Itotzeak
2016/03/10 - 11:30
Emakume baten gorpua aurkitu dute Hendaiako hondartzan
Kotte Ezenarro auzapezak azaldu duenez, itxuraz, emakume gaztea da eta dirudienez itota hil da. Sorospen zerbitzuak eta Polizia judiziala lekuan dira une honetan.
2016/03/06 - 17:09
Gutxienez 18 lagun hil dira Egeo itsasoan, ontzi bat hondoratuta
Urtea hasiz geroztik, gutxienez 400 pertsona hil dira Europara iritsi nahian.
2016/03/06 - 16:08
70 urteko gizonezko bat hil da Atxondon, ibaira erorita
Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, gizona Arrazola ibaira erori da. Uretatik atera dute, baina ez dute suspertzea lortu.
2016/03/04 - 13:27
Lau urteko espetxe zigorra bi siriarri, Aylan mutikoaren heriotzagatik
Pertsonen trafikoa egotzi die Turkiako Auzitegi batek kasu honetan auzipetutako bi siriarrei. Aylan eta beste lau pertsona hil ziren hondoratzean, Turkiako kostan.
2016/02/08 - 16:52
34 etorkin hil dira Egeoko uretan izandako bi hondoratzetan
Aurreneko urperatzea Edremit inguruan izan da, Balikesir probintzian. Bertako kostazainek jakitera eman dutenez, 23 gorpu atera dituzte uretatik. Beste hondaratzea, berriz, Dikiliko kostan izan da.
2016/02/05 - 16:39
Arrantzale bat hil da Matxitxakoko faroan, uretara erorita
Gizonezkoa (30 urte) arrantza egiten ari zen harkaitzetan, eta erori egin da.
2016/01/30 - 15:31
Gutxienez 39 errefuxiatu hil dira Egeo itsasoan itota
Turkiako kostazainek orain arte 75 pertsona erreskatatu eta 39 hilotz atera dituzte, baina bila jarraitzen dute.
2016/01/29 - 16:49
Orozkoko gizon bat hil da Zumaian belaontzi batetik behera erorita
Itsasontzian hiru lagun zihoazen guztira eta, noraezean zeudela ikusita, hainbat surflarik uretatik irteten lagundu diete. Alabaina, ezin izan dute suspertu erreskatatuetako bat.
2016/01/28 - 13:22
24 errefuxiatu, 10 ume tartean, hil dira Grezian ontzi bat hondoratuta
40-45 errefuxiatu zeramatzan ontzia Turkiako kostaldetik abiatu zen, bart, Greziarako bidean, eta Greziako kostaldetik gertu hondoratu da.
2016/01/22 - 10:52
41 hildako, horien artean 17 ume, bi ontzi Grezian hondoratu ondoren
Farmakosini uhartean, gauerdian, ontzi bat hondoratu da, eta sei haur eta emakume bat hil dira. Beste 34 pertsona, horien artean 11 ume, goizean hil dira, Kalomimos uhartean.
2016/01/05 - 17:34
27 errefuxiatu hil dira Turkiatik Greziara bidean
Greziatik Turkiara joateko erabiltzen ari zen ontzia hondoratu ostean 27 pertsona hil dira itota gaur goizean.
2016/01/05 - 13:56
27 errefuxiatu gehiago hil dira Turkiatik Greziara bidean
Lesbosera iristeko erabiltzen ari ziren ontziak hondoratu egin dira, eta hilotzak Turkiako hondartzetan agertu dira.
2016/01/04 - 21:39
Gutxienez hiru pertsona hil dira Ceutako harresia zeharkatzen saiatzen
GKE batek laura igo du hildakoen kopurua. Abenduaren 25ean beste hiru etorkin hil ziren.
2015/12/24 - 16:22
Hemezortzi errefuxiatu hil dira itota, Lesbosera bidean
Urtarriletik, ia 800.000 pertsona iritsi dira paperik gabe, itsasoz, Greziara, baina 500 inguru hil dira saiakeran.
2015/11/11 - 10:43
14 errefuxiatu, tartean zazpi ume, ito dira Mediterraneoan
Turkiako kostaldetik Lesbos uhartera zihoazen, baina ontzia hondoratu egin da. Turkiako itsas patruilek 27 bidaiari salbatu dituzte.
2015/11/09 - 16:38
Gizon bat hilik aurkitu dute Hondarribiko uretan
Urriaren 30ean galdu zen 18 urteko mutil frantziarra ote den ikertzen ari da Ertzaintza.
2015/10/30 - 15:37
22 lagun hil dira itota Mediterraneoan bart
22 lagun itota hil dira Mediterraneoan bart. Joandako bi hilabetetan 69 haur hil dira Euriopako kostara heldu nahian. Greziako lehen ministroak lotsa sentitzen du Europar Batasunaren ezinaren aurrean
2015/10/30 - 11:40
Gutxienez 21 hildako bi itsasontzi hondoratuta, Greziako uretan
ACNURen arabera, dagoeneko 502.000 etorkin baino gehiago sartu dira Grezian 2015ean.
2015/10/28 - 09:51
Hondarribiko arrantzale bat hil da itsasoan, lan-istripuan
Atzo iluntzean izan zen ezbeharra. Hondarribitik lau ordura, gutxi gorabehera, arrantzan ari zen langilea sarean trabatu eta itota hil zen.
2015/10/08 - 20:12
Urumea ibaira jausi den gizon baten hilotza berreskuratu dute
Antza denez, 40 urteko gizona ibaira erori da, Zubi Berriaren parean.