Albiste izango dira: Hezkuntza Legea, autobus istripua Italian eta Sanchezen inbestidura
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 4, hedabideetako lerroburu nagusiak:
-Hezkuntza Legea: EAJk eta PSE-EEk epeak agortu dituzte, eta azken orduan akordio bat lortu dute Hezkuntzaren Lege-proiektuari zuzenketak aurkezteko. Bertan itundu dute lege-testuan jasotzea euskal irakaskuntza "euskara ardatz duen sistema eleaniztun" gisa egituratzea, eta bi hizkuntza ofizialen eta gutxienez atzerriko hizkuntza baten bidez artikulatzea, "ikaskuntza bideratuko baitute".
-Autobus istripua Italian: Gutxienez 21 pertsona hil dira, 12 zauritu eta 4 desagertuta daude Veneziako Mestre udalerrian (Italia iparraldean) izan den autobus istripuaren ondorioz. Antza, errepide gaineko pasabide batetik trenbide batera amildu da ibilgailua eta ondoren su hartu du. Atzo, arratsaldeko 19:30 aldera izan zen ezbeharra.
-Sanchezen inbestidura:Espainiako Gobernu berria osatzeko laugarren aldiz erregearen mandatua jaso ondoren, Pedro Sanchez PSOEren hautagaiak gaur abiatuko du alderdiekin bilera-erronda, bere inbestidurarako babes bila. Yolanda Diaz Sumarreko buruarekin du lehen hitzordua 10:00etan, Diputatuen Kongresuan, eta gainerako alderdietako ordezkariekin datorren astean elkartuko da. Vox errondatik kanpo utziko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Mafiek Ceutako migratzaileekin trafikatzen dutela ohartarazi du Polizia Nazionalak
Angel Victor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroak koordinatuko du Espainiako Gobernuaren barruan Ceutako krisiak eragindako egoera.
Palestinarekin Elkartasuna elkarteak gogorarazi du Palestinako erasoek "ez dutela etenik" eta beste mobilizazio bat deitu du urrirako
Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, manifestazioa egin dute ostiral honetan Bilbon, Palestinari elkartasuna adierazteko. Manifestariek salatu dutenez, su-etena hasi zenetik palestinarren aurkako sarraskia ez eteteaz gain, Israelgo Gobernuak Libanora eta Iranera zabaldu ditu erasoak. Urriaren 3an beste manifestazio bat egingo dute, Bilbon.
Lezoarrak kezkatuta daude Pasaiako portuko isuriekin eta neurriak eskatu dituzte
Azken sutearen ondorioz, leihoak ixteko deia egin diete agintariek. Horrelakoak eguneroko kontua direla salatzen dute eta elkarretaratzea egin dute udaletxe aurrean. Portuan lan egiten duten enpresek euren osasunaren kontura ateratzen dituztela etekinak diote eta agintariei neurriak hartzeko eskatu diete.
Riglosko sute handia kontrolpean dute, eta ebakuatuak etxera itzuli dira
Aragoiko Gobernuak babes zibileko gutxieneko mailara jaitsi du alerta azken ebakuatuak beren etxeetara itzuli ondoren, nahiz eta operatiboak lanean jarraitzen duen 14.500 hektareako perimetroa finkatzeko.
Sagardogileek sagar-bilketa aurreratu dute lehortearen ondorioz, eta aurtengo uzta % 30-35 txikiagoa izango dela aurreikusi dute
Uda lehorraren ondorioz, ekoizle batzuek uzta aurreratu dute, eta beste batzuek datozen egunetan ekingo diote bilketari. Kanpainaren emaitza irailean aurkeztuko dute Villabonako sagasti esperimentalean.
Aurtengo Aste Nagusia azkena izango da Juan Mari Aburtorentzat Bilboko alkate bezala
12 urtez alkate izateak ematen duen perspektibarekin, Aste Nagusiak izan duen bilakaeran herritarren parte-hartzea nabarmendu du. Oraindik bada zer hobetu eta kontuan hartzeko moduko kezkak eta erronkak. Horren harian, konpartsekin gorabeherak izan arren, gaur egun harremana errespetuzkoa dela esan du. Jaia lehertzeko egun bakarra falta denean, alkateak ere urduri eta emozio handiz bizi ditu ordu hauek.
Txosnak "gune seguruak" izango dira Aste Nagusian erasoak jasaten dituztenentzat
Bilboko Konpartsek egunero txandak antolatuko dituzte erasoa jasan duten pertsonei arreta emateko, leku seguru batera laguntzeko eta, hala eskatuz gero, beste eragile batzuekin harremanetan jartzeko.
Ertzaintzak kontrolak egingo ditu Aste Nagusian, armak eta objektu arriskutsuak dituzten pertsonak sar ez daitezen
Operatibo berezi horren barruan, bideozaintza ezarriko da eraso sexistak prebenitzeko, patinete elektrikoen erabilera kontrolatuko da eta garbiketa-dispositibo bat zabalduko da.
Herritarrak konfinatu dituzte hainbat orduz Pasaiako portuan piztutako sute baten ondorioz sortutako keagatik
Sua gaur goizean piztu da Pasaiako portuko desegite-gune batean, eta, batez ere, autoak eta bateriak erre dira. Ke-laino handiaren ondorioz, larrialdi zerbitzuek ES-Alert bat aktibatu eta konfinamendua eskatu dute, batez ere Lezoko herritarrei. Airearen kalitatea normala zela egiaztatu ondoren kendu dute abisua.
Euria Urzainkiko sutea itzaltzen laguntzen ari da, baina ibilgailuen sarbidea zailtzen du
Baso-pistak ezin dira ibili, lurraren ezegonkortasuna areagotu eta elementuak erortzeko aukera baitago. Horrek arriskua areagotu du, eta bigarren mailako sute-guneak sortzeko probabilitatea handitu du.