Irun
2023/07/07 - 21:46
Irunek eta Hendaiak Avenida zubiaren itxieraren aurkako elkarretaratzea egin dute
Ordezkaritza politiko eta instituzional zabalak babestu du Irungo eta Hendaiako alkateek, Jose Antonio Santanok eta Kotte Ezenarrok, deitutako protesta.
2023/07/07 - 21:43
Irun eta Hendaiako herritarrak eta erakundeetako ordezkariak, Avenida zubiaren itxieraren aurka
Irun eta Hendaiaren arteko Avenida zubian, herritarrak fisikoki banantzen dituen hesiaren zentzugabekeria irudikatu dute gaur bi aldeetako hautetsiekin batera ehunka herritarrek. Zubia egunerokoan funtsezkoa izanda ere, Frantziar estatuak terrorismoaren aitzakiapean itxita duela salatu dute.
2023/07/07 - 11:51
Elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldean Avenida zubiaren itxieraren aurka, Irun eta Hendaia artean
Bi udalerrietako alkateek eskatzen dute "herritarrentzat iraingarria eta lotsagarria" den erabakia atzera botatzea, "anomalia" bat delako Frantziako eta Espainiako estatuak bereizten dituen muga osoan.
2023/07/04 - 17:19
Tourra igaro ostean, berriro itxi dute Hendaia eta Irun arteko Avenida zubia
24 orduz irekita egon ondoren, atzera hesiak jarri dituzte. Irungo eta Hendaiako alkateek "onartezina" dela salatu dute, eta elkarretaratzea deitu dute ostiral honetarako.
2023/07/03 - 16:34
Santiagoko zubia zeharkatuz sartuko da Tourra Iparraldean
Aldarriak eta Bidasoaren bi aldeetako txirrindu zaleak nahastuta, gaur gutxitan bezala batu ditu Santiagoko zubi honek Hego eta Ipar Euskal Herria.
2023/07/03 - 16:11
Gure Eskuk Frantziako Tourra aprobetxatu du Bidasoa ibaia "muga baino, zubi izan dadin" aldarrikatzeko
Halaber, ekimenak salatu du gaur egun muga horrek arriskuan jartzen dituela Europara etorkizun duin baten bila datozenen bizitzak.
2023/07/03 - 13:13
Hendaia eta Irun arteko Avenida oinezkoentzako zubia zabaldu dute Tourra iritsi baino ordu batzuk lehenago
Bi urte terdi eman ditu itxita zubiak, Frantziako Gobernuak pasaden 2021ean arrisku terrorista argudiatuz muga pasabide hori itxi zuenetik.
2023/07/01 - 15:35
Erabakitzeko eskubidearen aldeko ikurrin olatu bat zabaltzen hasi da Tourreko zirkuitu osoan
Gure Eskuk Frantziako Tourra baliatu nahi du erabakitzeko eskubidea eta Euskal Herriaren izaera aldarrikatzeko. Ekitaldi nagusia astelehenean egingo dute, Irun eta Hendaia arteko zubian.
2023/06/30 - 16:49
Emakundek "positibotzat" jo du Irungo alkateak lehen aldiz alarde parekideari harrera egin izana
Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak eta Josune Irabien idazkari nagusiak babesa adierazi die alarde parekideari.
2023/06/30 - 14:51
''Guztion'' alkatea dela esan du Jose Antonio Santanok, Alarde parekideari harrera egin ondoren
"Agintaldi berri bat hasten ari gara, eta nik nahi nukeen azken gauza da agintaldiaren hasiera honetan, kalean normaltasuna dagoela ikusita, beti, urtez urte, erakundea edo udaletxeko balkoia, desadostasunaren, albistearen edo baita politizazioaren erakusle izatea", adierazi du alkateak.
