Beroak 47.000 heriotza baino gehiago eragin zituen Europan 2023an
Bartzelonako Osasun Globaleko Institutuak (ISGlobal) egindako azterlan baten arabera, 2023an 47.000 heriotza baino gehiago izan ziren Europan tenperatura altuak direla eta. Emaitzen arabera, Europa hegoaldeko herrialdeak dira "kaltetuenak", beroarekin lotutako heriotza-tasa handienak baitituzte: Grezia (393 heriotza milioi biztanleko), Bulgaria (229), Italia (209), Espainia (175), Zipre (167) eta Portugal (136).
ISGlobalek ezaugarri horiek dituen azterlan bat egin zuen 2022an, eta, bertan, beroak eragindako 60.000 heriotza baino gehiago zenbatu zituen. 2023ko txostenean, Europan "beroaren aurrean zaurgarritasuna murriztu" ote den aztertu nahi izan zuen, hau da, populazioa tenperaturen igoerara egokitzen joan den ala ez jakitea.
Ikertzaileek ikusi dutenez, 2023an erregistratutako tenperaturak 2000-2004 aldian gertatu izan balira, beroarekin lotutako heriotza-tasa 85.000 heriotzatik gorakoa izango litzateke.
Elisa Gallo ISGlobaleko ikertzailearen arabera, beroaren aurrean zaurgarritasuna murriztu da "aurrerapen sozioekonomiko orokorra, norbanakoaren jokabiden hobekuntza eta osasun publikoko neurriengatik, hala nola 2003ko uda errekorraren ondoren abian jarritako beroaren prebentziorako egitasmoengatik".
Halaber, ikerketak ohartarazi du emakumeak eta 80 urtetik gorakoak direla beroarekiko kalteberatasun handiena duten biztanleak. 2023an, beroarekin lotutako heriotza-tasa % 55 handiagoa izan zen emakumeetan gizonetan baino, eta % 768 handiagoa 80 urtetik gorakoetan 65-79 urtekoetan baino.
Hego Euskal Herriko datuei erreparatuta, 428 pertsona hil ziren iaz tenperatura altuengatik. Lurraldeka, Bizkaian izan ziren heriotza gehien (211), ondoren, Gipuzkoan (121), Nafarroan (56), eta Araban (40).
Zure interesekoa izan daiteke
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak