Jaiak
2024/07/10 - 20:20
Herriko Giltzak plazara botata hasi dira Baionako Bestak
Normalean baino bi aste lehenago, eta sekula baino goizago, agertu da Leon erregea Baionako udalexeko balkoian. Baionarrei giltzak eman eta festa lehertu da. Txoriak-txori abestuz ongi etorria eman diete aurtengo festei eta bertakoak ez direnei ere gonbitea luzatu diete.
2024/07/10 - 12:22
Hiru pertsona atxilotu dituzte bart sanferminetan sexu erasoak egitea egotzita
Iruñeko Estafeta kalean adin txikiko neskato bati ukituak egiteagatik bi gizon atxilotu dituzte; hirugarrena, berriz, Gaztelu plazan neska bat lepotik hartu eta musu ematera behartzeagatik atxilotu dute.
2024/07/10 - 10:31
Fuente Ymbro ganadutegiko zezenen entzierroa
Cadizko Fuente Ymbro ganadutegiko zezenek laugarren entzierro bizkorra korritu dute, 2024ko sanferminetako azkarrena, 2 minutu eta 18 segundoko iraupenarekin.
2024/07/10 - 09:52
Albiste izango dira: Bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrak, Baionako bestak, eta NATOren bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/09 - 16:56
Entzierro txiki jendetsua Iruñean
Ehunka haur entzierro txikian korrika egitera ausartu dira aurten ere. Santo Domingoko aldapan lasterketa ederrak ikusi ahal izan dira eta korrikalariren bat adarkatu dute.
2024/07/09 - 13:27
Eneko Anduezak 27 urte daramatza entzierroak korritzen: ''Pozoi hau behin sartzen denean ezin da atera''
Euskal sozialisten buruak adierazi duenez, lehenik osabarekin hasi zen entzierroetan parte hartzen eta gero lagunekin. Aitortu du sustoren bat izan duela 27 urte hauetan, baina berarentzat oso une hunkigarria dela.
2024/07/09 - 10:39
Victoriano del Rio ganadutegiko zezenek entzierro azkarra egin dute
Madrilgo Victoriano del Rio ganadutegiko zezenak izan dira sanferminetako hirugarren entzierroaren protagonistak. Entzierroa azkarra eta garbia izan da, korrikalarien lasterketa politekin.
2024/07/09 - 09:54
Albiste izango dira: EAEko aurrekontuen gidalerroak, sanferminak, eta Frantziako gobernu osaketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/08 - 10:37
Uztailaren 8ko entzierroa
Azkarra eta arriskutsua izan da Cebada Gago ganadutegiko zezenek entzierroa.
2024/07/07 - 18:15
Zubigainekoa eskaini diote Lesakan San Fermini
Hamabost ezpata-dantzarik Zubigainekoa dantzatu dute eguerdian Lesakan, eta jendetza bildu da, beste behin, Onin errekaren bi aldeetan egiten den dantzaz gozatzeko. Lesakako bandera ere astindu dute bertan. Aurrez, meza izan dute, eta prozesioan atera dute santuaren irudia.
2024/07/07 - 17:25
Santu beltzarana Iruñeko kaleetan barrena ibili da berriro
Uztailaren 7an San Fermin eguna ospatzen da Iruñean. Hori dela eta, santua prozesioan ateratzen dute, eta ibilbidea jendez betetzen da santua bertatik bertara ikusteko.
2024/07/07 - 14:36
Iruñeko Udalak protokoloa aktibatu du sanferminetan izandako sexu-eraso batengatik
Horrez gain, Udaleko Bozeramaileen Batzordeak erasoa gaitzesteko adierazpen instituzionala adostu du. Bestalde, lau persona atxilotu dituzte azken orduetan sexu-ukituak egiteagatik.
2024/07/07 - 12:46
Izarok abiatu ditu sanferminetako kontzertuak Iruñean
Artista bizkaitarrak Gazteluko plaza bete zuen bart, adin guztietako zaleei zuzendutako emanaldi batekin. Pianoan, gitarrarekin nahiz dantzan aritu zen Izaro, publikoaren gozamenerako.
2024/07/07 - 10:25
2024ko sanferminetako lehen entzierroa, iruditan
Entzierro jendetsua izan da, eta arina, baina azken bi zezen bueltaka ibili dira zezen-plazan eta akuiluan sartzea kostatu zaie.
2024/07/06 - 16:48
Txupinazo eguneko hamaiketakoa, galdu ezin daitekeen unetxoa
Festa egin aurretik sabela betetzea oso garrantzitsua, eta iruindarrek argi dute hori. Sanferminak abiatzeko txupinazoaren aurreko hamaiketakoa ez da edonolakoa, asko espero den momentua da, eta urtebete lehenago ere egiten dituzte erreserbak.
2024/07/06 - 16:29
Tantirumairu ikastolak jaurti du txupinazoa Lesakako jaietan
50 urte betetzen ditu aurten ikastolak, eta, hori dela eta, han ikasten duten haurrek protagonismo berezia izan dute sanferminen hasieran. Bihar ezpata-dantzariek dantzatuko duten "Zubigainekoa" izango da jaietako ekitaldirik ikusgarrienetakoa.
2024/07/06 - 16:01
Sanferminetako giroa Bilbon ere ez da falta
Cafe Iruña Bilboko tabernan ere ohiko txupinazoa jaurti dute eguerdian, eta festa lehertu da Bilbo erdialdeko taberna honetan. Juan Mari Aburto alkateak jaurti du lehen txupina.
2024/07/06 - 15:47
Gasteizen eta Araban bizi diren nafarrek ere sanferminetako txupinazoa bota dute
San Frantzisko Xabier Nafarroako Etxeak antolatuta, sanferminetako jaiei hasiera eman diete Buruileria plazan. Hainbat txupin jaurti dituzte: lehena Maider Etxebarria alkateak bota du.
2024/07/06 - 15:24
Jaia lehertu da Iruñean
Duguna dantza taldeko kideek piztu dute suziriaren metxa, 12:00etan, eta bederatzi egun iraungo duen jaia lehertu da orduan.
2024/07/06 - 14:55
Urtero lez, ''Ánimo pues'' entzun da Iruñeko Udaletxe plazan
Hasi dira sanferminak, eta gaitero eta txistulariekin batera, ezin falta "Ánimo pues" ezaguna.