Iruñea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iruñeko Paris 365 jantoki soziala ez dute afarietarako irekiko, segurtasun protokoloak hobetu arte

Arduradunak kezkatuta agertu dira, arratsaldeko txandara sartzeko garaian segurtasun falta eta estupefazienteen salerosketa atzeman dutela lokalaren inguruan.
Iruñeko San Anton kalean Paris 365ek duen lokala. Argazkia: EITB Media.
Iruñeko San Anton kalean Paris 365ek duen lokala. Argazkia: EITB Media.

Iruñeko Alde Zaharrean dagoen Paris 365 jantoki sozialeko arduradunek jakinarazi dute "lauzpabost astez" ez dutela afari-zerbitzua emateko lokala irekiko, "barne hausnarketa egin eta arratsaldeko txandetan ditugun protokoloak hobetzeko asmoz". Hala ere, afaria ematen jarraituko dute eramateko ontzietan.

Erakundeko arduradunak kezkatuta agertu dira, afaltzera sartzeko ilarak sortzen direnean, inguruan segurtasun eza eta estupefazienteen trapitxeoa egoten dela atzeman dutelako. Erabakiaren berri emateko deitu duten prentsaurrekoan, egoera horiek jantokira eramatea saihestu nahi dutela azaldu dute.

Iruñeko Udalak zein Nafarroako Gobernuak ematen dituzten zenbait zerbitzu eta baliabide hobetu direla onartu badute ere, "nahikoak ez direla" salatu dute.

Besteak beste, gizarte zerbitzuetako plantillak handitzea eta hobeto zaintzea, baliabide gehiago bideratzea edota sailen arteko koordinazioa hobetzea eskatu dute.

Era berean, instituzioei espresuki eskatu diete "bakarrik dauden adin txikikoen arazo larria konpon" dezatela, "harrera zentroetatik atera eta 6 hilabete betetzean kalean baitaude paperik, lanik eta bizirauteko bestelako baliabide ekonomikorik gabe".

Horretarako, egoerei aurrea hartuko dieten "politika ausartak" eskatu dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X