Gizonezko bat itota hil da Bidasoa ibaian, Irunen
31 urteko gizonezko bat itota hil da larunbat honetan Bidasoa ibaian, Irunen. Ezbeharra 13:00ak aldera jazo da, Behobia auzoan, gizonezkoa igeri egiteko uretara bota denean. Dirudienez, ondoeza baten eraginez ito egin da.
Ertzain bat biktima indarberritzen saiatu da. Laster, anbulantzia bat bertaratu da, eta gizonezkoa suspertzeko maniobrekin jarraitu dute. Azkenean, gizonezkoaren heriotza baieztatu dute.
Ertzaintzak jazoeraren berria eman die senitartekoei. Halaber, ikerketa bat abiatu du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko. 14:30ean gorpuari autopsia egiten hasi dute.
31 urteko gizonezko bat itota hil da larunbat honetan Bidasoa ibaian, Irunen. Ezbeharra 13:00ak aldera jazo da, Behobia auzoan, gizonezkoa igeri egiteko uretara bota denean. Dirudienez, ondoeza baten eraginez ito egin da.Ertzain bat biktima indarberritzen saiatu da. Laster, anbulantzia bat bertaratu da, eta gizonezkoa suspertzeko maniobrekin jarraitu dute. Azkenean, gizonezkoaren heriotza baieztatu dute.Ertzaintzak jazoeraren berria eman die senitartekoei. Halaber, ikerketa bat abiatu du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko. 14:30ean gorpuari autopsia egiten hasi dute.