Erkoreka: "Konfirmatu daiteke batek bestea erail zuela eta gero bere buruaz beste egin zuela"
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak jakinarazi duenez, Polizia Zientifikoak egindako ikerketen ondorioz "baieztatu daiteke batek, J. Recaldek, bestea, alegia I. Abrego, erail zuela eta gero bere buruaz beste egin zuela".
Erkorekak agerraldia egin du Legebiltzarraren atarian atzo Irungo Olaberria auzoko baserri batean eskopeta tiroekin hilotz topatutako bi gizonen inguruko ikerketaren datu berriak emateko.
Sailburuaren hitzetan, biek harreman ekonomikoa zuten eta "jabego eta negozio batzuk partekatzen" zituzten, baina hilketa zerk eragin zuen azaltzeko orduan, "oraindik ere hipotesi guztiak zabalik daude", azpimarratu du.
"Gauza asko esaten ari dira, baina gaur-gaurkoz ezin daiteke ezer seguru baieztatu, denetarako hipotesiak daudelako, eta gehiago ikertu behar delako", gaineratu du.
Erkorekaren arabera, "egitate oso itzal eta tragiko baten aurrean" gaude eta horrek "sufrimendua" eragiten die familiei. Hori horrela, agerraldiaren hasieran "hurbiltasun mezua" bidali die denei.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda