Hezkuntza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako irakasleek ikasleei mugikorrak kendu ahal izango dizkiete

Dispositibo elektronikoak erabiltzeko protokolo bat ezartzeko eskatu die Nafarroako Gobernuak ikastetxeei eta institutuei. Neurriarekin eskolen grabaketa eta hedapena saihestu nahi dute.
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Mugikorrak eta beste dispositibo elektronikoak konfiskatu ahal izango dizkiete irakasleek ikasleei Nafarroako geletan. Deskuidoak eta kalteak saihestu nahi dituzte agintariek.

Horretarako, Nafarroako zentro publikoetan eta hitzarmena duten ikastetxeetan elkarbizitza (Foru Dekretua 47/2010) arautzeko neurria martxan jartzen ari da Hezkuntza Departamentuak. Elkarbizitzarako egitasmoetan dispositibo elektronikoak erabiltzeko protokolo bat ezartzeko eskatu die Nafarroako Gobernuak ikastetxeei eta institutuei.

Nafarroako Exekutiboak agiri batean azaldu duenez, neurriarekin eskolen grabaketa eta hedapena saihestu nahi dute. Era berean, pertsonen bizitza pribatua jakitera ematea eragotzi nahi dute.

Eskola amaitu arte mugikorrak konfiskatzeko aukera emango diete irakasleei, baina gurasoek bila joan arte konfiskatzeko aukera emango diete zentroei, arazo larria den kasuetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria: “Zenbat eta sentsibilizazio lan handiagoa egin, orduan eta kasu gehiago azaleratzen dira sexu askatasunaren kontrako delituei lotuta"

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak gaur Euskadi Irratian azaldu duenez, genero-indarkeriagatik edo sexu-askatasunaren aurkako delituengatik Euskadin jarritako salaketen kopuruak goranzko joera du. Horren hitzetan, igoera hori, neurri batean, sentsibilizazio-lanaren eta biktimen eskura baliabide eta zerbitzu gehiago jartzearen ondorio da, babes handiagoa ematen baitiete eta salaketa jartzera bultzatzen baitituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X