Gertaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Irakasle bat atxilotu dute Bilbon, sexu erasoak egotzita

Espetxeratzeko agindua eman du epaileak, eta 27 urteko gaztea Basauriko espetxera eraman dute.

Ertzaintzak irakasle bat atxilotu du Bilbon ustez adingabeei sexu erasoak egotzita, Segurtasun sailak jakitera eman duenez.

Gaur eraman dute atxilotua Bilboko guardiako epaitegiko epailearen aurrera, eta hark espetxeratzeko agindua eman du. Basauriko espetxera eraman dute ustezko erasotzailea.

El Correo egunkariak kaleratu duenez, 27 urteko irakaslea praktikak egiten ari zen Bilboko itunpeko ikastetxe batean. Ikastetxean bertan atxilotu zuten ostegunean. Zuzendaritzak lan-kontratua eten dio irakasleari.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria: “Zenbat eta sentsibilizazio lan handiagoa egin, orduan eta kasu gehiago azaleratzen dira sexu askatasunaren kontrako delituei lotuta"

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak gaur Euskadi Irratian azaldu duenez, genero-indarkeriagatik edo sexu-askatasunaren aurkako delituengatik Euskadin jarritako salaketen kopuruak goranzko joera du. Horren hitzetan, igoera hori, neurri batean, sentsibilizazio-lanaren eta biktimen eskura baliabide eta zerbitzu gehiago jartzearen ondorio da, babes handiagoa ematen baitiete eta salaketa jartzera bultzatzen baitituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X