Itotzeak
2015/06/25 - 17:47
79 urteko emakume bat hil da itota, Zurriola hondartzan
14:00 aurretik gertatu da ezbeharra. Gurutze Gorriko langileek atera dute emakumea uretatik, baina ordurako hilda zegoen.
2015/06/19 - 22:27
Zortzi urteko haur bat itota hil da Berbinzanako udal igerilekuan
Urtero bezala, herriko eskolako ikasleek azken egunean egiten duten txangoa zen. Ezbeharra dela eta, Udalak hiru dolu egun deitu ditu.
2015/06/19 - 15:18
Zortzi urteko ume bat hil da Berbintzanan, igerikeluan itota
Haurra ikasturtearen amaiera ospatzen ari zen ikaskideekin batera. Gertaera 11:50ean jazo da. Foruzaingoak ikerketa abiatu du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.
2015/05/04 - 00:16
Gizonezko baten hilotza atera dute Ibaizabal ibaitik, Usansolon
Gizonezko baten gorpua da, eta Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute. Bestalde, Ertzaintzak ikerketa hasi du horren ingurukoak argitzeko.
2015/05/03 - 15:28
10 etorkin hil dira eta 4.500 erreskatatu dituzte Mediterraneoan
Etorkinekin trafikatzen duten organizazioek joan-etorriak areagotu dituzte azken orduotan, eguraldi ona eta itsaso barea aprobetxatuta.
2015/04/20 - 15:39
Hiru etorkin hil dira Rodasen euren ontzia hondoratzean
Greziako kostazainek 83 lagun onik atera dituzte itsasotik Zephiros inguruan. Turkiatik irten zen ontziak harkaitzak jo zituen eta bitan zatitu zen.
2015/04/19 - 17:38
Mediterraneoko ezbeharrak Europako agenda politikoa astindu du
700 etorkin zeramatzan itsasontziaren ezbeharrak Europako agenda politikoa astindu du eta erreakzioak eragin ditu erakunde mailan zein maila politikoan.
2015/04/19 - 16:16
Asteon mila lagun ito dira itsasoan Europara etortzeko ahaleginean
Italiako Palermo hirian dolu eguna egingo dute Mediterraneo itsasaldean itotako etorkinak gogoan hartuta. 700 bat desagertu ziren atzo gauean, ontzia urperatuta. Asteartean, beste 400 lagun ito ziren.
2015/04/15 - 17:23
400 etorkin hil omen dira itota, ontzia hondoratuta
Libiatik 550 etorkin zeramatzan ontzia hondoratu eta 400 lagun hil omen dira, bizirik gelditu direnek diotenez. Italiako lurrera eraman dituzte bizirik ateratakoak.
2015/04/13 - 13:25
Bederatzi etorkinen gorpuak aurkitu dituzte itsasoan, Italian
Libiako kostaldetik 80 miliara hondoratu den ontzi batean zihoazen, Italiako noranzkoan. Beste 144 etorkini laguntza eman behar izan diete.
2014/11/20 - 15:47
26 urteko emakume bat ito da bart Angelun
Olatu batek itsas bazterrean zegoen bikote bat eraman du goizaldean. Gizona uretatik atera ahal izan da, eta abisua eman die berehala larrialdi zerbitzuei. 06:00etan aurkitu dute neskaren gorpua.
2014/11/20 - 11:09
Emakume bat hil da Angelun, itsasoan itota
Amodio Ganbera hondartzako eskaileretatik erori eta olatu batek eraman du goizaldeko ordu biak aldera.
2014/11/03 - 13:50
24 hildako Turkian errefuxiatu itsasontzi bat hondoratuta
Zazpi pertsona onik erreskatatu eta 24 hilotz berreskuratu dituzte, baina bilatzen jarraitzen dute, ontzian 40 bat pertsona zihoazela uste baitute.
2014/11/03 - 10:44
Gutxienez 24 lagun hil dira Turkian itsasontzi bat hondoratuta
“Haizea gure lana zeharo zailtzen ari da, uretan umeen gorpuak ikus daitezke”, esan du erreskatean parte hartu duten kideetako batek.
2014/10/27 - 14:18
Pertsona bat hil da Barrikan, ontzi bat hondoratuta
Beste bat ospitalera eraman behar izan dute. Eguraldia ona bada ere, itsasoa zakar dago.
2014/10/20 - 22:16
Herbehereetako turista bat hil da itsasoan itota, Biarritzen
Milady hondartzan gertatu da ezbeharra. Itsasoa mugitu samar omen zegoen, eta surflariak eta sorosleak laguntzen saiatu dira, baina ez dute bizirik ateratzea lortu.
2014/10/05 - 14:08
Iruñeko bi anaia hil dira Zarautzen, surfean ari zirela
44 eta 46 urteko bi anaia dira. Antza denez, hildakoetako batek arazoak izan ditu taularekin, eta anaia laguntzen saiatu da. Beste surflari batzuek atera dituzte uretatik.
2014/09/22 - 01:40
40 etorkin desagertu dira Libiako kostatik gertu, ontzia hondoratuta
55 lagun erreskatatu dituzte, baina hondoratzearen unean 95 bidaiari zihoazela adierazi dute bizirik irtetea lortu dutenek.
2014/08/23 - 18:40
300 etorkin zeramatzan itsasontzi bat hondoratu da Libiako uretan
Kostazainek 16 pertsona erreskatatu dituzte bizirik, eta gainerakoak itsasoan galdu dira. Seguruenik Italiarantz zihoazen.
2014/08/09 - 12:39
Aurkitu dute Uribarriko urtegian desagertutako gizonaren gorpua
Zuhatzako uhartetik gertu topatu dute 40 urteko gasteiztarraren gorpua. Joan den larunbatean desagertu zen, belaontzi batetik Uribarri Ganboako urtegira erorita.