Irun
2023/09/16 - 16:53
Irungo Udalak gogor gaitzetsi du herrian gertatu den azken eraso sexista
Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu zuen ostiral goizaldean, bikotekideari eraso egitea egotzita. Emakumea osasun-zentro batean artatu behar izan zuten.
2023/09/08 - 21:46
Egoera bere onera etorri da AP-8an, Biriatuko ordainlekuan, zazpi kilometrorainoko auto-ilarak izan ondoren
Eguerdian hasi dira pilaketak, Baionako noranzkoan, eta 20:00ak aldera arte pilaketak egon dira.
2023/08/29 - 22:26
Emakume bat erietxera eraman dute Irungo etxebizitza bateko sutean kea arnasteagatik
Sua 14:30 aldera piztu da Elizatxo etorbideko eraikin batean. Bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte.
2023/08/26 - 00:21
Arratsalde zaila izan dute AP-8an, Irunen, Baionarako noranzkoan
AP-8an bertan Muskizen eta Araban, A-1 eta N-622 errepideek bat egiten duten lekuan ere auto-ilarak sortu dira arratsaldean.
2023/08/25 - 16:43
AP-8 autobidean lau kilometroko auto-ilarak sortu dira Irunen, Iparralderako noranzkoan
Europa iparraldera doazen ibilgailuetako asko auto-ilarak saihesten saiatu dira Irun erdialdetik igaroz, baina ez egoiliarrei sarrera debekatu diete.
2023/08/19 - 18:12
Normaltasuna A-8 errepidean, goizeko auto-ilaren ostean
11:00etatik 16:00etara auto-ilarak izan dira Irunen, Zarautzen eta Gasteizen. Abanto-Zierbenan, dena dela, arazoek jarraitzen dute oraindik, Kantabriarako norantzan, hainbat ibilgailuren arteko istripu bategatik.
2023/08/13 - 22:00
Espetxera bidali dute gizon bat Irunen, labana baten kirtenarekin beste gizon bat jo ostean
Ustezko erasotzaileak arma zuriaz jo zuen biktima, ordu batzuk lehenago heriotza- mehatxuak egin eta gero. Gainera, ertzain bati oldartu zitzaion. Atxilotu egin zuten agintaritzaren agenteen aurkako atentatua, giza hilketa saiakera eta lesioak egotzita.
2023/08/09 - 14:17
Irun eta Hendaia arteko Avenida zubia irekitzeko eskatu die Arartekoak Frantziako agintariei
2021eko urtarrilaren 14tik itxita dago oinezkoen zubia, baina salbuespen gisa aurtengo uztailaren 3an ireki egin zuten Frantziako Tourraren harira. Ondoren, berriro itxi zuten.
2023/08/04 - 18:48
Auto-ilara luzeak dauden egunetan A-8 autobiderako sarbideak itxiko ditu Irunek
Horrela, Oñaurreko sarrera itxiko litzateke eta Katean egoiliarrei bakarrik utziko litzaieke pasatzen, Jose Antonio Santano Gipuzkoako udalerriko alkateak azaldu duenez.
2023/07/31 - 20:17
Auto-ilarak amaitu dira A-8an, Zierbena parean
Auto-ilarak luzeak ari dira izaten irteera eta itzulera operazio beteko astelehen honetan. A-8 errepidean, bi errei itxi behar izan dituzte, hainbat ibilgailuren arteko istripu baten ondorioz.
2023/07/28 - 14:12
Trafiko mardula Irungo bidesariaren inguruan, udako joan-etorrien erdian
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, asteburu honetan pilatuko da dentsitate handiena, bat egingo baitute uztaileko eta abuztuko irteera-itzulerek.
2023/07/28 - 13:34
Bi pertsona atxilotu dituzte Irunen, Anzaran auzoko etxebizitza batean emakumeak sexualki esplotatzeagatik
Ikerketa iazko maiatzean hasi zen, eta ondorioztatu dute bi esplotatzaile, emakume txinatar bat eta Hendaian bizi den frantziar bat, txinatar jatorriko lau emakume prostituitzen ari zirela.
2023/07/23 - 20:03
Onik aurkitu dute Irunen desagertutako 51 urteko emakumea
Uztailaren 12az geroztik zegoen emakumea desagertuta, baina azkenean onik aurkitu dute.
2023/07/22 - 17:03
Lakaxita gaztetxean gertatutako bortxaketa bat salatzeko elkarretaratzea egin dute Irunen
Gaztetxeak babesa eta elkartasuna adierazi nahi izan dio erasoa jasan zuen emakumeari, eta erabateko gaitzespena erasotzaileari.
2023/07/21 - 12:38
Normaltasuna nagusi jada AP-8an Errenterian, kamioi baten istripuaren ondorioz lau orduz itxita egon ostean
Goizaldeko 04:00etan kamioi bat gurutzatuta gelditu da eta autopista erabat itxita egon da lau orduz. Gi-20tik AP-8rako sarbidea ere moztuta egon da eta trafikoa Gi-636 errepidetik desbideratu dute. 09:00etan errepidea zabaldu dute eta, pixkanaka, trafikoa bere onera itzuli da.
2023/07/21 - 10:47
Irunen desagertu den 51 urteko emakume baten bila ari dira
Emakumea argala da, 1,65 metroko altuera du, eta ilea leuna eta horia. Desagertu zenean, alkandora edo polo urdin argi bat, praka bakero urdinak eta "Puma" markako oinetako gorriak zituen jantzita.
2023/07/20 - 22:28
PP eta Vox emakumeen kontrako gorrotoaren koalizioa dela esan du Rafaela Romerok Irunen
Asun Carasola, Nagore Lafageren amaren borroka ekarri du gogora, eta aitortu du indarkeria matxista jasan, bizirautea eta hortik bizirik ateratzea lortu duela. Horregatik gehiengo progresista bat eskatu du Irunen. Anduezak PPri leporatu dio Voxen aginduak betetzea.
2023/07/20 - 17:02
PPrekin kotizazio justuago bat eta lan segurtasuna izango dutela agindu die autonomei Joana Arcek
Irungo ileapaindegi batean izan da Joana Arce PPren Gipuzkoako Kongresurako hautagaia. Autonomoekiko errespetu eta berme handiagoak eskatu behar direla adierazi du eta euren pentsioak igotzeko konpromisoa hartu du.
2023/07/17 - 01:41
Irun "lehentasuna" izango da PPrentzat Madrilgo inbertsioen kudeaketan
Joana Arce PPren Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak esan du "Irungo proiektu handia" Madrildik bultzatzeko konpromisoa duela.
2023/07/14 - 22:18
Frantziako Justiziak bertan behera utzi du Hendaia eta Irun arteko mugako droneen bidezko kontrola
Honenbestez, Atzerritarren Defentsarako Abokatuen elkarteak, Etorkinekin Diakite federazioak eta Gipuzkoako SOS Arrazakeriak aurkeztutako eskaera onartu du Paueko Administrazio Auzitegiak ebazpenean.