Iruñeko Udala
2024/07/14 - 14:27
Asiron: “Balorazioa positiboa da, baina hobetu daitezkeen gauzak daude”
Alkateak esan du salatutako sexu-eraso guztien egileak atxilotu dituztela, eta horrek agerian uzten duela Iruñean "egiten duenak ordaintzen duela".
2024/07/13 - 23:19
'Gaixoa ni' kantatu aurretik, bada aukerarik oraindik Iruñean festaren azken orduez gozatzeko
Azken entzierroa, San Ferminen Zortziurrena, Erraldoien agurra, Kulturen Kalejira eta su artifizialak izan ondoren, festa amaierako abestiaren txanda helduko da, eta horrekin amaituko dira 204 orduz etenik gabe ospatu diren sanferminak.
2024/07/11 - 12:50
Gizon bat atxilotu dute sanferminetan 15 urteko neska bati sexu erasoa egitea egotzita
Zehazki, Gaztelu Plazan adin txikiko neskato bati ukituak egiteagatik atxilotu dute.
2024/07/10 - 14:15
Zaborren tasa nabarmen igoko da 2025ean Hego Euskal Herriko udalerrietan
Europatik zein Espainiak ezarritako araudien arabera, 2025eko apirilerako zaborren bilketak ezingo die erakunde publikoei gasturik eragin, eta horrenbestez, herritarrek eta enpresek ordaindu beharko dute zaborren kudeaketaren gastua oso-osorik. Gasteizek, esaterako, % 85 garestituko du tasa.
2024/07/10 - 13:35
Jaiak ''normaltasunez'' doaz Asironen aburuz, nahiz eta ''eraso sexisten hodei beltzak'' hor dauden
Iruñeko alkatearen hitzetan, jaiak "modu trinkoan" hasi ziren eraso sexualei dagokionez eta, horiei erantzuteko hiria mobilizatu dela azpimarratu du. Gainerakoan, Sanferminak "giro oso onean" doazela esan du.
2024/07/10 - 12:22
Hiru pertsona atxilotu dituzte bart sanferminetan sexu erasoak egitea egotzita
Iruñeko Estafeta kalean adin txikiko neskato bati ukituak egiteagatik bi gizon atxilotu dituzte; hirugarrena, berriz, Gaztelu plazan neska bat lepotik hartu eta musu ematera behartzeagatik atxilotu dute.
2024/07/06 - 14:55
Urtero lez, ''Ánimo pues'' entzun da Iruñeko Udaletxe plazan
Hasi dira sanferminak, eta gaitero eta txistulariekin batera, ezin falta "Ánimo pues" ezaguna.
2024/07/06 - 10:55
Urduritasun handiko orduak Iruñean, txupinazoaren atariko
12:00ak jo orduko mundu osoko milioika begi begira izango dituzte Duguna dantza taldeko kideek, beraien ardura izango baita txupinazoa jaurti eta 2024ko sanferminei hasiera ematea.
2024/07/05 - 23:23
Joseba Asiron: 'Gure apustua sanfermin herrikoiak egitearen aldekoa izan da'
Joseba Asiron Iruñeko alkateak EITBri harrera egin dio txupinazoaren aurreko orduetan. Joseba Asiron Saez Iruñeko alkateak jaiak askatasunez eta errespetuz bizitzeko deia egin du.
2024/07/05 - 19:15
AnimaNaturalisek eta PETAk zezenketarik gabeko sanferminak eskatu dituzte Iruñeko udaletxearen aurrean
Sanferminetako zezenketen aurkako gero eta ahots gehiago daudela eta entzierroek ezjakintasunagatik arbuio gutxiago sortzen dutela diote. Uztailaren 7an, igandea, kalejira batek Iruñeko kaleak zeharkatuko ditu zezenketarik gabeko sanferminak eskatzeko.
2024/07/05 - 15:01
Eraso sexistei buruzko informazio-gunea martxan da Iruñean
Eraso sexista bat ikusi edo biziz gero nola jokatu behar den azalduko diete herritarrei bertan, baita biktimek eskura dituzten doako baliabide publiko guztiei buruzko informazioa eman ere.
2024/06/27 - 14:43
Iruñeko Udalak herritarren erabateko inplikazioa eskatu du sanferminetan sexu indarkeriari aurre egiteko
Gazteluko Plaza sentsibilizazioaren epizentro izango da berriro, eta biktimen arretan zentratutako hamar profesionalek txandak egingo dituzte eguneko 24 orduetan zehar.
2024/06/11 - 20:49
Duguna dantza taldea: ''Aurten Udaletxe plaza dantzan ikusiko dugu balkoitik, kontrako perspektiban''
Iruñeko Duguna dantza taldeak San Fermineko txupinazoa botako du uztailaren 7an. Hiriko festa nagusietan udalbatzarekin batera parte hartzeagatik eta Iruñeari dantza propioak emateagatik proposatu zuten, eta 10 bototik 4 jaso dute.
2024/06/11 - 16:15
Duguna Iruñeko dantzari taldeak botako du sanferminetako txupinazoa
Udal dantza taldeak 75 urte beteko ditu aurten. Bere hautagaitzak 3.971 boto eskuratu ditu.
2024/06/07 - 14:37
Emakume batek lapurreta egin du Iruñeko banketxe batean, kuter batekin mehatxu eginda
Lapurreta goizeko lehen orduan gertatu da, Nafarroako hiriburuko Marcelo Celayeta etorbidean dagoen sukurtsal batean. Iruñeko Udaltzaingoak lapurretaren ustezko egilea identifikatu du jada.
2024/06/03 - 15:02
Iruñeko hilerriak desobiratutako fusilatuak hartuko dituen panteoi berria izango du urte amaieran
Orain arte erabilitakoaren edukiera bikoiztuko du, eta biktima mota berriak ere hartuko ditu.
2024/05/28 - 20:54
Iruñeko Udalak Europako hauteskundeetako hauteskunde-mahaietako postuak berriro zozkatu ditu
Postuak berriro zozkatu dira postuak betezeko, eta 823 izen berri eta 463 lanpostu-aldaketa egin dira.
2024/05/22 - 21:41
Hauek dira sanferminetako txupinazoa jaurtitzeko bost hautagaiak
Duguna-Iruñeko dantzariak, Nafarroako Emakume Ezinduen Elkartea (AMUDISNA), Iruñeko San Joan Jainkoarena Ospitalea, Fraile Anaiak gaitariak eta Nafarroako Euskal Pilota Federazioa dira hautagaiak. Bozketa maiatzaren 27tik aurrera egingo da, bi astez.
2024/05/22 - 11:40
Entzierroekin eta zezenketekin zer egin iruindarrek erabakiko dutela azpimarratu du Asironek, ez alkateak
Iruñeko alkatearen arabera, "ez da inoiz alkate bat etorriko entzierroak edo zezenak debekatzeko". Gaineratu duenez, entzierroen eta sanferminen inguruko gogoeta kolektibo bat egin behar da.
2024/05/22 - 11:16
Joseba Asiron Iruñeko alkateari elkarrizketa
Joseba Asiron Iruñeko alkateari elkarrizketa 2024ko maiatzaren 22an.