Vuelingen aurkako salaketa jarri du Facuak eskuko ekipajea eramateagatik kobratzen duelako
Facua kontsumitzaileen elkarteak beste salaketa bat jarri du Vueling aire konpainiaren aurka, oraindik ere eskuko ekipajea eramateagatik kobratzen duelako. Tarifa garestienetan soilik eskaintzen du hegazkinera maleta edo poltsaren bat doan igotzeko aukera.
Hain zuzen ere, airelineak 30 eta 40 euro bitartean kobratzen die eskuko ekipajea sartzen duten bidaiariei, Basic deituriko tarifa (denetan merkeena) kontratatzen baldin badute.
"Optima, Family edo Timeflex tarifa garestienen kasuan, aldiz, eskuko bigarren maleta bat igotzeko aukera ematen die bidaiariei", ziurtatu du aipatu elkarteak ohar batean. Halaber, gogora ekarri du 2020ko azaroan ezarri zuela Vuelingek neurria, covid-19aren pandemia tarteko, "jende pilaketak saihesteko" asmoz hartutako erabakia zela arrazoituta.
Kontsumoaren Kataluniako Agentzian jarri du salaketa Facuak, aire konpainiaren politika berria "gehiegizkoa" dela iritzita, "pandemia aitzakiatzat hartu baitzuen irabazi handiagoak lortzeko, kontsumitzaileen kalterako hartutako neurria izanda ere".
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako