Immigrazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

34 etorkin hil dira Egeoko uretan izandako bi hondoratzetan

Aurreneko urperatzea Edremit inguruan izan da, Balikesir probintzian. Bertako kostazainek jakitera eman dutenez, 23 gorpu atera dituzte uretatik. Beste hondaratzea, berriz, Dikiliko kostan izan da.
Kostazain bat Egeko uretatik erreskatatutako hainbat etorkinekin. Artxiboko irudia.
Kostazain bat Egeko uretatik erreskatatutako hainbat etorkinekin. Artxiboko irudia.

Gutxienez 34 etorkin zendu dira, gaur, Egeko uretan izandako bi hondoratzetan; Turkia eta Greziako irlen arteko bidea egiten ari ziren bi ontziok.

Lehendabiziko urperatzea Edremit inguruan izan da, Balikesir probintzian, Turkia iparraldean. Bertako kostazainek jakitera eman dutenez, 23 gorpu atera dituzte uretatik. Lau lagun bizirik erreskatatu dituzte.

Beste 13 lagun zihoazen barkuan, baina ez dute horien arrastorik. Haien bila ari dira, itsasoz eta airez.

Bestalde, Dogan berri agentziak jakitera eman duenez, 11 gorpu atera dituzte Dikiliko kostan, Esmirna probintzian, ontzi bat hondoratu ondoren. Hiru lagun bizirik erreskatatu dituzte.

Migrazioen Nazioarteko Erakundeak joan den astean kaleratu zuenez, urtea hasi zenetik, 74.676 pertsona iritsi dira Europara itsasoz,  68.778 Greziatik.  374 pertsona hil dira bide horretan, 284 Egeoko uretan.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X