2023/06/30 - 12:54
Jose Antonio Santanok lehen aldiz egin dio harrera Alarde parekideari Irungo Udalean
2002tik Irungo alkatea den Jose Antonio Santano sozialistak, lehen aldiz harrera gin dio Udalean Alarde parekideari. 2.000 gizon-emakume atera dira desfilean, 12 konpainiatan banatuta.
2023/06/30 - 12:10
Jose Antonio Santano Irungo alkateak lehen aldiz harrera egin dio alarde parekideari
Udaletxean alarde parekideari harrera egin ondoren esan du irundar guztien alkate dela. 13 konpainiak eta 1.000 gizon eta emakume baino gehiagok parte hartuko dute San Martzial eguneko Irungo alarde parekidean.
2023/06/30 - 11:26
Goizean goiz hasi da Alarde tradizionala desfilea Irunen
Irunek bere egun handia bizi du gaur, eta milaka pertsona atera dira kalera Alarde tradizionalaz gozatzeko. 8.000 gizon inguruk desfilatu dute 07: 30etik aurrera.
2023/06/21 - 10:55
Amaitu dira auto-ilarak AP-8an, Deban
Garabia 09:45 aldera iritsi da tokira, eta eskuineko erreian geratu den kamioia errepidetik kendu dute jada. Istripua 07:40 aldera jazo da, Istiñako tunelean, Irungo noranzkoan, baina ez da inor zauritu.
2023/06/12 - 20:55
21 urteko gazte bat espetxeratu dute, maiatzaren 28an Irunen egindako sexu-erasoa leporatuta
Atxiloketa joan den ostiralean egin zuten, eta atxilotua epaitegiaren esku utzi dute gaur. Epaileak kartzelara bidali du. Irungo Udalak sexu-erasoa gaitzesteko elkarretaratzea deitu du astearterako, 19:00etan, San Juan plazan.
2023/06/11 - 15:49
Pertsona migratzaileen atxiloketak ''saritzeko neurria'' irmo salatu dute Irunen
Irungo Harrera Sareak deituta, 200 pertsona bildu dira Irungo polizia komisaldegiaren aurrean, migratzaileek dituzten oinarrizko eskubideak aldarrikatzeko, eta gertatutakoa argitzeko eskatu diete agintariei, dagozkien erantzukizunak haien gain hartuz.
2023/06/08 - 11:34
Jaizkibelen desagertutako 65 urteko gizona bilatzeko lanei ekin diete, bigarren egunez jarraian
Astearte goizean mendi buelta egitera atera zen sortzez errenteriarra den gizasemea, eta etxera hitzartutako orduan iritsi ez zela ikusita, salaketa aurkeztu zuten senitartekoek. Haren bila ari dira astearte arratsaldetik.
2023/06/07 - 20:09
Irunen gertatutakoaren ondotik, "arrazakeria instituzionala" salatu dute gizarte eragileek
SOS Arrazakeriaren ustez, "aurpegia garbitzea" da espedientea ireki izana; Irungo Harrera Sareak "harriduraz" hartu du "migratzaileak ehizatzeagatik poliziei emandako sariei" buruzko albistea, eta LABek kontrol "etniko, arraza eta politikoak" bertan behera uzteko eskatu du.
2023/06/07 - 16:29
Espedientea ireki diote migratzaileak atxilotzeagatik egun libreak eskaini zituen inspektoreari
Irungo Polizia Nazionaleko arduradun bati espedientea ireki diote legezkoa ez den agindu bat emateagatik. Barruko zirkular batean jai egunak eskaintzen zitzaizkien poliziei etorkinak atxilotzeagatik. Zenbat eta etorkin gehiago atxilotu, orduan eta opor egun gehiago.
2023/06/07 - 15:01
Inspektore bati espedientea ireki diote Irunen migratzaileak atxilotzeagatik egun libreak eskaintzea egotzita
Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak "akats zentzugabetzat" jo du agindua, eta deitoratu egin du "Poliziaren jokabidean justizia egiten ez duen" irudia eman izana.