Udal igerilekuetan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zortzi urteko ume bat hil da Berbintzanan, igerikeluan itota

Haurra ikasturtearen amaiera ospatzen ari zen ikaskideekin batera. Gertaera 11:50ean jazo da. Foruzaingoak ikerketa abiatu du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.

Zortzi urteko ume bat itota hil da bat gaur goizean Berbintzanako Udal igerilekuetan, Nafarroako  Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez. Bertaratu diren osasun langileak umea suspertzen saiatu diren arren, ez dute lortu. Haurra ikasturtearen amaiera ospatzen ari zen ikaskideekin batera.

11:50ean jaso du abisua Nafarroako 112 Larrialdietarako Zerbitzuak, eta Larragako Osasun Etxeko osasun langileak joan dira istripua izan den lekura.

Foruzaingoak ikerketa zabaldu du, istripua nola gertatu den argitzeko.

Gorpua Nafarroako Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman dute autopsia egiteko, Nafarroako Gobernuak agiri batean jakinarazi duenez.

Jose Iribas jarduneko Hezkuntza kontseilaria Berbintzanara joan da eta Jose Chocarro alkateak hartu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X