Italia
2022/01/06 - 00:08
Italian 50 urtetik gorako pertsonak txertatzea derrigorrezkoa izango da
Horrez gain, behargin guztiek, sektore publikoan nahiz pribatuan, covid ziurtagiria aurkeztu beharko dute lanera joan ahal izateko.
2021/12/24 - 15:14
Onartu orduko sartu da indarrean Italian musukoa kalean ere janzteko agindua
Omikronen hedapen azkarrari aurre hartu nahian, Italian ere musukoa erabaili beharko da kalean. Berehalako nerria da gainera, onartu orduko indarrean jarri dena.
2021/12/17 - 09:58
Zirkulazio librea ez kaltetzeko koordinazioa eskatu dute EBko herrialdeek, baina ez dute akordiorik lortu
Frantziak herrialdean sartzea debekatuko die Erresuma Batuko herritarrei. Greziak, Irlandak, Italia eta Portugalek, berriz, PCR negatibo bat eskatuko die bidaiari guztiei, baita covid ziurtagiria duten europarrei ere.
2021/12/06 - 12:46
Italiak are gehiago murriztu dizkie jarduerak txertoa hartu ez dutenei, ziurtagiri indartuarekin
"Super ziurtagiri berdea" beharrezkoa izango da kirol, diskoteka, jai eta zeremonia publikoetan sartzeko urtarrilaren 15era arte, baita asteburuetan garraio publikoan eta merkataritza-guneetara sartzeko ere. Gainera, kontrol- eta zigor-neurri berriak sartuko dira indarrean.
2021/11/27 - 16:39
Olivetti makina fabrikaren eta dendaren historiaz eta estetikaz Andoni Ponbo arkitektoa
Veneziako San Marcos Plazan dagoen dendarekin txundituta geratu zen Ponbo. Ikertzen hasi eta deskubritu du Camilo Olivetti italiarra aintzindari izan zela alor askotan: Emakumeei ama izateagatik 9 hilabeteko baja, langileentzako etxebizitzak eraiki zituen, liburutegia, parkeak...
2021/11/26 - 09:09
Portugalek eta Txekiak larrialdi egoera ezarri dute eta Italiak maskara eskatuko du kalean
Portugalek astebeteko itxialdia aginduko du Gabonen ostean, Txekiar Errepublikak ostalaritza itxiko du 22:00etan eta Italiako hainbat hirik maskara erabiltzea eskatuko dute erdialdean.
2021/11/24 - 15:26
Ia 67.000 kasu berri atzeman dituzte Alemanian azken 24 orduotan, eta 335 pertsona hil dira covid-19agatik
Egoera latza da herrialdean eta gaurtik aurrera, lantokietan eta garraioa publikoetan indarrean izango da Alemanian 3G deitu duten araua: txertatuta egotea, gaitza pasatu izana edo test negatiboa edukitzea.
2021/11/05 - 12:34
Italiako kostazainek 190 migratzaile baino gehiago erreskatatu dituzte azken orduetan
Erreskate lanak Calabriako uretan egin dira. Lehen operazioan 74 migratzaile erreskatatu dituzte, tartean hamaika emakume eta 15 adingabe, eta bigarrenean beste 120 migratzaile atera dituzte.
2021/10/31 - 21:37
Gutxieneko akordio batekin amaitu da G20ko agintarien goi bilera Erroman
Klima-aldaketari aurre egiteko multilateralismoa aipatu dute ondorio gisa, baita suspertze ekonomikoa eta txertaketa globala ere. Erroman egon diren agintari askorentzat, Glasgow da hurrengo geldialdia, eta herrialde bakoitzak zehaztu beharko du bertan emisioak gutxitzeko zer egiteko prest dagoen.
2021/10/31 - 20:25
Berotze globalaren muga 1,5 gradutan ezartzea adostu du G20ak
Joan den uztailean G20ko Energia eta Ingurumen arduradunen bilerako negoziazioen porrotaren ostean, garaipen historikotzat hartu dute erabakia bertan bildutakoek.
2021/10/31 - 15:29
Akordioa Erroman, lurraren tenperaturaren igoera 1,5 gradutik behera mantentzeko
G20ko agintariak ados daude neurri zorrotzak hartu beharrarekin, isurketak murrizteko. Herrialde aberatsenek, gehien kutsatzen dutenek, lurraren tenperaturaren igoera 1,5 gradutik behera mantentzeko neurri esanguratsu eta eraginkorrak hartu behar direla diote.
2021/10/30 - 23:08
Gutxieneko zerga globala, Erromako G20 bileran betetako lehen helburua
G20ko agintariek multinazionalei gutxieneko zerga global berria ezartzea erabaki dute, nazioarteko zerga-sistema orekatzeko helburuarekin.
2021/10/30 - 16:41
G20aren bilera hasi da Erroman
Goi-bileraren erronka nagusia klima aldaketari aurre egitea izango da. Izan ere, oso presente izango dituzte Glasgown CO2 isurketak gutxitzeko aurkeztuko dituzten proposamenak. Pandemia hasi zenetik lehen aldiz, aurrez aurre egoteko aukera izan dute agintariek.
2021/10/29 - 21:48
2022an munduko herritarren % 70 txertatuta egotea nahi du G20k
"Osasun eta Ekonomia ministroek konpromiso sendoa eta bateratua hartu dute osasun sektorean inbertsioak indartzeko", azpimarratu du Italiako Osasun ministroak agiria sinatu ostean.
2021/10/25 - 18:55
Italian lehorreratu dira Aita Marik erreskatatutako 105 pertsona migratzaileak
Aldez aurretik, koronabirus proba egin diete ontzian zihoazen pertsona guztiei, eta 16k positibo eman dute, baina ez dute sintomarik.
2021/10/25 - 13:27
Aita Mari Siziliako Trapani portura iritsi da, sei eguneko itxaronaldiaren ostean
Aita Marik Italiako agintarien baimenari itxaron beharko die orain ontzia lotu eta erreskatatutako 105 pertsonak lehorreratzeko (@maydayterraneo-ren irudiak).
2021/10/24 - 19:48
'Aita Mari'k Sizilian lehorreratzeko baimena lortu du, sei eguneko itxaronaldiaren ondoren
Trapaniko portuan egingo du, eta bertan lehorreratuko dira Malta inguruko uretan erreskatatutako 105 migratzaileak.
2021/10/22 - 17:11
Aita Mari ontziak portuaren zain jarraitzen du 105 migratzailerekin, sei covid positiborekin
Itsas Salbamendu Humanitarioak (SMH) adierazi duenez, "Maltak eta Italiak uko egin diote itsasoko erreskate-operazioaren erantzukizunari".
2021/10/20 - 19:04
105 pertsona lagundu eta 24 ordu geroago, lehorreratzeko toki segururik gabe jarraitzen du 'Aita Mari' ontziak
SMH gobernuz kanpoko erakundeak ziurtatu duenez, "Maltak eta Italiak itsas erreskateko operazioan edozein erantzukizun baztertu dute".
2021/10/11 - 21:34
Mugimendu neofaxistak legez kanpo uzteko mozio bat aurkeztu dute Italian
Konkretuki, Forza Nuova mugimendua legez kanpo uztea eskatu dute. Iragan larunbatean kaosa eragin zuen Erroman. CGIL sindikatuko egoitza bati eraso egin zion, eta lau pertsona zauritu zituen.