Albiste izango dira: Durangoko Azokaren aurkezpena, Von der Leyenen deportazio proposamena eta 'Koldo auzia'
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urriaren 16an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Durangoko Azokaren aurkezpena: 59. Durangoko Azokaren kartela eta lema aurkeztuko dituzte, eta ekitaldian kartelaren egileek eta erakundeetako ordezkariek parte hartuko dute. Aurten sinatutako akordioaren ondotik, EITB Durangoko Azokaren babesle izango da aurrerantzean.
- Von der Leyenen deportazio proposamena: Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak aldaketa nahi du Europar Batasunaren migrazio-politikan; izan ere, migratzaileen kanporatzeak bizkortu nahi du, EBtik kanpo, beste herrialdeetan, deportazio zentroak abian jarrita. Horretarako, ordea, EBren arauak aldatu beharko lirateke.
- 'Koldo auzia': PPk eta Voxek 'Koldo auzia'ri buruzko hainbat galdera egingo dizkiote Espainiako Gobernuari gaur Diputatuen Kongresuan egingo den kontrol saioan. Hala ere, azkenean ez da ustelkeriari buruzko osoko bilkura monografikoa izango, Alderdi Popularrak eskatu bezala.
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da