Catherine Connolly ezkertiarra izango da Irlandako presidente
Aurkari izan duen Humphreysek zoriondu egin du: "Catherine gu guztion presidente izango da, nirea baita, eta onena opa nahi diot", adierazi du.
Catherine Connolly izango da Irlandako presidente berria, ostiralean egin zituzten hauteskundeetako botoen zenbaketak (oraindik ez dute amaitu) aurreikusi duenez. Bozek agerian utzi dute Fine Gaelek eta Fianna Failek koalizioan agintzen duten gobernua babesa galtzen ari dela.
Izan ere, Fine Gael alderdi kontserbadoreko hautagai Heather Humphreyk ere zenbaketa bukatu aurretik aitortu du ezkertiarren garaipena, aurkaria zoriondu baitu.
"Nire presidentea izango da eta onena opa nahi diot ", adierazi du RTE Irlandako telebista publikoan.
"Ez daukat ezer deitoratzeko", gaineratu du Humphreysek. "Hau da demokrazia. Jendeak izen bat jartzen du orri batean, eta aurrera. Pozik nago", nabarmendu du.
Humphreysek "eraso sektarioak" ere kritikatu ditu, bere familiari, erlijioari eta ohitura protestante presbiterianoei erreferentzia eginez. "Nire familiak eta nik, baina bereziki nire sendiak, eraso sektarioak jasan dituzte, eta desengainua hartu dut uste nuelako gisa horretako adierazpenak gaindituta geneuzkala", adierazi du.
Irlandako 43 barrutiak zenbatuta, Connollyk botoen % 60,7 lortu ditu; Humphreysek, berriz, % 30,9 eta Jim Gavin hautagai kontserbadoreak % 8,4 (Fianna Fail), nahiz eta Gavinek urriaren 5ean hautagaitza utzi zuen, Humphreysen alde egiteko.
Connollyk praktika gerrazaleak egitea leporatu dio NATOri, Alemaniaren arma-gastua 30eko hamarkadakoarekin alderatu du, EBko itunen aurka bozkatu du eta Hamas "Palestinako herriaren sarearen parte" dela adierazi du. Ildo horretan, Connollyk irmo salatu du Gazako genozidioa, eta Palestinara bidaiatuko duela agindu du, Irlandako presidente gisa, herritarrei babesa agertzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Hurrengo bi hilabeetan Irango petrolioa saltzeko baimena eman du AEBk, negoziazioak ondo doazelako
Pakistanek eta Qatarrek, Burgenstocken (Suitza) egiten ari diren negoziazioetako bitartekariek, adierazi dutenez, lehenengo saioa "giro positiboan egin da" eta "aurrerapauso pozgarriak" izan dira.
Zergatik eman du dimisioa Keir Starmerrek? Hauek dira kolokan utzi zuten polemikak
Agintariaren dimisioaren ondorioz, Erresuma Batuak zazpigarren lehen ministroa izango du hamar urtean.
Keir Starmerrek Erresuma Batuko lehen ministro kargua utziko duela iragarri du
Ordezkoa bilatzeko prozesua uztailaren 9an hasiko da, eta egun horretatik aurrera hautagaitzak aurkeztu ahal izango dira alderdia zuzentzeko eta lehen ministro kargua lortzeko. Starmerrek adierazi du bere asmoa trantsizio ordenatu bat erraztea dela, eta erreleboa modu egonkorrean gertatzea.
Abelardo de la Espriella ultraeskuindarrak irabazi ditu Kolonbiako hauteskundeak, %1eko aldearekin
Hautagai ultraeskuindarrak 250.000 boto atera dizkio Ivan Cepeda ezkertiarrari bigarren itzuliko aurre-zenbaketan, eta oposizioak 33.000 mahai inpugnatu dituela iragarri du. Gustavo Petro presidenteak adierazi du oraindik ezin duela presidente berria izendatu.
Trumpen mehatxu berrien ostean, Iranek iragarri du eten egin dituela AEBrekiko negoziazioak, baina Qatarrek dio aurrera jarraitzen dutela
JD Vance AEBko presidenteordea ari da bilera horietan AEB ordezkatzen eta Trumpek ezer esan aurretik, elkarrizketetan "aurrerapauso handiak" eman dituztela adierazi du.
Iranek Libanon "arazoak" sortzen baditu, AEBk erasoei berrekingo diela ohartarazi du Trumpek
Irango Gobernuaren ordezkaritza bat eta AEBkoaren bat Suitzako bainuetxe batean elkartu dira, Teherango programa nuklearrari eta joan den astean adostutako bakerako memorandumari buruz hitz egiteko.
AEBren eta Iranen arteko bake-negoziazioak abian dira, Libanon, Ormuzko itsasartean eta garapen nuklearrean arreta jarrita
Negoziazioak ostiralean hastea espero zen, baina Iranek bertan behera utzi zituen egun horretan, Israelek Libanoko hegoaldean egindako erasoen ondorioz. Teheranek behin-behineko akordioa osorik betetzeko eskatu du, gerrari amaiera emateko.
Starmerrek Erresuma Batuko lehen ministro kargua utziko duela iragar lezake astelehen honetan
Maiatzeko udal hauteskundeetan laboristek nabarmen egin zuten behera, eskuin muturraren mesedetan. Lehen ministroak bere gain hartu zuen porrot horren erantzukizuna, eta bere irudia kolokan dago ordutik.
Inoizko hauteskunde polarizatuenen bigarren itzulia Kolonbian
Hauteskunde aurreko aurreikuspenen arabera, Abelardo de la Espriella ultraeskuindarrak botoen % 50 inguru lor ditzake eta Ivan Cepeda ofizialistak, berriz, botoen % 44. Ikusteko dago iragarpenek asmatzen duten ala ez.
Iranek Ormuzko itsasartea itxi du, eta Trumpek ziurtatu du ez dutela bidesaririk ezarriko
Ekialde Hurbileko gerrari amaiera emateko ituna urratzea egotzi dio AEBri, baita Israelek Libanoko hegoaldean behin eta berriz su-etena urratu izanaren erantzukizuna ere. Abbas Araghtxi Irango Atzerri Gaietarako ministroa Suitzara joan da gaur, AEBri bake memoranduma bete dezala eskatzeko.