Irun
2023/03/15 - 11:13
6.253 etorkin artatu zituen iaz Gurutze Gorriak Irunen
2021eko datuarekin alderatuta, % 20 gutxitu ziren 2022an etorkinen iritsierak. Irunera iaz heldutako pertsonen % 78 gizonezkoak ziren, % 17 emakumezkoak, eta % 5 adingabeak.
2023/03/09 - 15:18
Astigarraga eta Irun arteko tren zerbitzua 2024aren amaieran itzuliko da normaltasunera
Astigarraga Irun tartean hirugarren haria jartzeko lanak 2024. urtearen amaieran amaituko dira, Adifek esku artean dituen aurreikuspenen arabera. Horri esker, bi bideak berrezarri ahal izango dira, eta aldirietako zirkulazioan normaltasuna berreskuratu ahal izango da.
2023/03/09 - 15:00
2024ko amaieran bukatuko dituzte Astigarraga eta Irun lotzen dituen hirugarren hariaren lanak
2018an bertan behera utzi zituzten obrak, tunelaren 200 metro konpondu ostean. Izan ere, hartzekodunen konkurtsoan sartu zen lan horien ardura zeukan enpresa.
2023/03/04 - 18:57
Ertzaintzak “Montxo” Doral omendu du, ETAk Irunen 1996an hildako agentea
Ertzaintzaren Oiartzungo Zentraleko gune iraunkorrean "Montxo" omentzen duten irudiz eta testuz osatutako horma irudi bat ezarri dute, atentatuan hil zutenetik 27 urte bete direnean.
2023/03/03 - 14:12
329 kilo haxix zeramatzan kamioi bat atzeman dute Irunen
Operazioa otsailaren 21ean egin zuten, Irungo AP-8 autobideko ordainlekuan. Polizia Nazionalak kontrol bat jarri zuen Frantziara zihoazen tona askoko ibilgailuak ikuskatzeko. Gidaria atxilotu egin zuten eta epaileak fidantzarik gabe espetxeratzea erabaki du.
2023/03/01 - 15:43
Emakumeek gerra zibilean eta diktadura garaian jasandako genero indarkeria izan dute mintzagai Irungo Ficoban
Urtetan, emakume izategatik sufritutako guztia, jazarpen politiko eta morala, isilean gordeta egon da eta erreperaziorako garaia iritsi dela esan dute adituek Memoria Demokratikoaren estatuko biltzarrean.
2023/02/22 - 22:13
Joan den asteburuan Irunen egindako sexu-eraso bat salatu dute
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko, eta, oraingoz, ez dute inor atxilotu.
2023/02/12 - 15:25
Ertzaintzak labanak aurkitu ditu asteburu honetako arakatzeetan
Diskoteka handienen inguruan egiten ari dira prebentziozko araketak. Ertzaintzak Bilbon, Donostian eta Irunen egin ditu kontrolak azken orduetan eta horietako batzuetak labanak aurkitu ditu. Isunak 4.000€tik gorakoak izan daitezke dantzaleku barruan eta edanda joan ezkero.
2023/02/11 - 20:11
Gizon bat espetxera bidali dute Irunen, haren bikotekide ohiaren gaineko urruntze-agindua urratzea egotzita
Gizonezkoa kautelazko neurria urratzen harrapatu dute zenbait ertzainek. Hortaz, identifikatu eta atxilotu egin dute. Orduan gizonak agenteei aurre egin die, eta horietako hiru zauritu ditu.
2023/02/09 - 20:59
Frantziarekin dagoen gas-fluxua jaitsi egin da Irungo konpresio-estazioa erabilgarri ez dagoelako
Ostiral honetatik aurrera, eta konponketa-lanak amaitu arte, Pirinioetako VIParen interkonexio gaitasuna (bi noranzkoetan) 195 gigawatt-ordukoa izango da egunean, hau da, fluxu txikiagoa.
2023/02/09 - 17:42
Arma zuriak oker erabiltzeagatik ezartzen diren zigorrak gogortzea adostu dute Jaurlaritzak eta udalek
Gaur sartuko da indarrean araudi berria. Besteak beste, isunen zenbatekoak handituko dira. 2022an, Ertzaintzak eta udaltzaingoek 968 salaketa jarri zituzten baimendu gabeko egoeretan arma zuriak eramateagatik.
2023/02/09 - 17:15
Hauek dira arma zuriak oker erabiltzeagatik EAEn zorroztu dituzten isunak
Honelakoak dira gaur bertan indarrean sartu diren igoerak.
2023/02/08 - 21:31
Irungo gas konpresio estazioko bi transformadorek su hartu dute
Sua 16:30 aldera piztu da transformadore "handi" batean, baina ez du eraginik izan Meaka auzoko lantegiko gasean. 20:00etarako itzali dute sua.
2023/02/05 - 15:34
Oihana Briones Irungo alkategaia aurkeztu du EH Bilduk
Ekitaldian Maddalen Iriarte ahaldungaiak esan du, bizitza garestitu den honetan, koalizioa dela zerbitzu publikoak indartuko dituen bakarra.
2023/02/04 - 21:32
Tarajalgo operaziotik 9 urtera, migrazio politika ankerrek jarraitzen dutela salatu dute Santiago Zubian
Marokotik Ceutara pasa nahian 14 lagun hil ziren itzalez betetako Guardia Zibilaren operazio batean. Haiek gogoratzeko kontzentrazioak egin dira hainbat lekuetan, besteak hainbat migratzaileren bizitza irentsi duen Bidasoa Ibaiaren gaineko Santiago Zubia, Irun eta Hendaia artean.
2023/02/01 - 10:32
Miren Echevestek deitoratu du Euskadi eta Madril lehian dabiltzala multinazionalak eta aberatsak erakartzeko
Ahal Duguren Gipuzkoako ahaldun nagusigaiaren iritziz, EAJren eta PSE-EEren zerga eredua "ez da bidezkoa, progresiboa eta justua".
2023/02/01 - 10:26
Hauek dira doakoak diren autobus lineak EAEn eta Nafarroan
Estatuan ibilbide luzeko zerbitzua eskaintzen duten autobus konpainiek % 100ko deskontua dute urtea amaitu arte. Ohiko bidaiariei zuzendutako dago neurria, eta Renfen bezala, bonua eskuratu behar da. Hala, ilara luzeak sortu dira Bilboko Intermodal geltokian.
2023/01/10 - 21:51
Zer ingurumen bereizgarri mota daude eta zein dagokit erabiltzea?
Hirietan isurketa baxuko eremuak zehazteke dauden honetan (2023 amaitu aurretik ezarri beharko dira), ibilgailuetan pegatina edo etiketa bereizgarriak ipintzen hasiak dira asko.
2023/01/09 - 15:52
50.000 biztanletik gorako hirietan urte amaierarako zehaztu beharko dituzte emisio gutxiko guneak
Emisio gutxiko eremuak zehazteko epeak aurrera egiten du, eta, momentuz, euskal udalerrietan ez daude erabakita. Hori bai, erabiltzaile asko zuhurtziaren zuhurtziaz hasi dira ibilgailuetarako pegatinak eskuratzen.
2023/01/05 - 13:34
Bi lagun atxilotuta Irungo kalamu elkarte batean, bazkideak ez diren hainbati kontsumoa ahalbidetzeagatik
Elkarteko presidentea eta idazkaria dira. Espainiako Poliziak gauzatu du operazioa, 2022ko udaran hasitako ikerketa bat burututa.