buruak, baina hitzarmenean jasotakotik abiatuta. "Parisetik ezin dira etorri erabakiak. Ikastolaz ikastola egoera aztertu, eta horren arabera etorri beharko da kopuruei buruzko erabakia", gaineratu du.
Ia 4.000 ikasle izango ditu ikasturte berrian Seaskak, % 6 gehiago. Igoera hori are nabarmenagoa izango da iaz ateak zabaldu zituen Etxepare Lizeoan. Frantziako Gobernuak irakasle gehiago aitortu ezean, ikasturtea hastea ezinezkoa izango zaiela esan dute, beste behin, Seaskako ordezkariek, gela batzuetan ia 40 ikasle izatera behartuta egongo direlako.
Jean Rene Etchegaray Euskal Elkargoko presidenteak kezka agertu du Frantziako Ministerioaren jarreraren aurrean, eta elkarrizketa mahaia osatzea eskatu du, ikastolen beharrei erantzuteko.
Milaka pertsona
Aldarrikapenak aldarrikapen, festarako abagunea ere bada Herri Urrats, eta, aurten ere, milaka eta milaka pertsona hurbildu dira Senperera, Ipar Euskal Herriko ikastolei babesa adieraztera.
Antolatzaileak oso pozik agertu dira egunaren amaieran, eguraldiak asko lagundu ez arren, jendetza batu delako.
Zure interesekoa izan daiteke
Heldu da egun historikoa: gaurko eklipseaz gozatzeko jakin beharreko guztia
Duela mende bat baino gehiago ikusi zen azkenekoz eklipse oso bat Euskal Herrian, eta hurrengoa 375 urte barru izango dugu. Hemen hainbat jakingarri azalduko ditugu: non ikusi, ordutegiak eta begiak nola zaindu, besteak beste. Orain–ek zuzenean eskainiko du eklipsea, Bardeatik, 19:00etatik aurrera.
Laredoko alkateak ukatu egin du herrian euskal udatiarren aurkako jazarpenik dagoenik
Laredon uda igarotzen duten hainbat familiak salatu dutenez, euskal herritarrak izate hutsagatik egin diete eraso. Hala ere, alkateak ukatu egin du "euskal herritarren kontrako jazarpenik dagoenik", eta kasu bakanak direla ziurtatu du.
Horrela bizi izan zuten lurrikara Kolonbian dauden hainbat euskal herritarrek
Kolonbian dauden euskaldun batzuekin hitz egiteko aukera izan dugu. EHUko medikuntzako ikasle batzuekin eta lagun talde gipuzkoar batekin izan gara. Oraindik gorputzetik beldurra kendu ezinik daude, baina eskertuta onik daudelako.
Osakidetzak arreta oftalmologikoa indartuko du Larrialdietan, eklipsearen ondorioei aurre egiteko
Euskal Osasun Sistemak etengabe jarraituko du asistentzia-jarduera eklipsearen egunean eta ondorengoetan, baliabideak egokituz eta espezialistak aktibatuz.
Villalibado, NASAk eklipsea ikusteko aukeratutako herria
NASAko eta San Frantziskoko Exploratoriumeko 30 bat ikertzailek Villalibado hartu dute, Burgosko probintziako herri erdi abandonatu bat, eguzki-eklipsea jarraitzeko. Fenomeno astronomikoa aztertuko dute eta, gainera, zuzenean emango dute, 10 milioi pertsonak baino gehiagok ikusteko aukera izan dezaten.
Kezka nagusi Euskadin bizi diren kolonbiarren artean: "Komunikazioak kolapsatuta daude"
Johana Garcia Osorio Euskal Herrian bizi diren 19.000 kolonbiarretako bat da. Lurrikara gertatu zenetik, ez dute izeba baten berririk.
Jaurlaritzak LABI alerta-fasean ezarriko du, eguzki-eklipsea eta tenperatura altuengatik
Dispositibo berezia asteazken honetako 15:00etan abiatuko du. Eklipsea gertuko leku batetik behatzea, joan-etorriak saihestea eta betaurreko homologatuak bakarrik erabiltzea gomendatu du Jaurlaritzak.
Asteazkenean hegazkinez bidaiatuko duzu? Hona hemen eklipsea airetik ikusiko duten hegaldiak
19:30etik 20:45era bitartean, dozenaka hegaldik zeharkatuko dute penintsula. Hona hemen eklipsearen den unean airean egongo diren hegaldien zerrenda.
Euskal Herrian eguzki eklipse osoa Fiteron ikusiko da luzaroen
Tokiaren arabera ezberdin ikusiko da eklipsea; osoa toki batzuetan, partziala besteetan. Eta itzalaldiaren iraupena ere aldatu egingo da aukeratutako parajearen arabera. Euskal Herrian gertakari astronomiko honetaz gozatzeko tokirik onena Fitero izango da, Nafarroan. 86 segundo iraungo du eta ikusmin handia dago bertan.
Ander Lopez Lerena (Bogota): 'Gosaltzen ari ginela hasi da lurra mugitzen, baina hemen ez da hainbesterako izan'
Lurrikara izan den unean, Kolonbian zen EITBko gure lankide Ander Lopez de Lerena. Hiriburuan, Bogotan nabaritu du astindua. Medellinen ere nabaritu da astindua eta baita Venezuelan, Ekuadorren eta Panaman ere.