Izquierda Ezkerra
2019/07/27 - 23:47
PPk eta Ciudadanosek Sanchezen aurka egin dute, Nafarroan lortutako akordioa dela eta
Ines Arrimadasek argi utzi du ez dutela haien abstentzioarekin Sanchez presidente izatea ahalbidetuko. Alfonso Alonsok "nafarrak traizionatzea" leporatu dio sozialistari.
2019/07/27 - 16:15
Chiviteren inbestidura ‘ahalbidetzea’ proposatu dio EH Bilduk militantziari
EH Bilduren mahai politikoak "asteak daramatza inbestiduraren inguruko erabakiaz hausnartzen". Hala, koalizio gobernua ahalbidetzea proposatu dute, horretarako beharko lirateken abstentzioen bidez.
2019/07/26 - 17:40
PSN, Geroa Bai eta Podemosek Nafarroan koalizio gobernua osatzeko ituna sinatu dute
Adostutako koalizio Gobernuak 13 departamentu izango ditu. Horietatik 8 PSNren esku egongo dira, beste lau Geroa Baik zuzenduko ditu eta bakarra Podemosek.
2019/07/24 - 16:38
Nafarroako Gobernu osaketaren inguruan 'laster' emaitzak izango direla esan du PSNk
Horrela iragarri du Ramon Alzorriz sozialistak. PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra negoziatzen ari dira, Maria Chivite presidente egiteko.
2019/07/20 - 16:12
NEBko Asanbladak babesa eman dio Nafarroako Gobernuko aurre-akordioari
I-Ek Parlamentuan “ezkerreko jarrera, independentea eta autonomoa” mantentzeko beharra balioztatu du Asanbladak.
2019/07/18 - 11:44
Atzeratu egin dute PSNk, Geroa Baik, Ahal Duguk eta I-Ek gaurko zuten bilera
Ahal Duguren iturriek EiTBri baieztatu diotenez, sozialistek eskatuta atzeratu dute. Gobernu egitura negoziatzen jarraitzea zuen helburu batzarrak.
2019/07/16 - 17:19
Proposamenak onartuko dituen gobernu eredu baten alde egin du PSNk
Alzorrizek berretsi duenez, PSNk argi utzi die alderdikideei ez dutela Navarra Sumarekin eta EH Bildurekin hitz egingo.
2019/07/16 - 13:07
Maria Chivite ez da izan PSN, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Ezkerrak egin duten bilerara
30 minutu iraun duen bileran, PSNk gobernu berriaren egitura aurkeztu die beste alderdiei. Ostegunean izango da hurrengo bilera.
2019/07/16 - 10:41
PSNk gaur berrekingo die Nafarroako Gobernua osatzeko negoziazioei
Sanferminen aurretik akordio programatikoa adostu zuten sozialistek, Geroa Baik, Ahal Duguk eta Ezkerrak. Exekutiboaren egitura hitzartu behar dute orain.
2019/07/06 - 01:31
Nafarroa gobernatzeko aurreakordioak 10 ekintza ardatz eta 400 neurri biltzen ditu
PSN, Geroa Bai, Podemos eta Ezkerraren arteko desadostasunak ere jasotzen ditu aurreakordioak. Horien artean esanguratsuena abiadura handiko trenaren eraikuntza da.
2019/07/05 - 18:01
Gobernua osatzeko akordioa adostu dute PSNk, Geroa Baik, Ahal Duguk eta I-Ek
Maria Chivite Nafarroako Presidentetzarako hautagaiak "gainerako alderdi politikoen jarrera" eskertu du, "elkarrizketarako eta akordioak lortzeko erakutsi duten borondateagatik".
2019/07/05 - 16:07
PSNren gobernua babestuko luketen lau alderdiek aurre akordioa lortu dute
Asmo handiko gobernu programa, plurala eta aurrerakoia lortu dutela azpimarratu dute erritarren beharrei egokituta.
2019/07/05 - 01:15
PSNk, Geroa Baik, Ahal Duguk eta Ezkerrak ostiral honetan egingo dute aurreakordioa
Lau alderdietako ordezkariak berriro bilduko dira ostiral goizean, autogobernuari buruzko gaiak eta funtzionamenduari buruzko arauak adosteko.
2019/07/01 - 20:33
PSN, Geroa Bai, Ahal Dugu eta I-E hainbat mahaitan ari dira gobernu ituna negoziatzen
EH Bildu berriro zuzendu zaio Maria Chiviteri, Foru Gobernuko presidente izan nahi badu PSNk koalizio soberanistarekin hitz egin beharko duela azpimarratuta.
2019/07/01 - 14:51
Ahal Dugu parlamentarien elkarte gisa eratzea onartu du Nafarroako Parlamentuak
Horrenbestez, alderdi moreak talde mistoa utziko du, eta Izquierda-Ezkerra bakarrik geratuko da talde horretan.
2019/06/27 - 21:12
PSNk, Geroa Baik, Podemosek eta Ezkerrak 'akordio metodologiko' bat itxi dute
Gobernu posible baten programaren oinarrizko dokumentua osatzeko, proposamenak sektoreka lantzea adostu dute.
2019/06/26 - 15:51
Inbestidurarako baldintzak betetzen ez direla esan dio EH Bilduk Hualderi
Podemosek, bestalde, akordioa lortu bitartean "zuhur" jokatuko duela jakinarazi dio Parlamentuko presidenteari. Ezkerrak, berriz, Maria Chiviteren alde egingo duela aurreratu dio.
2019/06/26 - 13:29
Nafarroako presidentetzarako hautagaitza proposatzeko bilerak hasi ditu Hualdek
Nafarroako presidentetzarako hautagaitzak proposatzeko bilerak hasi ditu Unai Hualdek. Izquierda-Ezkerrako kideekin hasi du bilera erronda.
2019/06/24 - 22:39
Nafarroan Gobernua osatzeko negoziazioa abian jarri du PSNk
Gobernu programarako zirriborroa aurkeztu die PSNk Geroa Bai, Ahal Dugu eta Ezkerra taldeetako ordezkariei. Datorren ostegunean bilduko dira berriro.
2019/06/24 - 20:40
Nafarroan Gobernua osatzeko negoziazioa abian jarri du PSNk
Gobernu programarako zirriborroa aurkeztu die PSNk Geroa Bai, Ahal Dugu eta Ezkerra taldeetako ordezkariei. Datorren ostegunean bilduko dira berriro.