Italia
2023/07/05 - 15:31
Aita Mariko tripulazioak amaitutzat eman du bere 10. misioa
Ekainaren 25an 172 pertsona erreskatatu zituzten Mediterraneoko uretan, eta Salernon (Italia) porturatu ostean, salaketa jaso zuten agintarien aldetik "itsas segurtasun araudia urratzea" leporatuta. Ordutik, Sirakusan egon dira konponketa lanak egiten, baina gaur ebatzi dute misioa bukatzea.
2023/06/25 - 21:28
Salaketa jarri diote Aita Mariri, "itsas segurtasun araudia urratzea" leporatuz
SMH Itsas Salbamendu Humanitariotik jakitera eman dutenez, 172 pertsona migratzaile Salernon utzi ostean egin dieten azterketaren ondoren ezarri diete salaketa, "flota zibilaren laguntza kriminalizatzeko helburu argiarekin".
2023/06/25 - 13:29
Salernon porturatu dituzte joan den ostegunean Mediterraneoan erreskatatutako 172 pertsona
Aita Mari erreskate ontziak 294 pertsonaren erreskatean parte hartu zuen joan den ostegunean Mediterraneoan, ResQship gobernuz kanpoko erakundeko Nadir itsasontziarekin eta Italiako kostazainekin batera. Salernoko portuan lehorreratu dituzten 294 pertsona horietatik 172 Aita Mari ontzian zihoazen.
2023/06/23 - 09:56
Albiste izango dira: 'Aita Mari' Salernora bidean, Ertzaintzaren mahaiaren bilera eta musukoen amaiera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/06/23 - 00:27
Aita Mari ontzia Salernoko portura doa, erreskatatutako 172 pertsonekin
Erreskatea bart izan zen Alemaniako gobernuz kanpoko Nadir ontziko laguntzarekin, Lampedusa hego-ekialdean. Guztira, 7 patera ziren eta ia 300 lagun; azkenean egoera larria zela ikusita Italiako kosta zainek erreskatatu zituzten gainerakoak.
2023/06/19 - 15:59
Europak inoizko udarik beroena izan zuen 2022an, Europar Batasunaren txosten baten arabera
Halaber, Ipar Atlantikoko itsasoaren gainazaleko batez besteko tenperaturak inoiz atzeman diren beroenak izan ziren, eta glaziarretako izotza "aurrekaririk gabeko erritmoan" urtu zen iaz.
2023/06/16 - 11:34
Frantzisko aita santua ospitaletik atera da, sabelean ebakuntza egin eta bederatzi egunera
Frantzisko aita santuari sendagiria eman diote eta Vatikanora itzuli da osatze prozesuarekin jarraitzeko. Ekainaren 7an egin zioten ebakuntza Erroman, Gemelli ospitalean, sabeleko hernia bat sendatzeko.
2023/06/14 - 18:50
Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohiaren estatu hileta, Milanen
Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohiari azken agurra eman diote estatu-hileta batean gaur, Milango katedralean.
2023/06/14 - 10:46
Berlusconiri omenaldia egin diote, milaka pertsona bildu dituen estatu-hileta sinboliko batekin
Milaka pertsona bertaratu dira Duomo plazara, Milango katedral ezagunaren parean, Silvio Berlusconiri azken agurra emateko eta ekitaldia pantaila erraldoietatik jarraitzeko. Bertan bildutakoen txaloen artean jaso dituzte gorpuzkiak.
2023/06/14 - 10:05
Albiste izango dira: Osakidetzaren mahai sektoriala, Berlusconiren hileta eta adimen artifiziala
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/06/14 - 09:24
Gertukoek azken agurra eman diote Silvio Berlusconiri, eta gaur izango da estatu- hileta
Segurtasun-arrazoiak tarteko, hil-kapera ez da publikoa izan eta senitarteko eta lagunek bakarrik bisitatu ahal izan dute Arcoreko Villa Martinon paratutako beilatokia. Hileta arratsaldean izango da, Milango katedralean.
2023/06/13 - 11:54
Silvio Berlusconik Miramongo egoitza inauguratu berria bisitatu zuen 1988an
Silvio Berlusconi 1988an iritsi zen Donostiara, ETBrekin hainbat akordio sinatzeko. Inauguratu berria zen ETBren Miramongo egoitza bisitatzeko aprobetxatu zuen bidaia.
2023/06/13 - 09:59
Albiste izango dira: Maiatzeko KPIa, EAEko aurrekontuak eta Berlusconiri agurra
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/06/12 - 18:50
Silvio Berlusconi hil da, 86 urte zituela, aspalditik pairatzen zuen leuzemia dela eta
Agintari ohia 1994. urtean iritsi zen Italiako Gobernura, eta 17 urtez eutsi zion botereari, eskandaluz inguratuta. 2011n, Italiaren zor publikoa % 120an zegoenez, bere bazkideen konfiantza galdu, eta dimisioa aurkeztu behar izan zuen.
2023/06/12 - 18:37
Silvio Berlusconi hil da
Italiako lehen ministro ohia 86 urterekin hil da, Milango ospitale batean. Ostiralean eraman zuten San Raffaele erietxera, eta bertan zendu da, aspalditik pairatzen zuen leuzemia tarteko. Bihar, asteartea, hil-kapera publikoa irekiko dute, eta asteazkenean estatu hileta egingo dute.
2023/06/12 - 15:01
Giorgia Meloni: ''Berlusconirekin Italiako historiako gizonik garrantzitsuenetako bat joan da''
"Berlusconi, batez ere, borrokalaria izan zen, bere ideiak defendatzeko inoiz beldurrik izan ez zuen gizona", esan du Melonik, Italia gobernatzen duen zentro-eskuineko gobernu-koalizioko handikiaren aliatuak.
2023/06/12 - 12:48
Silvio Berlusconi, Italiako eskuinaren protagonista
Italian botere mediatikoa lortu zuen, eta hiru aldiz Italiako Ministroen Kontseiluko presidente izan ondoren, auzitegietako protagonista ere izan zen. Ez zen inoiz kartzelara joan.
2023/06/11 - 00:08
Nuccio Ordine filosofo eta irakasle italiarra eta humanitateen defendatzaile sutsua hil da, 64 urterekin
Errenazimentuko eta Giordano Bruno zientzialariaren garaiko ikertzaile handienetako bat zen, eta joan den maiatzean Komunikazio eta Humanitateen Asturiasko Printzesa 2023 saria eman zioten.
2023/06/09 - 10:24
EBko 27 estatu kideek migratzaileak banatzeko "elkartasun malguko" mekanismoa adostu dute
Onartutakoaren arabera, asilo-eskatzaileak euren lurraldeetara lekualdatu nahi ez dituzten herrialdeek 20.000 euro ordaindu beharko dituzte horietako bakoitzeko. Orain arte, lekualdatzeak derrigorrezkoak ziren.
2023/05/29 - 13:59
Lau hildako Italian, turisten ontzi bat irauli ostean
Lau pertsona hil ziren atzo arratsaldean Italia iparraldeko Maggiore lakuan, turista britaniarren ontzi bat irauli ostean. 20 pertsona inguru urtebetetze-festa bat ospatzen ari zela gertatu zen ezbeharra; izan ere, ekaitzak harrapatu zuen ontzia.