Hasi da Veneziako Biennalea, eta 'Marco' euskal zinemaren ordezkari izango da
Asteazken honetan hasi da Veneziako Zinemaldiaren 81. edizioa. Kanalen hiria glamourrez eta distiraz beteko da, mundu osoan ezagunak diren zinema izarrak euren azken lanak aurkeztera bertaratuko baitira.
Bitelchus, Bitelchus Tim Burtonen beldurrezko komedia ezagunaren bigarren atalaren proiekzioarekin eman ditu lehen pausoak Mostrak. Burtonek Michael Keaton eta Winona Ryder aktoreak berreskuratu ditu aurreko pelikulatik eta Jenna Ortega eta Monica Bellucci fitxatu ditu.
Arratsaldean, irekiera ekitaldi ofizialean, Sigourney Weaver aktore estatubatuarrak Urrezko Lehoia jasoko du, bere ibilbide osoaren sari gisa.
Marco pelikulak ordezkatuko du Euskal zinema, EITBren partaidetza duen Aitor Arregi eta Jon Garañoren lan berria, hain zuzen. Ostiralean izango da estreinaldia, Orizzonti sailean. 18 film gehiago izango ditu lehiakide, horien artean Alexandros Avranasen Quiet Life eta Anne-Sophie Baillyren Mon Inséparable.
Sail nagusian, 21 film lehiatuko dira Urrezko Lehoia eskuratzeko. Horien artean daude: The room next door, Pedro Almodovarren ingelesezko lehen filma; Todd Phillipsk zuzendutako Joker: Folie a deux; Queer, Luca Guadagnino zuzendari eta Daniel Craig aktoren nagusi dituena; Angelina Jolie protagonista duen Pablo Larrainen María; eta I 'm still here, Walter Sallesena.
Zinemazale askorentzat Almodovarren eta Jokerren arteko lehia handiaren eszenatokia izango da La Mostra. Mantxako zuzendariak New Yorken girotutako heriotzaren eta minaren inguruko melodrama aurkeztuko du. Tilda Swinton eta Julianne Moore dira protagonistak, John Turturrorekin batera.
Bestalde, Joaquin Phoenix Joker bilauaren azalean sartu da berriro, Todd Phillipsen aginduetara, rol horrekin Oscar saria irabazi ondoren. Kasu honetan, Lady Gaga izango du alboan, Harley Quinnen paperean. Hain zuzen ere, 2019an, Venezian estreinatu zen Jokerren istorioaren lehen zatia eta Urrezko Lehoia irabazi zuen.
Rodrigo Sorogoyen zinemagile madrildarrak ere parte hartuko du Sail Ofizialean, baina lehiaketatik kanpo, Los años nuevos filmarekin.
Datorren irailaren 7ra arte, zinemazaleen begiak Veneziako zinema aretoetan eta alfonbra gorrian egongo dira, haietan ikusiko baititugu zazpigarren artearen zuzendari eta aktore nagusiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Michaël R. Roskamen 'Le Faux Soir' filmarekin emango diote amaiera Zinemaldiari
II. Mundu Gerran Belgikako Erresistentziaren operazio batean gertatutakoa azaltzen duen filma lehiaketatik kanpo proiektatuko da irailaren 26an, Kursaalen, palmaresa iragarri ondoren.
Fatih Akinen "Ghost Song" filmak inauguratuko du Zinemaldiko Sail Ofiziala
Zuzendari alemaniarraren film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du irailaren 18an Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko Sail Ofiziala. Inaugurazio ekitaldiaren ondoren, Kursaal Auditorioan proiektatuko da filma, eta Akinek Urrezko Maskorra lortzeko lehian parte hartuko duen lehen aldia izango da.
Los Javis, Araujo, Dhont edo Hamaguchiren film berriak eskainiko dituzte Zinemaldiko Perlak sailean
Guztira 16 film luze proiektatuko dira Perlak sailean eta guztiak, Olivier Nakache eta Eric Toledanoren 'Juste une illusion' izan ezik, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehiatuko dira.
Zinemaldiko Belodromoko saioetarako sarrerak salgai daude dagoeneko
Donostiako belodromoak 'Karateka' eta 'Muguruza FM 40 Tour' filmen mundu mailako estreinaldiak hartuko ditu, baita 'Go! azen' telesailaren denboraldi berriaren lehen atala ere.
Hayden Panettiere aktorea hil da, 'Scream' eta 'Heroes'-eko protagonista, 36 urte zituela
Aktorearen ordezkariak baieztatu du albistea, baina oraingoz ez dute jakinarazi zergatik hil den.
Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren sei film gehiago iragarri ditu
Jesse Eisenbergen eta Fred Cavayeren lanak, besteak beste, aurretik iragarritako hamar izenburuei batuko zaizkie Zinemaldiko Sail Ofizialean.
Leihoa irekita izan arren, pantailarik ez
Werner Herzog, Donostia saria
Zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktore alemaniarrari Zinemaldiko ohorezko sari ospetsuenetako bat emango diote. Herzogek inaugurazio-ekitaldian jasoko du saria, eta bere azken filma aurkeztuko du: Bucking Fastard.
Manolo Solo espainiar aktorea hil da
Andaluziar aktoreak, "Cerrar los ojos" eta "Una quinta portuguesa" flimen protagonistak, 62 urte zituen.
Hamalau zinemagilek beren lehen edo bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directorsen
Javier Giner barakaldar zuzendariak “Esta soledad” bere estreinako pelikula aurkeztuko du Zinemaldiaren atal honetan.