Senaturako, Kongresurako eta Europarako hauteskundeetan zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du EH Bilduk
'Zutunik' lelopean Iruñeko Baluarten egin den EH Bilduren III. Kongresua koalizioaren hurrengo urratsen norabidea markatuko duten ebazpenen aldeko ia erabateko babesarekin amaitu da.
Senaturako, Kongresurako eta Europako Parlamenturako hauteskundeetarako beste alderdi batzuekin batera zerrenda bateratuak osatzea "lehenesteko" ebazpena onartu du EH Bilduren III. Kongresuak, "adostasun zabaleko gutxieneko programa komun bat oinarri hartuta". Hitzordu horretan botoa emateko eskubidea zutenen % 96,3k babestu dute ebazpena.
Maddalen Iriarte EH Bilduren Gipuzkoako bozeramaileak irakurri du bigarren ebazpena, 'Zerrenda bateratuak Euskal Herriaren gehiengoa ordezkatzeko' izenekoa. "EH Bilduk Espainiako Senaturako zein Kongresurako eta Europako Parlamenturako hauteskundeetara nazio zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du, adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat oinarri".
"Herri bat badela, herri horrek eskubideak badituela eta bertan eskubide horiek egikaritzeko gehiengoak osatzen ari direla argi bezain garbi ikusarazteko" dei egin die alderdi subiranistak "gure herriaren nazio izaera onartzen duten edota egungo estatusa eraldatu nahi duten gainerako indar eta eragileei. Abertzaletasunari eta ezker konfederalari zuzentzen gatzaizkie ebazpen honen funtsa herri interesen arabera azter dezaten".
Laura Aznal EH Bilduk Nafarroako Parlamentuan duen bozeramaileak eta Txomin Casteigts EH Baikoak irakurri dute lehen ebazpena, 'Nazio estrategia garatzeko urrats berria' izenekoa, % 98,71k babestu dutena. "Euskal Herria administratiboki zatitua dagen herria" izanik, "inposatutako zatiketaren gainetik, gure herria bere osotasunean barnebilduko duen eta, aldi berean, eremu bakoitzaren berezko ezaugarriak eta ibilbidea errespetatuko duen irismen luzeko estrategia sustatzea" helburu jo du alderdiak.
Ebazpen horren bitartez, EH Bilduk aldarrikatu du "Euskal Herri osoan ezkerreko abertzaletasuna, independentismoa eta subiranotasuna ordezkatuko duen esparru bakarra, amankomuna eta konfederala osatzea beharrezkoa" dela, eta horretarako, dei egin dio EH Bairi "elkarrekin (betiere, indar bakoitzaren identitatea gordez) bide horretaz gogoeta partekatua abiarazteko, bi indarren barne prozedurak kontuan hartuz eta uztartuz".
Pello Otxandiano koalizioak Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak irakurri du hirugarren ebazpena, 'Boterea eta gobernantza demokratizatu' izenekoa. Horren arabera, "gobernua osatzeko aukera duen erakundeetan, tokian tokiko baldintzak eta erakunde bakoitzaren izaera kontuan hartuta, EH Bildu bazterketa dinamikak gaindituko dituen elkarlaneko gobernuak egituratzen saiatuko da, herri parte-hartzea bideratuz eta beste indarrekin ardura eremuak konpartituz". Ebazpen horren alde bozkatu dute eskubidea zutenen % 99,8k.
Mahai Politiko berria
Arnaldo Otegi EH Bilduko militanteen % 94,44ren babesarekin aukeratu dute alderdiko idazkari nagusi. Zuzendaritza berritu dute, babesen % 90 baino gehiagorekin (hautagaitza bakarra zegoen horretarako).
Kongresuan, gainera, Sortuk, Eusko Alkartasunak (EA) eta Alternatibak partekatzen duten koalizioaren zuzendaritza taldearen organigrama aldatu dute, Otegiren karguaren izena koordinatzaile nagusitik idazkari nagusira aldatzearekin batera.
Gainera, hemendik aurrera, 33 lagunez osatutako Mahai Politikoa izango du koalizioak, bi hilean behin bilduko dena. Horrez gain, 16 laguneko Idazkaritza izango da, eguneroko kudeaketa eramango duena, Sorturen ordezkariek osatua erabat. Organo horietako bakoitzak botoen % 90 baino gehiago lortu ditu.
Otegirekin batera, Sonia Jacinto Antolakuntza idazkari izendatu dute, eta Arkaitz Rodriguez, Ekintza Politikoko idazkari, baita eskualdeko eta gaikako kudeaketako hainbat arlotako arduradunak ere.
Mahai Politikoan, Exekutibako kide izango dira Kongresuko, Senatuko eta Europako Parlamentuko bozeramaileak ere, eta Eba Blanco (EA) eta Oskar Matute (Alternatiba) ere Exekutibako kide izango dira, baita EH Bilduk ordezkaritza duen lau lurraldeetako (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa) hiruna ordezkari ere.
Zure interesekoa izan daiteke
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.