Italia
2023/10/13 - 15:16
Aita Marik 69 lagun erreskatatu ditu Mediterraneoan, haurtxo bat eta hainbat adingabe tartean
Egurrezko bi txalupatan zihoazen. Erreskatatuek trauma psikologikoen sintomak dituzte, denbora asko baitzeramaten noraezean. Erreskate ontziko osasun langileak haiek artatzen hasi dira jada. Italiako Gobernuak Napolesko portura joateko baimena eman dio.
2023/10/04 - 16:39
EBko 27 estatu kideek migrazio-politikaren erreforma desblokeatu dute Italiaren babesarekin
Meloniren Gobernuak testua babestu du azken egunetako zalantzen ostean. Hala ere, Polonia eta Hungaria ez daude ados sarbide diren estatuek derrigorrezko kuoten sistema bati uko egitearekin.
2023/10/04 - 11:27
Gutxienez 21 hildako, 12 zauritu eta 4 desagertu Venezian izandako autobus istripu batean
Italiako agintariek jakitera eman dutenez, gutxienez 21 pertsona hil eta 12 zauritu dira autobus bat Mestreko (Venezia) pasabide batetik erori eta su hartu ostean.
2023/10/04 - 10:05
Albiste izango dira: Hezkuntza Legea, autobus istripua Italian eta Sanchezen inbestidura
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/10/03 - 23:38
Gutxienez 15 hildako eta dozenaka zauritu Venezian izandako autobus istripu batean
Italiako hedabideen arabera, autobusa trenbideko goiko pasabide batetik erori da, eta oraindik ez dakite zerk eragin duen ezbeharra.
2023/10/03 - 23:38
Gutxienez 21 pertsona hil dira Venezian izan den autobus istripuan
Errepide gaineko pasabide batetik trenbide batera amildu da ibilgailua, 15 metrotan behera. Mestre herrian gertatu da ezbeharra, gaur arratsaldean.
2023/09/25 - 11:20
Matteo Messina Denaro hil da, Cosa Nostraren burua
Matteo Messina Denaro 61 urterekin hil da, koloneko minbiziak jota. Italiako mafiako burua joan den urtarrilean atxilotu zuten Palermon, 30 urtez ihes eginda egon ondoren.
2023/09/22 - 22:19
Giorgio Napolitano Italiako Errepublikako presidente ohia hil da, 98 urte zituela
Protokoloak agintzen duen bezala, Silvio Berlusconiri ekainean antolatutakoaren pareko estatu hileta handia espero da.
2023/09/17 - 16:10
Von der Leyenek immigrazio irregularra geldiarazteko plan europarra iragarri du Lampedusan
Europar agintariaren bisitarekin batera, 1.000 migratzaile baino gehiago iritsi dira azken orduetan uhartera, aste honen erdialdean hiru egunetan iritsi ziren 10.000 pertsonetatik urrun.
2023/09/16 - 20:42
Haur jaioberri bat hil da Mediterraneoko zeharkaldian
Bost hilabete inguruko beste haurtxo bat ere hil zen duela egun batzuk, beste erreskate operazio batean, umea uretara erori zenean. Azken astean zehar, milaka izan dira uhartera itsasoz iritsitako pertsonak.
2023/09/15 - 11:27
Gaua bare joan da Lampedusan, bi egunetan 7.000tik gora migratzaile iritsi ostean
Udalak "larrialdi egoera" ezarri du, eta alkateak lehentasun gisa jarri du migratzaile guztiak ebakuatzea, "egiturazko irtenbideak" indarrean jarri aurretik.
2023/09/15 - 11:00
Migratzaileen etorrera masiboak kaosa eragin du Italiako Lampedusa uhartean
Azken gaua lasaiagoa izan bada ere, azken bi egunetan 7.000 pertsona inguru iritsi dira Lampedusara. Udalak "larrialdi egoera" ezarri du eta Filippo Mannino alkateak migratzaile guztiak ebakuatzea "lehentasuna" dela adierazi du.
2023/09/10 - 12:31
'Poor things'ek, emakumeen askapenari buruzko Lanthimosen fabulak, eskuratu du Veneziako Urrezko Lehoia
Epaimahaiaren Zilarrezko Lehoia 'Evil dos not exist'entzat izan da, Ryusuke Hamaguchi japoniarrak zuzendutako natura babesteko aldarriarentzat.
2023/09/02 - 14:18
Sumina zabaldu da Italian, desagertzeko arriskuan zegoen hartz eme baten hilketagatik
Ustezko hiltzailea Poliziaren zaintzapean jarri dute, heriotza-mehatxuak jasan dituelako. Birikan jaso zuen tiroa hartzak, kumeak aurrean zituela, eta sufrimendu handi baten ondoren hil egin zen.
2023/08/30 - 16:42
Meloniren bikotekideak, Italiako bortxaketen inguruan: "Ez mozkortu eta otsoak topatzea ekidingo duzu"
Andrea Giambruno Mediaseteko kazetariak bortxaketak justifikatuz egindako adierazpenek hautsak harrotu dituzte Italian.
2023/08/30 - 11:51
Veneziako Zinema Jaialdia abian, Hollywoodeko gidoilarien eta aktoreen grebak ilunduta
Gaur hasi eta irailaren 9ra arte, zuzendari handien hainbat film izango dira ikusgai Veneziako Lidoan. Tartean daude David Fincher, Sophia Coppola, Woody Allen, J.A. Bayona edo Michael Mannen azkenak. Jaialdiaren zuzendariaren arabera, "izar nahikoa" izango dituzte alfonbra gorritik ibiltzeko.
2023/08/30 - 10:15
"Sobre todo de noche" Victor Iriarteren filma Giornate degli Autorin lehiatuko da, Venezian
Bilbotar zuzendariaren fikziozko lehen film luzea Madril eta Donostiatik Portugalera, Duero ibaiaren hegira, doan 'road movie' bat da.
2023/08/23 - 18:43
Italiako Gobernuak isuna jarri dio Open Arms itsasontziari, Carraran 195 pertsona lehorreratu ostean
Italiako Gobernuak migranteen erreskatean dabiltzan hiru itsasontzi atzeman ditu, eta isunak jarri dizkie erreskate bat baino gehiago egiteagatik edo ez zegokien portuan lehorreratzeagatik. Horien artean Open Arms ontzia dago. Atzo 195 migranterekin porturatu zen, Carraran.
2023/08/23 - 13:42
Italiak salbamendurako hiru ontzi blokeatu ditu Mediterraneo Erdialdean
Horien artean, Aurora eta Sea-Eye 4 alemaniarra eta Open Arms ontziak dira. Azken bi horiei 10.000 euroko isuna ezarri die Italiak.
2023/08/14 - 20:13
Etna sumendia berriro piztu da eta Cataniako aireportua itxi behar izan dute
Irudi ikusgarriak eskaintzeaz gain, Cataniako aireportua ixtera behartu ditu agintariak. Munduko sumendirik aktiboena den honek, tarteka, hausterrez estali ohi ditu inguruan dituen Siziliako hainbat hiri. Cataniako aireportua arratsaldean zabaltzea espero dute.