Irlanda
2025/05/31 - 00:56
BBCk 100.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio Gerry Adams Sinn Feineko presidente ohiari difamazioagatik
BBCk Denis Donaldson alderdikidearen hilketa baimentzea leporatu zion errepublikanoen buruzagi historikoari telebista saio batean. Donaldson 2006an tirokatu zuten, bi hamarkada baino gehiagoz Erresuma Batuko segurtasun indarrentzat espiatu zuela aitortu ondoren.
2025/01/24 - 11:51
Alerta gorria Irlandan eta Erresuma Batuan, Eowyn ekaitzaren eraginez
Irlanda eta Erresuma Batuko zenbait eremu astintzen ari den denborale gogorra dela eta, eskolak eta errepideak itxi dituzte, transbordadoreak bertan behera geratu dira eta hegaldiak atzeratu dituzte.
2025/01/24 - 11:15
Eowynek Eskozia eta Ipar Irlanda geldiarazi ditu: alerta gorriak, itxiera masiboak eta garraio kolapsatua
Ekaitzak eraginda, eskolak, errepideak eta garraio-zerbitzuak itxi behar izan dituzte Eskozian eta Ipar Irlandan, eta 150 km/h-ko haize-boladek Ingalaterrako iparraldean ere izan dute eragina.
2024/12/15 - 22:08
Israelek biztanleria bikoiztuko du Golango Gainetan okupatutako Siriako lurraldean
Bestalde, Israelgo Atzerri Ministerioak Dublingo enbaxada itxiko duela jakinarazi du, Irlandak Nazioarteko Justizia Gortean (CIJ) Hegoafrikak Estatu juduaren aurka genozidioagatik aurkeztutako demandarekin bat egingo duela iragarri ostean.
2024/12/10 - 10:53
Bilboko Aireportuak beste helmuga batera hegaldi zuzena izango du 2025ean: Cork (Irlanda)
Hegaldiak asteazken, ostiral eta igandeetan izango dira, apiriletik hasita, urrira arte. Cork Irlandako bigarren hiri jendetsuena da, Dublinen ondotik, eta uharteko hirugarren populatuena, Belfasten atzetik.
2024/12/02 - 22:27
Fianna Failek eta Fine Gaelek zentro-eskuineko koalizio Gobernua berriz osatzeko aukera izango dute Irlandan
Fianna Failek eta Fine Gaelek gehiengoa lortzeko 88 ordezkarietara hurbildu daitezke, baina litekeena da alderdi txikien edo independenteen babesa bilatu behar izatea. Bestalde, Sinn Feinek duela lau urte lortutako 37 eserlekuak gaindituko ditu.
2024/11/30 - 12:24
Sinn Feinek aurrea hartu du Irlandako hauteskunde orokorretan, hauteslekuetako inkesten arabera
Hala eta guztiz ere, Fianna Faileko zentristen eta Simon Harris lehen ministroaren demokristauen arteko akordioa errepikatuz gero, ezinezkoa izango litzateke ezkertiarrak gobernura iristea.
2024/09/10 - 12:37
EBko Auzitegiak 13.000 milioitik gorako isuna berretsi dio Appleri, Irlandan izandako abantaila fiskalengatik
Luxenburgon egoitza duen epaimahaiak behin betiko ebatzi du auzia, eta arrazoia eman dio Europako Batzordeari; izan ere, 2016an ondorioztatu zuen multinazionalak tratu fiskal berezia jaso zuela 1991 eta 2014 urteen artean.
2024/08/27 - 12:11
2025ean Erresuma Batuan eta Irlandan 14 kontzertu eskainiko dituela iragarri du Oasis taldeak
Noel eta Liam Gallagher anaiek Oasis taldearen itzulera iragarri dute. 15 urte banatuta egon ondoren, Britainia Handiko bandak 14 kontzertu emango ditu 2025eko udan. Sarrerak larunbatean jarriko dira salgai Erresuma Batuan eta Irlandan, sare sozialetan iragarri dutenez.
