Italia
2024/11/08 - 11:55
Albaniara iritsi da 8 migratzaile zeramatzan Italiako bigarren ontzia
Giorgia Meloniren gobernuak Albaniako atxikitze-zentroetara etorkinak eramateko erabiltzen duen 'Libra' ontzia Albaniako Shengjin portura heldu da. Zortzi migratzaile eraman dituzte bertan.
2024/11/01 - 18:31
Erromako Fontana di Trevi lanengatik hustu dute, eta turistek txanponak botatzeko bainuontzi bat jarri dute
Erromako Fontana di Trevi urez hustu dute mantentze eta garbiketa lanak egiteko. Turistek, orain, bertan bota ohi diren txanponak horretarako instalatutako bainuontzi moduko batera bota behar dituzte.
2024/10/22 - 17:44
Itsasertzeko hirigintza-plangintza klima-aldaketara egokitzearen garrantzia
Gaur, klima-aldaketaren ondorioak arintzeko nazioarteko hainbat proiektu aurkeztu dira Bilboko Euskalduna Jauregian. Euskadin, Bakio da proiektu horietako bat gauzatuko den udalerrietako bat.
2024/10/22 - 09:45
Albiste izango dira: Arabako eta Bizkaiko anbulantziak, Navarreteko kamikazea eta Meloniren deportazio plana
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/21 - 22:23
Meloniren Gobernuak dekretu bat onartu du Albaniako deportazio zentroak blindatzeko
Hain zuzen ere, pertsona migratzaileak datozen "herrialde seguruen" zerrenda legez ezarriz saihestu nahi du Justiziaren debekua. Joan den astean, Gobernuaren deportazio plana bertan behera utzi zuen Italiako Justiziak, eta Albaniara eramandako migratzaileak itzultzea agindu zuen.
2024/10/20 - 19:07
Migranteak Albaniara eramateko aukera ziurtatzeko araua onartzen saiatuko dira Italian astelehenean
Ministroen Kontseiluan saiatuko da lege dekretua onartzen, eta onartuz gero, biharamunean sartuko da indarrean. Horrela Erromako auzitegi batek jarritako trabei "irtenbide bat" eman nahi diete.
2024/10/19 - 17:37
Heldu dira Italiara Albaniara deportatutako 12 migratzaileak
Erabaki hori Erromako auzitegi batek Albanian migratzaileak preso hartzea legez kanpokoa dela jo ondoren etorri da. Ondorioz, migratzaileak Italiara itzultzeko agindua eman zuen, pertsona horien jatorrizko herrialdeak seguruak ez direla argudiatuz.
2024/10/18 - 17:44
Italiako Justiziak bertan behera utzi du migratzaileak Albaniara deportatzeko plana
Albaniara bidalitako migratzaileak Italiara itzultzeko agindu du auzitegi batek. Italiako Gobernuak ziurtatu du aurrera jarraituko duela bere egitasmoarekin. "Epaileen erabakia aldez aurretik hartutakoa dela uste dut", kritikatu du Giorgia Meloni Italiako gobernuburu ultraeskuindarrak.
2024/10/17 - 12:56
Albaniara deportatutako 16 migratzaileetatik lau Italiara itzuli dira, adingabeak eta zaurgarriak direlako
Lau pertsona horiek laster helduko dira Brindisira. Izan ere, akordioaren arabera, Albaniako lurraldean gaitutako bi zentroetara segurutzat jotzen diren herrialdeetatik joandakoak eta kalteberak ez diren gizonezko helduak atxiki ditzakete.
2024/10/16 - 19:29
''Kartzela baino, kontzentrazio-esparrua da''
Iñigo Mijangos SMHko koordinatzaileak migratzaileak Italiatik Albaniara eramatea gaitzetsi du. Uste du migratzaileen eta errefuxiatuen eskubideak arriskuan daudela.
2024/10/16 - 16:07
Schengjin eta Gjader: Honelakoak dira Italiak migratzaileentzako Albanian eraikitako zentro polemikoak
Italiako eta Albaniako gobernuek sinatutako akordio bat tarteko, Mediterraneo itsasoan erreskatatzen dituzten pertsona migratzaileak Schengjin eta Gjader udalerrietan eraikitako atxikitze-zentroetara eramango dituzte.
2024/10/16 - 12:05
Honelakoak dira Italiak pertsona migratzaileentzako Albanian eraiki dituen atxikitze zentroak
Italiako eta Albaniako gobernuek sinatutako akordioa dela eta, Mediterraneo itsasoan erreskatatzen dituzten pertsona migratzaileak Schengjin eta Gjader udalerrietan eraikitako atxikitze zentroetara eramango dituzte.
2024/10/16 - 09:43
Albiste izango dira: Durangoko Azokaren aurkezpena, Von der Leyenen deportazio proposamena eta 'Koldo auzia'
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/16 - 07:00
Von der Leyenek Europa osora zabaldu nahi du eskuin muturraren migrazio politika
27ek mahaigainean dute Europako Batzordearen proposamena EBtik kanpo migratzaileak deportatzeko zentroak abian jartzeko, Italiak Albanian egin duen bezala. Horretarako, baina, EBren arauak aldatu beharko lirateke.
2024/10/15 - 21:24
Asteazkenean iritsiko dira lehen migratzaileak Italiak Albanian eraikitako zentroetara
Migratzaileak itsas armadako itsasontzi batetik jasoko dituzte nazioarteko uretan eta ez dute Italia zapalduko. Atxikipen-zentro bat da, eta migratzaileak ezingo dira bertatik irten. Instalazioa 5 metroko altuerako hormez inguratuta dago eta poliziak zaintzen du.
2024/10/13 - 16:45
Raffaella Carrá: ile-hori inozoa ala askatasunaren aldarrikatzailea?
Nork zegoen Raffaella Carrák telebistan erakusten zuen irudiaren atzean? Nolako bizitza izan zuen? Zer aldarrikatu zuen? Juan Aldaz soziologoak eman dizkigu erantzunak
2024/10/02 - 15:51
G7ak premiazko bilera egingo du arratsaldean, Ekialde Hurbileko gatazka hedatu dela eta
Giorgia Meloni Italiako lehen ministroak deitu du batzarra, berak baitu txandakako Presidentetza. Nabarmendu duenez, Italia "konponbide diplomatiko" baten aldekoa da.
2024/09/28 - 22:09
Nekazaritzako G7ak elikadura sistema jasangarriak indartzearen alde egin du
AEBko, Erresuma Batuko, Alemaniako, Frantziako, Kanadako, Japoniako eta Italiako Nekazaritza ministroek hiru eguneko goi-bilera egin dute Italian. Amaierako testuan, besteak beste, zientzia eta berrikuntza bultzatzearen beharra nabarmendu dute, "klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko".
2024/09/14 - 21:09
Fiskaltzak 6 urteko kartzela-zigorra eskatu du Salvinirentzat, 'Open Arms' ontzia blokeatzeagatik
Garai hartan Barne ministro zenak 2019ko abuztuan 20 egunez ukatu zion Italian lehorreratzea 147 pertsona zeramatzan 'Open Arms' ontziari. Salvini ez da bistara joan, eta haren defentsak "ildo politiko bat" epaitzen ari direla argudiatu du.
2024/09/08 - 11:37
Pedro Almodovarrek Urrezko Lehoia irabazi du eutanasiari buruzko 'The room next door' pelikularekin
Heriotza duina aldarrikatzen duen zinta horrek Tilda Swinton eta Julianne Moore ditu protagonista, eta 17 minutuko txalo zaparrada jaso zuen Veneziako zinemaldian estreinatu zutenean.