Jaiak
2024/08/12 - 12:39
Zazpi saiakera eta ordu erdi baino gehiagoko iraupena izan du Faltzeseko bigarren entzierroak
Gaurkoa lasterketa gorabeheratsua izan da, Teodoro Vergara ganadutegiko behiek uko egin baitiote korrika egiteari. 34 minutu baino gehiagoko entzierroa izan da eta DYAk bederatzi pertsona artatu behar izan ditu.
2024/08/11 - 13:13
Alemaniako Pyrogenie Feuerwerk su-etxeak abiatu du Donostiako Su Artifizialen Lehiaketa
Iaz Urrezko Sanfermina irabazi zuen Iruñean, ikuskizun dotore bat eskaini ostean. Donostiako Aste Nagusiko lehen suek aho bete hortz utzi dute publikoa.
2024/08/10 - 21:17
Kanoiaren suak eman dio ongietorria Donostiako Aste Nagusiari
Hasi dira jada zortzi egunez hiriko kaleak kolorez jantziko dituen 2024ko Donostiako jaiak. Aurten, Super Amara Bera Bera taldeko jokalariak izan dira Artillero, dale fuego kanta tradizionala abesteko gonbidatu bereziak.
2024/08/09 - 20:50
Blusen eta Nesken Batzordeak bart gertatutako lau eraso matxista salatu ditu Gasteizen
Bestalde, Mugimendu Feministak zortzi eraso matxista salatu ditu jaien lehen bost egunetan.
2024/08/07 - 15:34
Txiki geratu da Andre Mari Zuriaren plaza Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera ikusteko
Etxeko txikienek hartuko dute protagonismo osoa gaurkoan. Hala, Edurneren eta Zeledon txikiren jaitsiera izan da eguerdian. Aurten Alazne Rubiok eta Ioritz Esperanzak haragitu dituzte pertsonaiok.
2024/08/06 - 19:01
Goitiberen 7. edizioak ikusmin ikaragarria sortu du Gasteizen
Aurten 'Los Alegríos' koadrilak lasterketa dibertigarri hau antolatu du, helmugara onik eta osorik iristea helburu duena. Hala ere, Gautarrak kuadrillako blusa bat belaunean zauritu da, ibilgailua irauli ez dadin saiatu denean.
2024/08/06 - 15:42
Zeledonen Jaitsieran Palestinako banderak debekatzeko saiakera salatu dute
Palestinarekin Elkartasuna plataformatik adierazi dutenez, udal langileek eta udaltzainek plazako sarbideetan boluntarioek banatu zituzten paperezko banderatxo ugari konfiskatu zituzten. Gainera, pertsona bat identifikatu zutela ere salatu dute.
2024/08/05 - 16:28
600 jarduera eta itsasadarra erdigunean, Bilboko Konpartsen Aste Nagusiko egitarauan
Konpartsek antolatutako hainbat kirol jarduera itsasadarrean gertatuko dira. Egitarauaren beste izarrak haurrentzako jarduerak izango dira: antzerkia, jolasak, tailerrak, gastrotxikiak eta puzgarriak.
2024/08/05 - 12:35
Esne Beltzak agur esan dio Gasteizi
Xabi Solano buru duen Esne Beltza taldea agur-biran murgilduta dago 17 urteko ibilbide baten ondoren, eta igande honetan Gasteizi agur esateko txanda izan da, Foruen Plazan eskainitako kontzertu jendetsu batean.
2024/08/05 - 10:09
Albiste izango dira: Terrorismoaren biktimen zentroari domina, Ekialde Hurbila eta Gasteizko jaiak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/04 - 20:20
Lehertu da festa Gasteizen Zeledonen etorrerarekin
Zeledon berria, Iñaki Kerejazu, giro jendetsu eta eguzkitsuarekin estreinatu da, gasteiztar eta bisitari guztiei sei eguneko jaiaz gozatzeko deia eginez, errespetua ahaztu gabe.
2024/08/04 - 19:11
Andre Maria Zuriaren jaietako pregoilaria izan da Elisa Rueda idazle, andereño eta aktorea
Igande honetan Andre Maria Zuriaren jaiak abiatu aurretik, pregoia irakurri du ostiral honetan, Plaza Berrian, Elisa Rueda gasteiztarrak.
2024/08/04 - 15:08
''Iñakiren momentua da, eta disfrutatzea da garrantzitsuena''
Gorka Ortiz de Urbinak 21 urte eman ditu Zeledon gorpuzten, eta gaur erreleboa emango dio Iñaki Kerejazu gasteiztar gazteari. Andre Maria Zuriaren jaiak hasteko ordu gutxi batzuk falta zirenean, biak elkartu ditugu, Zeledon berriak azken aholkuak jaso ditzan.
2024/08/03 - 20:26
Dena prest Gasteizen, Andre Maria Zuriaren jaiei hasiera emateko
Arabako hiriburuak Zeledon berria izango du aurten, Iñaki Kerejazu, eta 400 ekitaldi baino gehiago izango dira abuztuaren 4tik 9ra.
2024/08/03 - 19:06
Sanferminetako tonbolaren ehunka sari jabeen zain daude
Kotxe bat, 2.500 euroko baleak, bidaiak, urdaiazpikoak... Inor ez da azaldu sari horien bila. Patriketan bilatzeko deia egin du Caritasek, abuztuaren 16an bukatuko delako horiek eskuratzeko epea.
2024/08/03 - 16:52
Jaiez gozatzeko deia egin die herritarrei Maider Etxebarriak
Gasteizko alkateak Andre Mari Zuriaren jaiez errespetuz gozatzeko deia egin die gasteiztarrei eta bertaratzen direnei. (Jatorrizkoa gaztelaniaz).
2024/08/02 - 15:53
Iñaki Kerejazu izango da Zeledon, aurten lehenengoz: ''Urduri eta gogotsu nago''
Iñaki Kerejazu gasteiztarrak Gorka Ortiz de Urbinaren lekukoa hartuko du eta Zeledon izango da. Berarekin izan gara Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaien bezperetan nola dagoen jakiteko.
2024/08/02 - 09:37
Albiste izango dira: Pablo Gonzalez aske, Gasteizko jaien pregoia, eta ERCren barne galdeketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/01 - 00:36
Elkarretaratzea egin dute Algortan, jaietan izandako sexu-erasoen aurka protesta egiteko
Ertzaintzak gazte bat atxilotu du bart Algortako (Getxo, Bizkaia) jaietan sexu-erasoengatik jarritako bi salaketarekin zerikusia duelakoa.
2024/07/31 - 17:45
24 urteko gazte bat atxilotu dute Algortako jaietan izandako bi sexu-erasorekin zerikusia duelakoan
Algortako mugimendu feministak deituta, elkarretaratzea egin dute arratsaldean, jaietako 'puntu morean' salatutako sexu-erasoen aurka protesta egiteko.