2024/08/05 - 11:41
Indarkeria eta protestak izan dira asteburuan Erresuma Batuan, eskuin muturrak bultzatuta migrazioaren aurka
Eskuin muturrarekin lotura duten taldeek asteak daramatzate protestak antolatzen, baina uztailaren 29an Southporten izandako hilketak hauspotu du tentsio giroa. Eraso hartan, 3 neskato hil eta beste zortzi zauritu zituzten, labanaz.
2024/07/05 - 15:53
Laboristek erreleboa hartu dute, kontserbadoreen porrot ikaragarriaren ondoren
Westminsterko parlamentuan 410 eserleku lortuta Alderdi Laboristak orain arte ezagutu ez duen garaipena lortu du. Kontserbadoreek 119 baino ez dute lortu.
2024/05/28 - 15:58
Zer ekarriko du Espainiak, Irlandak eta Norvegiak Estatu palestinarra aitortzeak?
Hiru herrialdeon aitortzak sinbolikotik du gehiago, eragin praktikoa baino. Izan ere, gaur-gaurkoz Palestinak ez ditu Estatu gisa aldarrikatzeko baldintzak betetzen. Dena dela, Espainiak, Norvegiak eta Irlandak uste dute pausoak bi Estatuen irtenbidean aurrera egiten lagunduko duela.
2024/05/28 - 13:47
Irlandako gaelikoa loraldi betean, irlandera hutsean erakusten duten eskolen lanari esker
Irlanderaren ezagutzak eta erabilerak gora egin du azken boladan gazteen artean, baina soilik hiztunen %10k dute gaitasuna hizkuntza ondo erabiltzeko. Nolanahi ere, Europako ofizialtasunak hizkuntzari bide berriak zabaldu dizkio, eta, gaur gaurkoz, egoera ona bizi duela esan daiteke.
2024/05/28 - 09:54
Albiste izango dira: Palestinaren aitortza, hauteskunde eztabaida ETB1en, eta hilketa Getxon
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/28 - 09:17
Espainiak, Norvegiak eta Irlandak gaur aitortuko dute Palestinako estatua, tentsio diplomatikoen erdian
Pedro Sanchez Espainiako presidenteak adierazpen instituzionala egingo du 08:30ean. Hiru herrialdeek euren asmoa iragarri zutenetik, Israelek erretiratu egin ditu bere enbaxadoreak. Halaber, Espainiak Zisjordanian duen kontsulatuari debekatu egin dio palestinarrei zerbitzua ematea.
2024/05/26 - 20:29
Zortzi pertsona ospitaleratu dituzte Dublinen, Dohatik zetorren hegaldi batean izandako turbulentzien ondorioz
Sei bidaiari eta tripulazioko sei kide zauritu dira Qatar Airwayseko hegazkina Turkia gainetik zihoala, eta horietatik zortzi ospitaleratu behar izan dituzte ibilbidearen amaieran.
2024/05/23 - 09:54
Albiste izango dira: Europako hauteskundeak, Araceli Tamayoren osasun egoera eta Palestinaren aitortza
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/22 - 21:37
EBk "bi Estatu"ren inguruan jarrera bateratua izatea bilatuko du Borrellek
Gaur egun, EBko bederatzi herrialdek onartzen dute jada Estatu palestinarra: Bulgaria, Zipre, Eslovakia, Hungaria, Malta, Polonia, Txekiar Errepublika, Errumania.
2024/05/22 - 17:44
Urkulluk eta Chivitek esan dute albiste ona dela Palestinako Estatua aitortzea
Espainiak, Norvegiak eta Irlandak maiatzaren 28an aitortuko dute Palestinako Estatua. Herrien autodeterminazio eskubidean oinarrituta, "erabaki ona" dela iritzi dio jardunean dagoen lehendakariak.
2024/05/22 - 13:27
Israelek kontsultara deitu ditu Espainian, Irlandan eta Norvegian dituen enbaxadoreak
"Hamas taldeko hiltzaileei urrezko domina ematea erabaki dute", salatu du Israel Katz Israelgo Atzerri Gaietarako ministroak.