Itotzeak
2012/07/23 - 13:29
Hiru hildako Iparraldeko hondartzetan
Donibane Lohizune eta Hendaiako hondartzetan azaldu dira hiru gorpuak. Hildakoak, 60 urtetik gorakoak dira.
2012/06/30 - 17:11
Gizonezko bat itota hil da Bidasoa ibaian, Irunen
Jazoera 13:00ak aldera izan da, 31 urteko gizonezkoa uretara bota denean. Dirudienez, ondoeza baten eraginez ito egin da.
2012/02/02 - 19:39
Coruñan desagertutako bigarren poliziaren gorpua aurkitu dute
Gaur arratsaldean aurkitutako gorpua Riazor eta Las Esclavas inguruan zegoen, eta desagertutakoen bilaketa lanetan ari ziren urpekariek topatu dute.
2012/01/27 - 12:48
Coruñako hondartzan desagertutako kide baten gorpua aurkitu dute
Goizaldean uretan sartu den gazte bat eta bera erreskatatzera joan diren Poliziaren hiru agente dira desagertutakoak. Itsas Salbamenduko kideek beste hiru lagunen bila jarraitzen dute.
2011/09/26 - 22:23
Bi urteko mutiko bat itota hil da Tafallako igerileku batean
Mutikoa igerileku partikular batean erori eta hil da, nahiz eta ezbeharraren tokian eta helikopteroan suspertzen saiatu. Nafarroako Ospitalera eraman dute, baina bidean hil da.
2010/07/27 - 14:21
Sei urteko ume bat hil da Alakanteko igerileku batean, itota
Iragan igandean, umea igerilekutik atera zuten San Juan hondartzako ospitalera eramateko. Arratsaldeko 20:00etan, haurra hil egin zen.