Iruñea
2025/01/28 - 22:33
Gazte bat erietxera eraman dute Iruñean, auto batek harrapatu duelako
Zauriak hasiera batean arinak baziren ere, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eramatea erabaki dute.
2025/01/28 - 11:35
Asiron, Azpeitian ezarritako etxebizitza-kanonaz: ''Emaitza onak emango balitu, segituan ezarriko genuke''
Joseba Asiron Iruñeko alkatearen hitzetan, hirian etxebizitza hutsak izatea "ametitu ezin den luxua da", eta arazoari irtenbidea eman behar zaio. Erorien Monumentuari buruzko polemikaz, berriz, adierazi du "ulertzen" dituela kontrako erreakzioak, baina aukeren artean "egokiena" hautatu zutela dio.
2025/01/25 - 21:23
Faxismoaren kontrako euste-horma bat eraikitzeko beharra aldarrikatu dute milaka gaztek Bilbon eta Iruñean
Zentzu horretan, "borroka honetan" batzeko, eta "kaleak hartzeko" deia egin die Gazte Koordinakunde Sozialistak langile klaseko mugimendu guztiei, arratsaldean bi hiriburuetan egin dituzten manifestazioetan.
2025/01/24 - 16:00
Gizon bat atxilotu dute Iruñean beste bati eraso egin eta biktima homosexuala zelako egin zuela onartu ostean
Iruñeko Abejeras kaleko diskoteka batean izandako eraso baten ondorioz atxilotu dute 24 urteko gizonezkoa; aurrekariak ditu. Erasotzaileak zauria egin zion biktimnari aurpegian, odoletan utziz hura. Osasun-zentrora eraman behar izan zuten.
2025/01/24 - 15:37
Preso bat hil da Iruñeko kartzelan
Salhaketa Nafarroaren arabera, baliteke "gaindosi" baten ondorioz hil izana, eta ez dela "kasu isolatua" erantsi du.
2025/01/22 - 14:47
Iruñeko Erorien Monumentua gorriz margotu dute eta hura eraistearen aldeko pintadak egin dituzte
Eraikinaren erdiko fatxada pintura gorriz tindatu da. Eraikinaren alboetan "Faxismoaren aurka, lehen lerrora!" eta "Caidos (Erorien Monumentua) eraitsi" irakur daiteke.
2025/01/21 - 12:55
Max sariak Iruñean banatuko dituzte, ekainaren 16an
Max sariak Iruñean banatuko dituzte, ekainaren 16an
2025/01/18 - 22:27
Erorien Monumentua eraistearen aldeko manifestazio jendetsua, Iruñean
Elkarte memorialistek deituta bildu direnek monumentua botatzeko eskatu diete Udalari eta Gobernuari. Francoren heriotzaren 50. urteurrenean zabal daitekeen mezu antifrankistarik onena dela esan dute, eta eraikina eraldatzea adostu duten PSN, EH Bildu eta Geroa Bairi atzera egiteko eskatu diete.
2025/01/17 - 12:32
Giro argi eta hotza asteburuan
Egonkortasuna izango dugu lege, eta ez da euri konturik espero; hotza bai, handia. Hala, termometroak 0 gradu ingurura jaitsiko dira, baita hortik behera ere. "Epelenak" 9-13 °C-ren bueltan errendituko dira.
2025/01/16 - 06:00
''Aire zabalean denbora gehiago ematen duten haurrek miopia izateko arrisku txikiagoa dute''
Nafarroako Unibertsitate Klinikako Oftalmologia Departamentuak berriki argitaratutako ikerketa batek ondorioztatu du, kuantitatiboki, eguzkitan egoteak miopia garatzea eragozten duela. CUVAF biomarkatzailearen eremua neurtu dute, begiko erradiazio ultramorearekiko esposizioak eragindako orban bat.
2025/01/16 - 06:00
Haurren miopia: etengabe gora egiten ari den mundu mailako pandemia
Miopiaren prebalentzia nabarmen ari da handitzen mundu osoan. Gaur egun, munduko biztanleen % 30 miopeak dira, eta 2050ean % 50era iritsiko dela uste da, 5 bilioi pertsonari eragingo omen die. Asiako hego-ekialdea dago pandemia horren lehen postuan.
2025/01/15 - 16:09
Iruñeko Planetarioaren barruko irudiak sutearen ondoren
Ikertzaileak sartu dira, egoera bertatik bertara aztertzeko. Proiekzio gela izan da kaltetuena, kupula ere bai, baina gobernuak jada esan du berritu egingo dutela.
2025/01/15 - 15:41
Nafarroako Gobernuak Iruñeko Planetarioaren kupula berreraikitzeko asmoa agertu du
Foruzaingoa lehen aldiz sartu da Planetarioan eta sutea zerk eragin zuen argitzeko ikerketa abiatuko du. Rebeca Esnaola Kultura kontseilariak azaldu duenez, orain arte "kupulan izandako tenperatura altuek eta giroaren toxikotasunak ezinezko egiten zuten bertara sartzea".
2025/01/14 - 20:23
Javier Armentia: ''Kupulak egiten zuen berezi Iruñeko Planetarioa''
Javier Armentia Iruñeko Planetarioaren zuzendari ohiak adierazi duenez, kupulako proiektoreak tenperatura handiak jasan behar izan ditu suaren ondorioz, eta "ziurrenik" ez du funtzionatuko.
2025/01/14 - 15:07
Noaingo gas leherketan zauritutakoetako seik erietxean jarraitzen dute
Bi lagun ZIUn daude, baina euren bizia "ez dago arriskuan", alkateak jakinarazi duenez. Bien bitartean, etxetik irtenarazitako 250 pertsonetatik "ahalik eta gehienek gaur bertan" etxera itzultzeko aukera izan dezaten lanean ari dira agintariak.
2025/01/14 - 14:57
Iruñeko Planetarioko kupularen sutea, drone batetik ikusita
Lehen ikerketen arabera, sua kupularen azpian dagoen proiekzio gelan piztu da, eta kalte handiak eragin ditu.
2025/01/14 - 10:29
Iruñeko Planetarioko sutearen argazkiak
06:00ak aldera piztu da sua, eta inguruan zegoen herritar batek deitu du SOS Nafarroa zerbitzura, eraikinetik kea ateratzen zela berri emanez. Suhiltzaileak bertaratu dira eta ingurua itxi dute. Sutea kontrolpean dagoela jakinarazi du Udaltzaingoak.
2025/01/14 - 09:10
Sute batek Iruñeko Planetarioaren kupula eta proiekzio gela suntsitu ditu
Eraikina hutsik zegoen sutea piztu denean, eta ez da inor zauritu.
2025/01/13 - 22:01
Bederatzi zauritu, horietako bi larri, Noaingo etxebizitza batean izan den gas ihes baten ondorioz
Suhiltzaileak, Foruzaingoa, Guardia Zibila eta anbulantziak lanean ari dira tokian bertan. 30 atari (100 etxebizitza, guztira) hustu behar izan dituzte eta 250 bizilagun inguru ezingo dira oraingoz etxera itzuli.
2025/01/13 - 15:12
Hamar film luze eta zazpi film labur, Punto de Vista jaialdiaren Sail Ofizialean
Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Nafarroako Jaialdiak hemeretzigarren edizioa izango du aurtengoa, Iruñean. Maddi Barber eta Marina Lameiro zinemagileek atal horretan erakutsiko dute "Cambium" filma.