Italia
2022/07/20 - 13:33
Draghik atzera egin du dimisioan, eta koalizio-ituna berreraikitzea eskatu du
Lehen ministro izaten jarraitzeko prest agertu da baldin eta alderdiek babesten badute. Halaber, 5 Izar Mugimenduari eta beste alderdiei koalizio-ituna "ausardiaz, altruismoz eta sinesgarritasunez" berreraikitzea eskatu die, Italiako herritarrek hori eskatzen dutela argudiatuta.
2022/07/18 - 16:22
Italia, Draghiren erabakiaren zain
Italian argitu gabe dago oraindik Mario Draghik, lehen ministroak hauteskundeak deituko dituen ala ez. Asteazkenera arte dauka bere gobernuari eusten jarraitzeko, alderdien laguntza bilatzeko edo iragarritako dimisioa gauzatzeko.
2022/07/17 - 10:30
Italiak Eurogune osoa krisira bultza dezake
Italiako krisia Europarentzat une txar batean iritsi da. Herrialde horrek nahiko pisua dauka Eurogune osoa berriz beste krisi batera eramateko.
2022/07/14 - 21:05
Krisi politikoa Italian: Mario Draghik dimisioa aurkeztu du, baina Errepublikako presidenteak ez dio onartu
Italiako lehen ministroak dimisioa eman behar zuela iragarri du, Gobernu koalizioaren barruan Bost Izar Mugimenduarekin (M5S) krisia izan eta gero. Sergio Mattarellak, ostera, Parlamentura bidali du.
2022/07/06 - 11:16
Italiako hainbat eskualdek larrialdi egoera ezarri dute lehorteagatik
Erromako gobernuak 36 milioi euro bideratu ditu kaltetutako eremuetako nekazaritza-egoera arintzeko. Emilia Romagna, Friuli Venezia Julia, Lonbardia, Piamonte eta Veneto dira arazo larrienak dituzten eskualdeak. Po ibaiaren egoera, Italiako luzeena eta emaritsuena, oso larria da une honetan.
2022/07/05 - 21:55
Azken 70 urteetako lehorterik larriena dute Italian
Italiako Gobernuak ekialdeko alpeetako eta Po ibaiaren arroko 5 probintzietan emergentzia egoera larria deklaratu du ur falta dela-eta.
2022/07/05 - 00:00
Gutxienez 7 hildako eta 13 desagertu Dolomitetako ezbeharrean
Agintariek uste dute Marmoladako glaziarreko izotza jausi zen eremuan desagertu gehiago egon litezkeela.
2022/07/04 - 17:53
Zazpira igo da Alpeetako Marmolada glaziarrean hildako mendizaleen kopurua
Gainera, 10-15 bat pertsonak desagertuta jarraitzen dute. Agintarien ustean, agian ezingo dituzte biktima guztiak identifikatu, eroritako izotz eta harriek zauri handiak eragin baitituzte hilotzetan.
2022/07/04 - 12:27
Sei hildako eta 15 desagertu Marmoladako glaziarraren zati bat erori ostean
Ezbeharra 300 metro inguruko zabalera zuen serac erraldoi bat askatu denean gertatu da. Honek izotz eta harriz osasutako lur-jausi bat eragin du eta bidean aurkitu duen guztia txikitu du.
2022/06/23 - 16:33
Sizilian dira jada Aita Mari Ontziak porturaino eraman dituen 112 erreskatatuak
Bizipen indartsu ugariren ostean, itsas salbamenduko euskal ontzia iritsi da Siziliako Augusta portura, eta dagoeneko lehorreratu dira ontzian zihoazen 112 lagunak.
2022/06/23 - 15:20
Aita Mariren 18 eguneko misioa, iruditan
SMH gobernuz kanpoko erakundearen ontziak 113 pertsonari salbatu die bizia bere azken misio honetan. EITB Media izan da operazioaren lekuko. Hauek dira 18 eguneko misio gogorraren laburbilduma.
2022/06/23 - 12:56
Aita Mari, Sizilian porturatzen
Itsas salbamenduko euskal ontzia Siziliako Augusta portura (Italia) heldu da. Erreskatatutako 112 pertsona migratzaileak lehorreratzeko prozesua luzea izatea aurreikusten dute.
2022/06/22 - 21:03
Poza eta ospakizunak Aita Marin, Sizilian porturatzeko baimena jaso ondoren
Aita Maria ontzia bihar goizean lehorreratuko Siziliako Augusta portuan. Mediterraneo itsasotik erreskatatutako 112 pertsona daramatza barruan, tripulazioko kideez gain.
2022/06/22 - 19:30
Aita Marik Sizilian porturatzeko baimena jaso du
Aita Mari ontzia ostegun goizean lehorreratuko Siziliako Augusta portuan. Mediterraneo itsasotik erreskatatutako 112 pertsona daramatza barruan, tripulazioko kideez gain.
2022/06/17 - 10:41
Aita Marik larri erreskatatu zuen 15 urteko gaztea Lampedusara eraman dute
Italiako kostazainek ebakuatu dute gaztea. Hamsa gertuen dagoen ospitalera eramango dute, ontzian egin ezin ziren proba osagarriak egiteko.
2022/06/16 - 22:48
Ukraina Europar Batasuneko kide izateko babes sendoa eman diote Frantziak, Alemaniak eta Italiak
Macron, Scholz eta Dragi Zelenskirekin bildu dira Kieven. Horrela Frantziak, Alemaniak eta Italiak Ukrainarekiko erabateko babesa irudikatu dute. Ukraina Europar Batasunean lehenbailehen sartu ahal izateko babesa ere eman diote.
2022/06/16 - 21:17
Europar Batasunean sartzeko Ukrainaren hautagaitza babestu dute Frantziak, Alemaniak, Italiak eta Errumaniak
Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea Frantziako, Alemaniako, Italiako eta Errumaniako agintariekin bildu da ostegun honetan Kieven.
2022/06/16 - 11:14
Macron, Scholz eta Draghi Kievera iritsi dira gerra hasi zenetik Ukrainara egin duten lehen bidaian
Zelenskik egingo die harrera hirurei, eta, ondoren, prentsaurrekoa emango dute elkarrekin. Bestalde, Draghik Kieveko Irpin herria bisitatzeko asmoa du, baina oraingoz ez dago argi Macron eta Scholz ondoan izango dituen.
2022/06/15 - 17:45
Aita Mari Lanpedusarako bidean da, erreskatatuetako gazte bat larri dagoelako
15 urteko mutiko bat da larri dagoen migratzailea, eta ospitale batean artatzea behar du. Aita Mari ontziak 17 pertsona migratzaile erreskatatu ditu gaur goizaldean Mediterraneo itsasoan. Horietatik zazpi adin txikikoak dira, Eritreakoak edo Etiopiakoak.
2022/06/15 - 13:57
EBZren premiazko bilera, interes tasek nabarmen gora egin dutelako
Estatuen zor publikoen bonuak modu masiboan saldu dira merkatuetan, eta horren ondorioz, Eurogunean zor publikoaren erosleek interes tasa handiak eskatzen dituzte.