Irun
2024/06/06 - 14:19
Ertzaintzaren "profesionaltasun goresgarria" defendatu du Esanek, nekazarien protestetan
Hala erantzun dio polizia-sindikatuak Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariari. Marisol Garmendiak "besoak gurutzatuta" geratzea leporatu dio Eusko Jaurlaritzari, Behobiako kamioien eta traktoreen pilaketak eragindako 40 kilometroko ilaren aurrean.
2024/06/01 - 15:30
Bi pertsona atxilotu dituzte Irunen etxebizitza batean drogarekin trafikatzeagatik
Ertzaintza toxikomano asko joan-etorrian ibiltzen ziren etxebizitza bat zaintzen aritu da. Azkenik, asteazkenean, 56 urteko gizona eta haren bikotekidea, 52 urteko emakumea, atxilotu zituzten, droga-trafiko delitu bat egotzita.

2024/06/01 - 14:41
Irun eta Donostia arteko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 3tik 25era AHTaren lanengatik
Etenaldia Hernaniraino iritsiko da kasu batzuetan. Espainiako Garraio Ministerioa Aldundiarekin eta kaltetutako udalekin jarriko da harremanetan informazio guztia emateko.
2024/06/01 - 14:38
Robe Iniesta Extremoduroko kide ohiak bere azken diskoa aurkeztu du Irunen
Abeslari, gitarrista eta konpositorea Ficoban izan da bart, eta Nafarroa Arenan izango da gaur gauean "Se nos lleva el aire" azken diskoko abestiak aurkezten. Irailaren 27an Gasteizen arituko da, eta urriaren 19an, Bilbon.
2024/05/25 - 09:00
Irun eta Lezo arteko trenbidea, berriro zabalik, Gaintxurizketako tuneleko lanak bukatu ostean
Maiatzaren 6tik aritu dira bertan lanean, tunelean atzemandako pitzadurak konpontzen.
2024/05/24 - 16:25
Larunbatean irekiko dute berriro Irun eta Lezo arteko trenbidea, tuneleko lanak bukatu ostean
Maiatzaren 6tik aritu dira bertan lanean, tunelean atzemandako pitzadurak konpontzen.
2024/05/23 - 18:48
Gizon bat atxilotu dute Hazparnen, Irunen apirilean izandako hilketaren egilea delakoan
Atxilotua Irungo Epaitegira eraman dute goizean, eta deklarazioa hartu ondoren, epaileak espetxera bidali du. Indarkeria zantzuak zituen hilda aurkitu zuten gizonezkoak.
2024/05/20 - 17:25
EH Bilduk Irun eta Brinkola arteko Renfe aldiriko tren zerbitzua normaltzeko eskatu dio Garraio Ministerioari
EH Bilduko alkate eta zinegotziek Renfeko aldirietako zerbitzuaren erabiltzaileen kexak helaraziko dizkiote Espainiako Garraio Ministerioari. AHTren obrak eta matxurak direla eta, atzerapenak gero eta handiagoak dira.
2024/05/15 - 20:32
Gipuzkoak bat egingo du datorren maiatzaren 18ko Museoen Egunarekin, programazio "zabal eta anitzarekin"
Maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Egunean, Gipuzkoako 54 museok jarduera bereziak eta ate irekien jardunaldiak eskainiko dituzte.
2024/05/13 - 21:59
Irunen gizon bat erasotzeagatik ikertzen ari diren ertzaina zerbitzutik kenduko dute kautelazko neurri gisa
EiTB Mediak baieztatu ahal izan duenez, gertakarien protagonista den agentea polizia-zerbitzutik bereizteaz gain, bertan ziren Ertzaintzako agente guztien jarrera aztertzen ari dira ikertzaileak.
2024/05/12 - 18:24
Enpresa bat kiskali da Irungo industrialde batean
Suteak ke laino handia eragin du, baina ez da inor zauritu, eta ez dute inor etxetik atera behar izan.
2024/05/12 - 14:21
Irungo industrialde batean kokatutako enpresa bat kiskali da, sute baten ondorioz
Suteak ke laino handia eragin du, baina ez da inor zauritu, eta ez dute inor etxetik atera behar izan. Euskadiko Suhiltzaileek bart grabatutako irudiak.
2024/05/10 - 22:28
Ertzaintzak barne-ikerketa bat ireki du ertzain batek gizon bati Irunen egindako erasoagatik
Ertzaintzaren Barne Arazoetarako Unitateak ikerketa hasi du Irungo agente baten portaera argitzeko, gizon bati aurpegian kolpe handi bat eman dion bideo bat sare sozialetan zabaldu ostean.
2024/05/10 - 16:52
Ertzaintzaren Barne Arazoetako Unitatea Irunen agente batek gizon bati egindako erasoa ikertzen ari da
Sare sozialetan zabaldutako bideo batek erakusten duenez, ertzain batek kolpe bat ematen dio aurpegian gizon bati, eta, ondoren, lurrera erortzen da. Irudiak iazko udan grabatu ziren, eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.
2024/05/08 - 15:32
Gizon bat atxilotu dute bikotekide ohiari eraso egiteagatik, NANaren Irungo bulegoetan
Gizonak ukabilkada handia eman zion emakumeari sudurrean, semearen eta bulegoan izapideak egiten ari ziren gainerako herritarren aurrean.
2024/05/08 - 10:40
Irun eta Lezo arteko trenbidea itxita dago, tuneletako batean pitzadurak atzeman ondoren
Arazoa konpondu bitartean, Irunera heltzeko Euskotreneko garraiobidea (topoa) hartu beharko da Errenteriako edota Pasaiako geltokietan. Halaber, topo zerbitzurik ez dagoen orduetarako, Irun eta Lezo-Errenteria bidea egiteko autobusak jarri ditu Renfek.
2024/05/06 - 20:49
Espetxeratu dute Irunen emakume bati sexu-erasoa egiteagatik atxilotutako gizona
Erasotzailea igandean atxilotu zuten, emakumeari sexu-ukituak egin ondoren. Martutenera bidali dute.
2024/05/05 - 18:41
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Irunen emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Erasoa gaur goizeko zortzi eta erdiak aldera izan da, Irungo Plaiaundi parkean, biktima txakurrarekin paseatzen ari zela. Lepotik heldu eta ukituak egin dizkio gizonak, baina biktima laguntza eske oihuka hasi denean, ihes egin du. Atxilotuak aurrekariak ditu indarkeriazko delituengatik.
2024/04/20 - 19:54
''FM Muguruza. 1984-2024'', lau hamarkada borobilduko dituen kontzertua
61 urte bete dituen egunean, oparia jaso beharrean, zaleei egin die oparia Fermin Muguruza musikari irundarrak. Abenduaren 20an Bilbon kontzertua emango duela iragarri du, eta Kortatu eta Negu Gorriaken abestiekin hasi, eta bere ibilbide osoari egingo dio errepasoa.
2024/04/17 - 17:54
Hidrogenoz dabiltzan autoak, gidaririk behar ez dutenak eta beste hainbat berrikuntza, Mubil Mobility Expon
Irunen, Ficoban, 'Mubil Mobility Expo' erakusketa zabaldu da gaur. Bi egunez, mugikortasun jasangarriari lotuta, ikerketan eta arloan bertan lan egiten duten 2.000 bisitari pasako dira bertatik.