Irun
2022/08/28 - 16:11
Pertsona migratzaileek gurean bizi duten egoera salatu nahi du Imanol Espinazok
Hendaia eta Irun batzen dituzten zubitik Melillako hesira 1.099 kilometro daude, eta hain justu ere, distantzia hori egitea du helburu Imanol Espinazo artistak. Horretarako, Santiago zubia 10.000 bider gurutzatuko du astebetez oinez.
2022/08/28 - 15:54
'Bidegurutzea', Irungo mugako tragedia salatzeko ibilaldia
Imanol Espinazo Hendaian bizi den artista iruindarra Melillako hesia eta mugako Santiago zubia (Irun eta Hendaia artean) banatzen dituzten 1.099 kilometroak egiten hasi da gaur. 112 metroko luzera duen zubiaren barruko joan-etorrietan ari da, eta, beraz, 7 egun emango ditu egunean 6-8 orduz.
2022/08/27 - 20:42
Hainbat kilometrotako auto-ilarak daude Biriatuko mugan
Eguerditik aurrera hasi da arazoak sortzen itzulera operazioa euskal errepideetan. 17:00etatik 23:00etara espero dira arazo gehien Biriatun.
2022/08/27 - 17:28
Zebra bat errepidean, Biriatuko ordainlekuan
Gurditik ihes egin eta errepidean aurrera eta atzera ibili zen minutu batzuz Irunen. Azkenean, bere atoira itzuli zuten inolako ezbeharrik gabe.
2022/08/27 - 16:14
Auto ilara gero eta handiagoak gaurkoan ere, itzulera operazioaren baitan
Hileko azken asteburua izanik, askori oporren amaiera iritsi zaie. Azken egunotan kilometro ugariko auto ilarak ikusi ditugu, eta asteburua ere korapilatsua izango dela aurreikusten da.
2022/08/26 - 22:04
Emakume bat hil da Irunen, motozale batek harrapatuta
Gidaria ospitalera eraman dute, zaurituta.
2022/08/26 - 21:09
Trafikoaren arazoari konponbidea emateko lan egin dezatela eskatu die Irunek erakundeei
Udalak egoera "jasanezina" dela uste du, eta bidesarietan oztopoak altxatzeko eta Frantziako Estatuak egiten dituen kontrol selektiboak eten ditzala eskatu du.
2022/08/26 - 13:58
39.000 euroko balioa zuen tabakoa konfiskatu dute baimenik gabeko denda batean Irunen
Agenteek 7.000 zigarro kaxa aurkitu zituzten igande honetan. Tabakoa zeramaten poltsekin ateratzen ziren herritar frantsesen "mugimendu garrantzitsu" batez jabetu zirenean hasi zen ikerketa.
2022/08/25 - 22:27
Espainiako Gobernuak estankoak zabaltzeko lizentzia berriak eskainiko ditu 2023an
Espainiako Gobernuak mugako hiriak hartu ditu aintzat lizentzia berriak banatzeko garaian, baina Irunen eta Behobian dauden tabako saltzaileak ez daude ados lizentzia berriekin; negozioa gutxitu dela diote.
2022/08/24 - 10:25
Nola eragingo dio Irungo zirkulazioari gaur Espainiako Vueltako etaparen irteerak?
2022ko Espainiako Vueltako etapak Irunen du irteera, 12:45ean. Publizitate-karabana 11:20an hasiko da igarotzen.
2022/08/23 - 22:47
Eragozpenak eragozpen, ilusioz hartuko dute Vuelta Irunen eta Bilbon
Espainiako Vueltak Irundik Bilbora egingo duen ibilbide osoan izango dira trafiko etenak, baina eragin berezia dute dagoeneko irteera eta iritsierako hiri bietan.
2022/08/23 - 15:08
Vueltako bosgarren etaparen irteera hartuko du gaur Irunek
Bilbon amaituko den Itzuliko bosgarren etaparen irteera hartzeko prestatzen ari da Irun. Goizean erdiguneko kaleak itxita egongo dira.
2022/08/21 - 15:27
Gaur ere auto-ilarak izaten ari dira Biriatun
Auto-pilaketak 2 kilómetro eta erdikoak dira. Azken egunotan, mugako puntu hori kolapso toki eta etsipen bihurtu da, gidari eta bidaiari ororentzat.
2022/08/20 - 00:56
Auto-ilarek trafiko mardula eragin dute beste egun batez Irun inguruan
Aurreko egunetan bezala, arratsaldeko lehen ordutik auto-ilarak hasi dira bi tokietan, oporretara abiatu edo haietatik itzultzen diren ibilgailuei kamioiien ohiko trafikoa gehituta.
2022/08/19 - 22:57
Biriatuko mugan maiz izaten diren auto ilarek zuzenean eragin diote Irun erdiguneko trafikoari
Irundarrak haserre daude hiria autobideko pilaketetatik ihesi doazen autoez betetzen delako. Irungo alkateak Biriatuko ordainlekuaren kudeaketa aldatu behar dela dio
2022/08/19 - 16:28
Ekaitzaren ostean barealdia iritsi da Nafarroa eta Gipuzkoa iparraldera
Nafarroa iparraldeko eta Bidasoa inguruko baratze asko urak hartu zituen. Hondarribiko aireportuan, berriz, lur hartu behar zuen hegaldi bat Loiura bideratu zuten euri jasen ondorioz.
2022/08/19 - 00:42
Mugan eratutako auto-ilarek kaosa eragin dute berriz Irunen
Biriatuko mugan ilara luzeak sortu dira berriz ostegun honetan, eta horrek kaosa ekarri du Irunen eta Zarautzen.
2022/08/18 - 23:47
160 litro pilatu dira Hondarribian, eta 97 litro, Donostian, 24 orduan
Azken orduetan, uztaila guztian halako hiru egin du euria lurraldearen zati horretan. Lesakan (Nafarroa), esaterako, 139 litro pilatu dira metro koadroko, eta Goizuetan, 92. Irunen (Gipuzkoa), 77 litro inguru izan dira.
2022/08/18 - 21:43
Barru-barruraino sartu da ura Irungo eta Donostia erdialdeko hainbat dendatan
Irungo eta Donostia erdialdeko hainbat denda urez bete dira gaur goizean izandako euriteengatik. Garbiketa lanetan topatu ditugu dendariak.
2022/08/18 - 21:11
Santanok "etsipena" adierazi du Biriatuko bidesariak AP-8an eragiten dituen auto pilaketen aurrean
Gipuzkoar herriko alkateak "konponbideak" eskatu ditu egunotan izaten ari diren trafiko kolapsoen aurrean, aurten aurreratu egin baitira azken urteekiko.