Inkesta baten arabera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Irakasleen % 28k gurasoen eta ikasleen 'mehatxuak' pairatzen dituzte

Lautik batek arazoak ditu klaseak emateko, ikasleen “diziplina falta dela medio”, eta % 10ek lanpostua uztea pentsatu dute.
Irakasleek 'mehatxuak' pairatzen dituzte
Irakasleek 'mehatxuak' pairatzen dituzte

Irakasleen % 28k “mehatxuak eta jazarpenak” jasotzen dituzte, Irakasleen Defendatzaileak egindako inkestaren arabera. Eraso horien egileak ikasleak izaten badira ere, guraso batzuek ere mehatxatu egiten dituztela salatu dute irakasleek.

Irakasleen Defendatzailearengana jo zuten iaz 3.345 irakaslek, eta horien % 27k “errespetu faltak” pairatzen dituztela azpimarratu zuten. Irakasleen % 16ren arabera, “mehatxuak eta jazarpenak” sufritzen dituzte euren lanpostuetan.

Lautik batek arazoak ditu klaseak emateko, ikasleen “diziplina falta dela medio”, eta % 10ek lanpostua uztea pentsatu dute.

Nicolas Fernandez Guisado ANPE sindikatuko presidenteak esan du hezkuntza alorrean egindako “murrizketek” eragin “zuzena” izan dutela ikasgeletan, eta “liskarrak” ugaritu egin direla kritikatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria: “Zenbat eta sentsibilizazio lan handiagoa egin, orduan eta kasu gehiago azaleratzen dira sexu askatasunaren kontrako delituei lotuta"

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak gaur Euskadi Irratian azaldu duenez, genero-indarkeriagatik edo sexu-askatasunaren aurkako delituengatik Euskadin jarritako salaketen kopuruak goranzko joera du. Horren hitzetan, igoera hori, neurri batean, sentsibilizazio-lanaren eta biktimen eskura baliabide eta zerbitzu gehiago jartzearen ondorio da, babes handiagoa ematen baitiete eta salaketa jartzera bultzatzen baitituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X