Izaskun Bilbao
2025/03/31 - 08:00
Izaskun Bilbao, Arantza Quiroga eta Bakartxo Tejeria: atzera begirada
Eusko Legebiltzarraren historiako 45 urteetako azken 20 urteek emakumeek politikan ere izan beharreko presentzia sendotzeko balio izan dute. Horren adierazgarri dira 2005etik gaur egun arte erakunde hau gidatu duten hiru pertsonak, emakumeak hirurak.
2024/01/19 - 10:58
Imazek deskarbonizazioarekin duen konpromisoa defendatu du Bilbaok, eta Riberaren hitzak desegokitzat jo ditu
Izaskun Bilbao EAJko europarlamentaria bat dator Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari ordezkariak trantsizio energetikorako proposatzen duen ereduarekin. Politikari jeltzaleak uste du "elektrifikazioak mendekotasun berriak" eragin ditzakeela.
2023/12/09 - 13:14
Izaskun Bilbao ez da berriro EAJren hautagaia izango Europako hauteskundeetan
Hiru legegintzaldiren ostean, ez aurkeztea erabaki du, eta jeltzaleek hautagaia aukeratzeko prozesua abiatuko dute.
2023/08/18 - 12:41
Bilbao (EAJ), euskararen ofizialtasunaz: "Gaelikoak bi urtean lortu zuen; oztoporik ez egotea espero dut"
"Boulevard" saioan egindako elkarrizketan, EAJko europarlamentariak adierazi du EBn euskararen ofizialtasuna "diskriminaziorik ezaren printzipioaren aitortza" izango litzatekeela.
2023/04/13 - 18:37
Europako Parlamentuak berretsi egin du 'euskal Y' eta Frantzia abiadura handiko trenbidez lotzeko 2030eko epea
Gainera, Santander eta Bilbo arteko trenbide-konexioa mapetan sartu du. Izaskun Bilbao EAJko eurodiputatuak azpimarratu du onartutakoa Frantziak trenbide-inbertsioari buruz hartutako konpromisoak bete ditzan egin diren kudeaketei emandako "bultzada handia" dela.
2022/10/30 - 12:13
''Ardo-izendapen desberdina aldarrikatzen dutenek ere eskubide legitimoa dute''
Arabako Mahastien Jatorrizko Izendapenaren inguruan, Izaskun Bilbao EAJren europarlamentariak esan du ika-mikak "erabilera politikoa" izan duela (jatorriz, gaztelaniaz).
2022/05/09 - 12:18
Izaskun Bilbao: "Armada europarra izateko lan egin beharko genuke"
EAJren europarlamentariak, halaber, nabarmendu duenez, "Errusiak ez luke inoiz pentsatuko sei zigor sorta izango lituzkeenik".
2022/03/04 - 10:17
Izaskun Bilbao Ukrainari armak bidaltzearen alde agertu da: "Gure laguntza behar dute"
EAJko europarlamentariak Europar Batasunak defentsa politika bateratua izatea nahi du: "Ez da gerrak egiteko, bakea defendatzeko baizik".
2021/09/15 - 12:20
Izaskun Bilbao: "Ez da kasualitatea Von der Leyenek egindako hitzaldia emakume batek egin izana"
EAJren europarlamentaria erabat ados agertu da Ursula Von der Leyenek Europa sozialari buruz egindako hitzaldiarekin.
2020/12/18 - 08:31
Bateragune auzia ikertzeko eskatu dio EAJk Bruselari
Izaskun Bilbao europarlamentariak ekimen bat aurkeztu du Europako Batzordeari eskatuz sar dezala Bateragune auzia berriro zabaltzeko erabakia oinarrizko eskubideei buruzko urteko txostenean.
2019/06/10 - 13:31
'Boto emaileek begi onez hartu dute EAJren eta PSE-EEren arteko akordioa'
Jeltzaleen eta sozialisten arteko balizko itunaz galdetuta, EAJko europarlamentaria baikor mintzatu da, nahiz eta udaletxe bakoitzeko egoera ezberdina dela onartu.
2019/06/03 - 13:38
Izaskun Bilbao: 'Legebiltzarrak lortutako akordioa apurtu du EH Bilduk'
Koalizio abertzaleak estatutu politiko berriaren testu bat aurkeztuko duela iragarri duela-eta, kritiko azaldu da EAJren eurodiputatua.
2019/05/14 - 22:33
Enplegu egonkorrak, kalitatezkoak eta duinak lortzearen alde azaldu da Rementeria
Unai Rementeria EAJren Bizkaiko ahaldungaia eta Izaskun Bilbao Europarako hautagaia M26ko kanpainako ekitaldian izan dira Basaurin. Enplegu egonkorra eta kalitatezkoa eskatu du Rementeriak.
2019/05/10 - 22:41
EAJk gazteen mugikortasuna eta prestakuntza sustatzen duten programekin bat egin du
Hamar urte daramatza Izaskun Bilbaok Europako Parlamentuan diputatu gisa, eta EAJk aspalditik Europa sozial baten alde egiten duela gogoratu die gazteei hautagaiak.
2015/05/21 - 21:05
Espainia 'torturengatik' ikertzea eskatu dio EAJk Europako Batzordeari
Izaskun Bilbaoren hitzetan, duela gutxi NBEko Torturaren aurkako Batzordeak eta Europako Batzordeak berak emandako abisuak “nahikoak dira, gutxienez ikerketa bat martxan jartzeko”.
2015/03/13 - 00:24
El Duesoko espetxean gertatutako istilua Europako Batzordera heldu da
Izaskun Bilbao EAJko europarlamentariak iragan asteazkenean, Kantabriako kartzelan, jazotako gertakaria salatu du Europako Batzordearen aurrean.
2014/05/07 - 00:44
'Subiranotasun partekatu berri bat' aldarrikatu du Izaskun Bilbaok
EAJko zerrendaburuaren hitzetan, Euskadi Estatu bat izango balitz, ez luke euskal industria "suntsitu duen arrisku-saria" nozitu beharko.
2014/05/02 - 15:01
Izaskun Bilbao: 'EAJk Euskadiren irudia garbitu du Europan'
"Ni heldu nintzenean, Euskadiren inguruan saltzen zuten irudia biolentziarena zen; dena zen bat, nazionalismoa, instituzioak, biolentzia", adierazi du eurodiputatuak.
2014/05/01 - 13:41
Izaskun Bilbaok Eskoziak dituen eskubideak eskatu ditu Euskadirentzat
"Europarra naiz, eta Erresuma Batua Eskoziarekin akordio batera normaltasunez iritsi dela ikusi behar dut, baina akordio hori Estatu espainiarrean ez da posible. Zergatik?", galdetu du.
2014/02/24 - 21:31
Bakea egonkortzeko EBren inplikazioa eskatu du Izaskun Bilbaok
Bilbaok Europako Batzordeari idatziz galdetu dio "Euskal Herrian bake prozesuaren bilakaeran laguntzeko paper aktiboa hartu behar duen", eta Irlandaren kasuan oso mesedegarria izan zela nabarmendu du.