TRANTSIZIO ENERGETIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Imazek deskarbonizazioarekin duen konpromisoa defendatu du Bilbaok, eta Riberaren hitzak desegokitzat jo ditu

20240119095136_izaskun-bilbao_
18:00 - 20:00
Imazek deskarbonizazioarekin duen konpromisoa defendatu du Bilbaok, eta Riberaren hitzak desegokitzat jo ditu
Izaskun Bilbao EAJko europarlamentaria bat dator Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari ordezkariak trantsizio energetikorako proposatzen duen ereduarekin. Politikari jeltzaleak uste du "elektrifikazioak mendekotasun berriak" eragin ditzakeela.

Zure interesekoa izan daiteke

pello otxandiano  jone berriozabal
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gasteizko aurrekontuen onarpenean hauteskunde interesen arabera jokatzea egotzi diote elkarri EAJk eta EH Bilduk

Gasteizko aurrekontuen onarpena ika-mika iturri izaten ari da EAJren eta EH Bilduren artean. Batak besteari leporatzen diote hauteskunde interesak bultzatuta jokatu izana. Jone Berriozabal Arabako jeltzaleen buruaren arabera, EH Bilduk "argazki bat nahi zuen". Pello Otxandiano EH Bilduko ordezkariaren hitzetan, berriz, EAJk "hautu politikoa" egina du, koalizioarekin akordiorik ez ixteko. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zupiria: "Prozesu judizialak atzeratu egiten dira, eta, bitartean, delituak egiten dituztenenek arau-hausteak egiten jarraitzen dute"

Bingen Zupiria Segurtasun sailburuaren iritziz, "Poliziak eta Justiziak azkar erantzungo balute, modu eraginkorragoan helduko liokete arazoari, eta horrek eragiten duen segurtasun-gabezia sentsazioari". "Horregatik da garrantzitsua Espainiako Gobernuak aintzat hartzea Eusko Jaurlaritzak eta eremu judizialak planteatzen dituzten eskaerak, kasu horiei aurre egin behar dieten epaileen kopurua handitzeko, eta lege-aldaketak egitea, beldur handiena sortzen duten delituei dagozkien zigorrak gogortzeko", nabarmendu du.

EUSKAL_SELEKZIOA_ALZIRA_EUSKADIKO_EUSKAL_PILOTA_FEDERAZIOA (002)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

KAAk atzera bota du Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren ofizialtasunaren aurka Espainiak jarritako helegitea

Kirola Arbitratzeko Auzitegiak erabaki du ez duela eskumenik Euskadiko Federazioa Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioan sartzearen aurka Espainiako Pilota Federazioak aurkeztutako errekurtsoa ebazteko. Ebazpen horren kontra ezin da helegiterik jarri, eta, beraz, auzia bere horretan geratuko da; alegia, euskal pilota federazioak ofiziala izaten jarraituko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X