Jaiak
2024/07/15 - 17:36
400 ekitaldi baino gehiago "adin tarte guztietarako", Andre Maria Zuriaren jaietan
Zozketa bidez, 100 gasteiztarrek balkoitik gozatu ahal izango dute txupinazoaz eta Zeledonen jaitsieraz. Herritarrek datorren igandera arte eman dezakete izena, bai udalaren webgunean, bai 010 telefonoan.
2024/07/15 - 15:30
''Sexu erasoen aurrean eta mugimendu feministaren gidaritzapean, Iruña mobilizatu da''
Sanferminetako balorazioa egin du Joseba Asiron Iruñeko alkateak. Sexu-erasoei dagokionez, aurtengo jaietan 24 salaketa izan dira, eta ustezko erasotzaileetako 23 atxilotu dituzte. Asironen hitzetan, genero-indarkeria "gizarte osoari dagokion arazo bat da".
2024/07/15 - 14:54
1,8 milioi pertsona baino gehiagok parte hartu dute sanferminetako ekitaldietan, iaz baino % 27 gehiago
Gainera, salaketak % 20 murriztu dira, batez ere lapurreten jaitsieragatik; atxilotuen kopurua, aldiz, % 10 igo da, 2023an 191 izatetik aurten 211 izatera igaro baitira. Bestalde, 24 sexu-eraso salaketa izan dira.
2024/07/15 - 14:01
Jaiekin lotuta 367 osasun-arreta egin dituzte sanferminetan, iaz baino % 12 gutxiago
Horrela, 126 traumatismo eta zauri, 63 eraso, entzierroetako 56 zauritu, 37 intoxikazio etiliko, drogek eragindako 16 intoxikazio, bederatzi eraso kimiko eta zazpi sexu-eraso izan dira.
2024/07/15 - 11:27
Villavesaren entzierro jendetsuarekin agurtu dira aurtengo sanferminak
Nahiz eta ofizialki sanferminak "Gaixoa ni" abestuta amaitu diren, ehunka lagunek Villavesaren entzierroa korritu dute gaur goizean Miguel Indurain partikular baten aurrean.
2024/07/15 - 09:54
'Gaixoa ni' abestuta, agur sanferminei
Milaka pertsona bildu dira bart Iruñeko Udalaren atarian, ohiturari eutsita, "Gaixoa ni" abestiarekin sanferminei agur esateko. Azken ekitaldi honetan, protagonismo berezia izan dute txupinazoa botatzeko aurkeztu ziren zazpi hautagaitzek.
2024/07/14 - 19:16
Erraldoien agurra, sanferminetako agur borobila
Zortziurrenaren ondoren, hiria omendu eta hiri osorako dantza egin du Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak. Haurren pare jarrita eta euren maitasuna jasoz bukatu dute ekitaldia.
2024/07/14 - 16:08
Baionako bestetan izandako sexu-erasoak gaitzesteko elkarretaratzea egin dute
Ipar Euskal Herriko Itaia mugimendu feministak salatu duenez, Baionako jaiak hasi zirenetik 11 eraso zenbatu dituzte, "bortxaketa ahaleginak, eraso fisikoak eta ahozko erasoak tartean". Azken egunean bakarrik, bi sexu-eraso salatu dituzte.
2024/07/14 - 10:35
Azken entzierroa, iruditan
Miura ganadutegi ospetsuak eman die amaiera igande honetan 2024ko sanferminetako entzierroei, lasterketa arriskutsu eta zirraragarri batean.

2024/07/13 - 23:19
'Gaixoa ni' kantatu aurretik, bada aukerarik oraindik Iruñean festaren azken orduez gozatzeko
Azken entzierroa, San Ferminen Zortziurrena, Erraldoien agurra, Kulturen Kalejira eta su artifizialak izan ondoren, festa amaierako abestiaren txanda helduko da, eta horrekin amaituko dira 204 orduz etenik gabe ospatu diren sanferminak.
2024/07/13 - 18:36
Homizidio saiakera leporatuko diote Baionan gizon bat larri zaurituta uzteagatik atxilotutako gizonari
Ostegun gauean izan zen liskarra. Biktima, 58 urtekoa, oso larri dago, Jerome Bourrier Baionako fiskalak jakinarazi duenez. Biktima festatik etxera bueltan zen eta mozkor zegoen. Erasotzailea, aldiz, 39 urteko guadalupearra, ez zebilen festa giroan, baina aurrekari judizialak ditu indarkeriagatik.
2024/07/13 - 12:42
Sanferminetako eraso sexisten aurrean ''aski da'' oihukatu dute ehunka pertsonak
Ehunka pertsona bildu dira ostiral honetan Iruñeko Gazteluko plazan, sanferminetan izandako eraso sexistak gaitzesteko, eta emakumeen "eskubideen urraketa" salatzeaz gainera, erasoen aurrean herritarrek emandako erantzuna txalotu dute.
2024/07/13 - 08:33
Zazpigarren entzierroa, iruditan
Escolarren zezenen entzierroa azkarra eta jendetsua izan da, aurtengo arriskutsuenetakoa, eta eroriko eta kolpe ugari ikusi dira.
2024/07/12 - 13:54
Gizonezko bat garun-heriotza egoeran da Baionan, autobus geltokitik gertu izandako liskar baten ostean
Istilua ostegunean jazo zen, 21:00ak aldera, eta gizona berehala eraman zuten Baionako Ospitalera. Patrice Lanies hil eta ia urtebetera jazo da liskarra, biak Baionako jaien testuinguruan.
2024/07/12 - 10:23
Uztailaren 12ko entzierroa
Jandilla arriskutsuek adarkatu bat utzi dute entzierro azkar batean
2024/07/11 - 21:43
Palestinaren aldeko martxa egin dute peñek zezen plazarako bidean
Iruñeko 16 peñen gaurko kalejira berezia izan da. Palestina askea aldarrikatu dute eta Gazaren kontrako sarraskiari amaiera jartzea.
2024/07/11 - 19:57
Giro ezin hobea Baionako besten bigarren egunean, Haurren Egunean
Familiak gerturatu dira gaur eguerdian Leon Erregearen lehen iratzartzea ikustera. Txikien entzierroa eguneko beste protagonista nagusietako bat izan da.
2024/07/11 - 18:19
Sexu-eraso bat izan da Baionako besten lehen gauan
Prefekturak azaldu duenez, biktima larrialdi zerbitzuetan artatu dute. Bestalde, Itaia mugimendu feministak baieztatu duenez, festetarako espresuki jarritako babesgunean, beste bi emakumeren aurkako eraso fisikoak salatu dituzte.
2024/07/11 - 12:50
Gizon bat atxilotu dute sanferminetan 15 urteko neska bati sexu erasoa egitea egotzita
Zehazki, Gaztelu Plazan adin txikiko neskato bati ukituak egiteagatik atxilotu dute.
2024/07/11 - 10:32
Domingo Hernandez Martinen ganadutegiko zezenen entzierroa
Domingo Hernandez Martin Salamancako ganadutegiko zezenek 2024ko jaietako lasterketarik azkarrena egin dute bere debutean.