Irakasleak
2015/03/16 - 16:21
Nancie Atwell pedagogoari, milioi dolarreko saria irakasle lanagatik
Nancie Atwell pedagogoari milioi dolarreko saria eman diote, munduko irakaslerik onenaren saria. Bere ikasleek 40 liburu irakurtzen dituzte urtero.
2015/03/14 - 00:13
5.000 pertsona baino gehiago aurkeztu dira 275 irakasle lanposturako
Onartuen behin-behineko zerrenda datorren asteartean argitaratuko du Hezkuntza Sailak, iragan asteartean izena emateko epea bukatu eta gero.
2015/02/18 - 09:30
Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoan izen-ematea, zabalik
Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleentzat 275 plaza eskainiko dira. OStegun honetatik, 20 eguneko epea dago izena emateko.
2015/02/03 - 15:42
Eusko Jaurlaritzak Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikoa onartu du
275 lanpostu eskainiko dituzte. Izena emateko epea otsailean hasi eta lehenengo probak uda baino lehen izango dira.
2015/01/29 - 19:27
Hezkuntzako oposizioak 2015-2016 ikasturtean egingo dituzte Nafarroan
Lan Eskaintza Publikoa 2014-2015 ikasturtean onartuko dutela azaldu dio Nafarroako Gobernuak hezkuntzako langileen batzordeari, baina “ez da oposiziorik izango 2015-2016 ikasturtera arte”.
2015/01/28 - 13:48
Lan Eskaintza Publikoa egingo du Nafarroako Gobernuak aurten
Ez du zehaztu zenbat lanpostu eta zein arlotan aterako dituzten, baina lehentasunak Hezkuntza eta Osasuna direla nabarmendu dute.
2015/01/21 - 14:16
Terrorismoagatik zigortatukoei irakasle izatea debekatuko diete
PP eta PSOE Estatu ituna negoziatzen ari dira, etaterrorismoagatik kondenatutakoei irakaskuntzan jarduteko inhabilitazioa sartuko dute hitzartutakoen artean.
2015/01/21 - 13:37
Terrorismoagatik zigortutakoei debekatu egingo diete irakasle izatea
PP eta PSOE negoziatzen ari diren estatu mailako itunean, besteak beste, terrorismoagatik kondenatutakoak irakaskuntzan jarduteko gaitasunik gabe uztea jasoko dute.
2014/12/17 - 15:15
Pakistanek heriotza zigorra berrezarriko du terrorismo kasuetarako
Peshawar hiriak hildakoak lurperatuko ditu gaur, talibanek atzo eskola batean 12 irakasle eta 132 ikasle hil ondoren. Pakistanen inoiz gertatu den atentaturik odoltsuena izan da.
2014/12/03 - 15:11
EHU: 'Irakasleek ez dute eman ez dituzten eskolengatik kobratu'
Bizkaiko Auzitegiak deklaratzera deitu du Goirizelaia errektorea, ustez irakasle talde bati 7 urtez eman ez zituzten praktikak ordaintzeagatik.
2014/12/02 - 00:25
ETAko preso ohiak irakasle izatea debekatzeko eskatu du PPk
Hezkuntza, kirol eta aisialdiko irakaslea izateko inhabilitazio berezia proposatu du PPk. Horrela, karguan aritzeko sei hilabete eta 20 urte arteko debekuak eskatu ditu.
2014/11/19 - 13:08
Irakasleen % 28k gurasoen eta ikasleen 'mehatxuak' pairatzen dituzte
Lautik batek arazoak ditu klaseak emateko, ikasleen “diziplina falta dela medio”, eta % 10ek lanpostua uztea pentsatu dute.
2014/10/26 - 18:44
Irakasleen lanari prestigioa emateko kanpaina
Hezkuntza sailak indartu egin nahi du irakaslearen figura eta lana gizarteak gehiago baloratu dezan. Horretarako kanpaiana bat jarri du abian. Irakasleei errespetua eta prestigioa emateko helburuaz.
2014/10/21 - 15:38
'Irakasleen izen ona berreskuratzeko beren heziketa hobetu behar da'
Eusko Jaurlaritzak Irakaslea naiz kanpaina abiatu du irakasleen lana eta figurari prestigioa emateko. Gaur egungo ikasleek errespetatzen al dituzte irakasleak? Eta gurasoek? Zer egin egoera hobetzeko? Galdera horiek eta beste hainbat erantzun dituzte Zigor Saizar Orioko Herri Ikastolako zuzendariak, Bea Ugarte Berritzeguneko aholkulariak, Aitor Etxarte Iruñeako Hegoalde Ikastolako zuzendariak, Josu Etxaburu Elorrioko Institutuko irakasleak eta Xantal mauia Sara-ko Olhain Ikastolako irakasleak.
2014/10/20 - 22:44
Irakasleen 'lana goraipatu' nahi du Eusko Jaurlaritzak
"Irakaslea naiz" kanpaina aurkeztu du Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak. Telebistan eta egunkarietan iragarkiak emango dituzte.
2014/10/14 - 14:26
Beste hiru familiak salatu dute Bilboko irakaslea sexu-abusuengatik
Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasle bati sexu-erasoa egitea leporatuta atxilotu eta kartzelara bidali zuten irakaslea.
2014/10/11 - 18:05
Irakasle bat atxilotu dute Bilbon, sexu erasoak egotzita
Espetxeratzeko agindua eman du epaileak, eta 27 urteko gaztea Basauriko espetxera eraman dute.
2014/10/08 - 12:10
Beatriz Plaza irakaslea, azken aurrikuspenez eta Alemaniako ekonomiaz
Nazioarteko Diru Funtsak eta BBVA-k azken orduotan egin dituzten aurrikuspen ekonomikoez hitz egin dugu Euskadi Irratiko Faktorian Beatriz Plaza EHU-ko Ekonomia Aplikatuko irakaslearekin. Berlingo harresia erori zela 25 urte betetzear diren honetan, birbatutako Alemaniako ekonomia ere izan dugu hizpide Plazarekin.
2014/10/02 - 23:49
Irakasle lanetan dabiltzan boluntarioei eskolara sarrera ukatu die
Sopuertan, lehen hezkuntza publikoa herrian ezartzearen aldeko gurasoek ez dute amore ematen, baina, gaur, haur eskolan irakasle dabiltzan bi boluntarioei esan diete, ezin dutela bertan irakatsi.
2014/09/23 - 16:48
Biziarteko kartzela ezarri diote Ilham Tohti irakasleari
Separatismoa leporatzen diote irakasle uigurrari. Prozesua jarraitu duten epaile eta diplomazialarien ustez, argi dago kasu politiko baten aurrean gaudela.