Italia
2024/07/07 - 11:52
Laba goria eta bost kilometroko errauts-hodeiak botatzen ari da Etna sumendia azken egunotan
Siziliako hiriburua eta hainbat herri errautsez estali dira. Babes Zibilak alerta maila gorria ezarri zuen duela bi egun Siziliako beste sumendi batean, Stromboli sumendian.
2024/07/05 - 12:29
Alerta maila gorenera igo du Italiak Stromboli sumendiaren erupzioaren ostean
Alerta maila laranjatik gorrira igaro da eta alarma aurreko fase operatiboa aktibatu da. Tokiko agintariek uharteko biztanleei eskatu diete informatuta egoteko eta babes zibilaren jarraibideak "zorrotz" jarraitzeko.
2024/06/30 - 20:51
Uholdeek eta luiziek egoera latzak eragin dituzte Suitzan eta Italian
Italiako iparraldeko mendi inguruetan, hainbat ebakuazio eragin dituzte uholdeek. Suitzan, 3 hildako zenbatu dituzte eta laugarren bat desagertuta dago.
2024/06/22 - 11:59
50º-tik gorako tenperaturak neurtu dituzte ostiral honetan Erroman
Hirian bisitan dabiltzan milaka turista iturri publikoetan freskatzen ibili dira. Greenpeace GKEaren ustez, bero alerta horiek klima aldaketaren ondorioekin lotura zuzena dute.
2024/06/18 - 12:17
Gutxienez 26 haur desagertu dira Italiako hegoaldean izandako hondoratze batean
Ezbeharrean Afganistandik zetozen familia osoak hil dira. Duela zortzi egun abiatu ziren belaontzi batean Turkiatik. Birizik atera diren 12 pertsonen arabera, 66 lagun egongo lirateke desagertuta.
2024/06/14 - 22:44
"Abortu" hitzik ez, Ukrainarentzako laguntza gehiago eta Venezuelari abisu berri bat G7aren bileran
Alemania, Kanada, AEB, Frantzia, Italia, Japonia eta Erresuma Batuko agintariek geopolitikako gaiak jorratu dituzte goi-bileran, eta negoziazioen emaitzak 36 orrialdeko adierazpen batean bildu dituzte.
2024/06/14 - 19:04
Aita santuak, G7ari: "Makina bakar batek ere ez luke inoiz erabaki behar gizaki bat hiltzea"
Adimen artifiziala (IA) gerra industrian aplikatzearen hondamendiaz ohartarazi du eta "arma autonomo hilgarriak" debekatzea eskatu du. Aita santuaren hitzetan, IA "liluragarria eta izugarria" da aldi berean.
2024/06/14 - 16:48
Frantzisko aita santua G7aren goi-bilerara iritsi da Biden, Lula, Zelenski eta Macronekin biltzeko
Goi-bilera egiten ari diren hoteleko golf zelaian hartu du lur aita santuaren helikopteroak, eta bere kabuz jaitsi da hegazkinetik, mugitzeko arazoak dituen arren. Giorgia Meloni Italiako lehen ministroak egin dio harrera aita santuari.
2024/06/14 - 11:33
Aita santua, Milei eta Lula da Silva izango ditu protagonista G7aren goi-bileraren bigarren egunak
Immigrazioarekin lotutako saio batekin abiatuko dute gaurko bilera. Aita santu batek foro horretan parte hartzen duen lehenengo aldia izango da.
2024/06/14 - 09:48
Albiste izango dira: Interinoei buruzko epaia, Frantziako alderdien aliantzak eta G7 goi-bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/13 - 18:54
G7ak akordioa itxi du Errusiari izoztutako diruarekin finantzatutako "mailegu handi bat" emateko Ukrainari
Mailegua 46.000-50.000 milioi euro ingurukoa izango da. Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak jarriko ditu funts gehienak Ukrainari mailegua emateko.
2024/06/13 - 14:41
G7 taldearen goi bilera hasiko da gaur Italian, Ukrainari eman beharreko laguntza hizpide nagusi hartuta
Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea gonbidatu dute, eta agintari ukrainarrak laguntza eta finantzazio gehiago eskatuko die.
2024/06/13 - 14:37
Italiako G7aren goi-bilera hasi da, Ukrainako egoera gai nagusi duela
G7aren goi-bilera Apulia eskualdean (Italiako hegoaldean) hasi da, Ukrainako gerran eta Kievi emandako laguntzan oinarrituta. Giorgia Melonik egin die ongietorria Borgo Egnazia luxuzko hotelera iritsi direnean.
2024/06/13 - 11:43
Italiako Ligako diputatu batek M5Sko beste bat jo du buruan Diputatuen Ganberan
Erasoa Leonardo Donno Roberto Calderoli ministroari bandera italiar bat ematen saiati denean gertatu da, eskualdeentzako autonomia lege berezituarekin bat ez zetorrelako. Horren ostean, Ligako hainbat diputatuk Donnoren aurka egin dute.
2024/06/10 - 17:58
Horrela aldatu da Europako mapa politikoa azken 10 urteotan
2014an, ultraeskuinak ez zuen 28 estatuetako bakarrean irabazi, baina indarra bereganatzen joan da urteotan. 2024 honetan, garaipenak eskuratu ditu Frantzian, Italian eta Austrian.
2024/05/19 - 18:51
Santiago Abascalek ultraeskuineko buruzagien babesa bildu du
Sozialismoaren aurkako "aliantza globala" eraiki du Voxek Argentinako, Portugalgo, Italiako eta Hungariako gobernuburu ultraeskuindarrekin, eta denak bildu ditu Vistalegren, Madrilen. Sozialismoaren kontra ez ezik, Europako laborantza- eta migrazio-politiken aurka ere egin dute guztiek.
2024/05/06 - 17:39
Italiako telebista eta irrati publikoetako kazetariak, "zentsura saiakeren" aurka greban
"Nahiago dugu egun bateko edo gehiagoko soldata galdu, gure askatasuna galdu baino, zerbitzu publikoaren askatasuna eta autonomia guztion balioa dela sinetsita. Eta RAI guztiona da ", esan dute langileek.
2024/04/24 - 18:31
Veneziak 5 euro kobratuko dizkie eremu historikora sartu nahi duten turistei
Tarifa lehenengo bloke batean aplikatzen hasiko da maiatzaren 5era arte, eta ondoren, larunbat eta igandeetan maiatzean, ekainean eta uztailean ezartzen jarraituko da, zazpigarren hileko 14ra arte.
2024/04/12 - 12:39
Troiako gerraren freskoak dituen oturuntza-aretoa aurkitu dute Ponpeian
Ponpeiako eremu arkeologikoan (Italiako hegoaldea) egiten ari diren indusketetan, horma beltz dotoreak dituen oturuntza-aretoa aurkitu dute, Troiako gerran oinarritutako gai mitologikoekin apaindutako freskoekin.
2024/04/11 - 22:59
Ponpeian Troiako gerrari buruzko margoak dituen oturuntza-areto handi bat aurkitu dute
Vesubiok 79. urtean suntsitutako hiriko indusketetan aurkitutako fresko harrigarrietan, "gai nagusia heroismoarena dela dirudi, Troiako gerrako heroien eta jainkoen bikoteen irudikapenetan.