Iruñea-Noain aireportua
2022/04/08 - 22:41
Maleta mugimendu handia Euskal Herriko aireportu eta autobus geltokietan
Hegaldi kopurua nabarmen hazi da aurtengo Aste Santuan. Iaz, oporraldi osoan, 196 operazio izan ziren. Aurten, ostiralean bakarrik, 131 izan dira. Halaber, datozen egunotan, 21.000 operazio espero dira Bilboko Intermodalean.
2022/04/07 - 11:19
Joan-etorri ugari prestatu dituzte konpainiek Aste Santuan Hego Euskal Herriko aireportuetaik abiatuta
Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko aireportuek beren eskaintza indartu dute ibilbide berri batzuk eta denbora luzez falta izan diren beste helmuga batzuk jarrita.
2022/03/14 - 12:48
Vuelingen aurkako salaketa jarri du Facuak eskuko ekipajea eramateagatik kobratzen duelako
Airelineak 30 eta 40 euro bitartean kobratzen die hegazkinera poltsa edo maletaren bat sartzen duten bidaiariei, Basic deituriko tarifa (denetan merkeena) kontratatzen baldin badute.
2022/02/01 - 14:45
Espainiako Estatuan sartzeko antigeno testak 24 orduan iraungiko dira aurrerantzean
Europar Batasunaren gomendio bat tarteko laburtu du antigeno testen balioa Osasun Zuzendaritza Nagusiak.
2022/01/25 - 13:17
Covid ziurtagiria dutenek murrizketarik gabe bidaiatu ahalko dute EBn
Hala adostu dute Europar Batasuna osatzen duten herrialdeek astearte honetan. Hala ere, aldaketak ez dira lotesleak. Hala, gutxienez hamar herrialde, Frantzia, Italia edo Alemania, gomendioetatik urrundu dira eta bidaiariei murrizketa gehigarriak ezarriko dizkiete.
2021/12/01 - 13:12
Abenduko zubian edo Gabonetan hegazkinez bidaiatzeko aholkuak
Pandemia gorantz egiten ari den honetan, hauek dira Erreklamaturen arabera, datozen egun eta asteetan hegaldi bat hartu aurretik aintzat izan beharreko kontuak.
2021/10/12 - 17:07
Neurriak arintzearekin bat, jende asko animatu da bidaiatzera zubian
Opor laburrak amaituta, etxera itzultzeko garaia iritsi zaie bidaiariei. Jende askok aprobetxatu du zubia bidaiatzeko. Erkidegoko aireportuetan eta hiriburuetako autobus geltokietan jende ugari ibili da egunotan.
2021/09/11 - 16:31
I-11ko atentatuen ondoren herritarren segurtasuna bermatzeko neurriak indartu ziren mundu osoan
Hain zuzen ere, etengabe aldatzen eta egokitzen ari dira neurri horiek, segurtasuna bermatzeko helburuarekin. Adibidez, aireportuetan kontrolak indartu eta maleta guztiak ikuskatzen hasi ziren.
2021/07/01 - 20:17
Zabalik dago 2021/2022 denboraldian Imsersoko bidaietarako eskaerak egiteko epea
Bidaiak, 2021eko urritik 2022ko ekainera bitartean egingo dira. Testuinguru horretan, covid-19ari aurre egiteko segurtasun neurriak eta protokoloak ezarriko dira.
2021/06/02 - 09:29
Brahin Ghali Aljeriara itzuli da, Auzitegi Nazionalean deklaratu ostean
Fronte Polisarioko burua Iruñetik abiatu da, Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak kautelazko neurriak ezartzea baztertu ostean.
2021/05/20 - 20:39
Hegaldi laburrak debekatzea proposatu du Espainiako Gobernuak 2050. urterako planean
Espainiaren egungo egoera sozioekonomikoaren analisia eta 2050. urterako erronkak biltzen dokumentua aurkeztu du Pedro Sanchezek.
2020/10/14 - 12:31
Debekatutako hainbat produktu konfiskatu dituzte Iruñeko aireportuan
Hegaldietako batean, 384 Viagra pilula, 100 E bitamina pastilla eta sexu-estimulatzaileak aurkitu dituzte ekipajea Santo Domingon (Dominikar Errepublika) fakturatu zuen bidaiari baten maletan.
2020/07/01 - 14:03
Iruñeko aireportua martxan izango da bihartir aurrera, tenperatura kontrolekin
Bidiariek hiru segurtasun-kontrol pasa beharko dituzte: tenperaturarena, zehaztasun handiko kamera termografikoen bidez; dokumentuen kontrola eta kontrol bisuala
2020/04/23 - 22:45
Euskal Herriko airportuetan ez da hegaldi komertzial bat bera ere egon
Denak hutsik egon dira. Bidaiaririk ez eta informazio pantallak itzalita. Inoiz ikusi ez ditugun irudiak utzi dizkigu osasun alarma honek.
2020/02/29 - 11:47
Lau hegaldi desbideratu dituzte Loiuko aireportuan, haize ufadak direla eta
Valentziatik zetorren hegazkin batek Iruñean hartu du lur, eta Madrildik eta Bartzelonatik zetozen hiru hegaldi Santanderrera bideratu dituzte.
2020/02/20 - 21:54
Hegazkin txiki bat erori da Noainen, eta pilotua hil da
Abioneta aparkatuta zegoen ibilgailu baten gainean erori da. Noaingo aireportuan lur hartu baino pixka bat lehenago motor batek huts egin dio.
2020/02/20 - 21:03
Hegazkin txiki bat erori da Noainen
Hegazkin txiki bat erori da arratsalde honetan Noaingo industria-gune batean eta pilotua hil egin da, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
2020/01/13 - 15:14
2019an bidaiari kopuruak gora egin du Loiun, Hondarribian, Noainen eta Forondan
Bilboko aireportuak inoizko emaitzarik onena izan du, % 8 hazi baita. Donostiakoa % 10,6 hazi da. Iruñekoa, % 18 eta Gasteizkoa, % 23,5.
2019/12/19 - 22:00
Haizearen eraginez hiru hegaldi ez dira Loiuko aireportura iritsi
Lisboatik Bilbora joan behar zen hegaldi bat bertan behera geratu da Bizkaia jotzen ari den haize gogorraren ondorioz. Gainera, bi hegaldi Valladolidera eta Iruñera bideratu behar izan dituzte.
2019/10/27 - 20:20
Iruñaren eta Kanarien arteko hegaldiak martxan jarri dira 151 bidaiarirekin
Noainera heldu den lehen hegaldia aireportuko suhiltzaileen mangerekin egindako arku batekin jaso dute.