Akordiorik gabe bukatu da Hezkuntza Sailararen eta sindikatuen arteko bilera
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta sindikatuen arteko Irakasle funtzionarioen Mahai Sektorialaren bilera akordiorik gabe bukatu da asteazken honetan, eta maiatzaren 4rako deitu dute bilera berriro. Bileraren ostean, sindikatuek zehaztasun falta egotzi diote Hezkuntza Sailari bere proposamenetan; Eusko Jaurlaritzaren ustez, aldiz, "negoziazioei esker emaitzak lortzen ari dira".
Datorren asterako Hezkuntza ez unibertsitarioan, ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deitutako bost eguneko greba bertan behera uztea erabaki ostean egin dute Hezkuntza Mahaiaren bilera.
Jaurlaritzak proposamen berriak jarri ditu mahai gainean, baina sindikatuen hitzetan, horiek "urriak" izateaz gain, "ez dira zehatzak".
Hori dela eta, maiatzean mobilizazioekin jarraitzeko aukeraren inguruan galdetuta, Steilasek eta LABek ez dute aukera hori baztertzen; ELAk, berriz, grebekin aurrera jarraitzeko asmoa agertu du, gaurko bilera "etsigarria" izan dela iritzita.
Bestalde, Olatz Garamendi Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea pozik agertu da sindikatuekin gaur izandako bilerarekin, akordioa adosteko bidean "aurrera egiten laguntzen" duelako.
Hezkuntza Sailak gaur mahai gainean jarritako proposamenen artean, honakoak daude: Hiru urteko geletarako langileen errefortzua, geletan bataz besteko ratioa 20 ikasletik gorakoa bada; Haur eta Lehen Hezkuntzako etapetan administrazio zereginak burutzeko plazak sortzea, eta langileen lizentzia eta baimenak handitzea.
Horiez gain, beste proposamen hauek ere egin ditu: Lanbide Heziketa euskalduntzeko langile berriak kontratatzea, hezkuntza behar gehien dituzten ikasgelak laguntzeko indize bat garatzea eta aldi baterako ezintasun kasuetan % 100a kobratzeko lan egitea.
Gaur mahai gainean jarritako proposamen horiez gain, Hezkuntza Sailak beste hainbat neurri ere iragarri ditu dagoeneko: 2018ari begira Bigarren Hezkuntzarako eta Lanbide Heziketarako 1.511 lanpostuko lan eskaintza egitea eta guztira legegintzaldi osoan 5.000 lanpostu eskaintzea, hirugarren egunetik aurrera Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan ordezkapenak egitea, aurrez iragarritako bajak lehen egunetik ordezkatzea eta bitartekotasun tasa % 27tik % 17ra jaistea.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.