Japonia
2016/07/26 - 11:06
19 lagun hil dituzte urrituen egoitza batean, Tokiotik gertu
Erasotzaileak, 26 urteko gaztea eta zentroko langile ohia bera, adierazi zion Poliziari: "Nahi dut urrituak mundu honetatik kanpo egotea".
2016/07/26 - 08:40
Gizon batek 19 pertsona hil ditu Tokiotik gertu
26 urteko ustezko erasotzailea zentroko langile ohia zen. Bere burua polizia-etxean entregatu du. “Pertsona urrituak mundu honetatik kanpo nahi ditut”, adierazi du gizonak.
2016/06/03 - 10:39
Onik aurkitu dute gurasoek basoan utzitako mutiko japoniarra
Mutikoa gurasoek utzi zuten lekutik bost kilometrotara aurkitu dute erreskate taldeek. Hangar militar batean babesa bilatu du mutikoak sei egun hauetan.
2016/05/28 - 16:48
Hiroshimatik bizirik atera zirenen testigantza
Jasandakoa ondo gogoan daukate Hiroshimatik bizirik atera zirenek. AEBk lehen bonba atomikoa bota zutela gogoratzen ari garen honetan, lekuko zuzenen ahotsa jaso du ETBk.
2016/05/27 - 13:14
Barack Obamaren bisita historikoa Hiroshimara
Lehen aldia da AEBtako presidente batek Hiroshima bisitatzen duela. Hiri honetan, 1945eko abuztuaren 6an, 140.000 lagun hil ziren AEBren eraso nuklearraren ondorioz.
2016/05/26 - 16:33
Zazpi Handien bilera hasi da Japonian, Ise-Shiman
Japonian, G7 taldeko gobernuburuak, munduko ekonomiari bultzada emateko estrategia koordinatu baterako plana ari dira aztertzen.
2016/05/26 - 11:34
Iseko santutegia bisitatu dute G7ko buruek
Japoniako leku sakratuenetakoa da Iseko santutegia. Bertan ospatu dute G7aren batzarraren ongietorri ekitaldia.
2016/05/20 - 13:15
Diru merkatuaren 'egonkortasuna' aldarrikatu du G7ak
Munduko zazpi ekonomia garatuenen finantza buruzagiak Sendain (Japonia) daude, 2011ko lurrikarak eta ondorengo tsunamiak suntsitutako eremuan.
2016/05/10 - 23:17
Hiroshimara bisita historikoa egingo du Obamak
Maiatzaren 27an joango da, eta, besteak beste, bonba atomikoaren biktimen omenez eraikitako Bakearen Parkea bisitatuko du. Ez du, baina, AEBek egindako eraso horregatik barkamenik eskatuko.
2016/04/20 - 13:22
Mitsubishik 625.000 autoren kontsumo datuak faltsutu ditu Japonian
Automobilgintza enpresak erregai kontsumoa neurtzeko prozesua manipulatu zuen, energia eraginkortasunaren emaitzak benetakoak baino hobeak izateko.
2016/04/18 - 11:41
Japoniako lurrikararen airetiko ikuspegi ikusgarria
Kyushu irla azken egunetan astindu duten lurrikarek luizi handiak eta errepideetan kalte garrantzitsuak eragin dituzte.
2016/04/16 - 16:12
Japonia astindu duen bigarren lurrikarak 18 hildako utzi ditu
Bigarrenez jarraian, beste lurrikara bat izan da Japonian. Oraingoan Komamoto hirian jo du gogorren lur astinduak.
2016/04/16 - 10:21
Japoniako bi lurrikarek 41 hildako eta 2.000 zauritu utzi dituzte jada
Japonian martxan dagoen zentral nuklear bakarra lurrikarak gertatu diren gune berean dago; hala ere, agintariek diote instalazioek ez dutela kalterik jasan.
2016/04/15 - 10:29
Bederatzi hildako eta 900 zauritu, Japonian izandako lurrikaran
Lurrikara 6,5eko indarrekoa izan da eta Japoniako hegoekialdea astindu du. Oraingoz, bederatzi lagun hil dira eta 900 zaurituta daude; asko, larri.
2016/04/11 - 09:29
Kerryk Hiroshimako biktimei omenaldi historikoa egin die
Washingtoneko goi-kargudun batek bonbardaketa atomikoaren biktimei omenaldia egiten dien lehen aldia da.
2016/03/17 - 10:25
Bi hildako Japonian, tunel baten barruan izandako istripuan
12 autok talka egin dute Hiroshimako tunel baten barruan. Ondorioz, bi lagun hil dira eta 70 zauritu.
2016/03/11 - 15:00
5 urte Fukushimako istripu nuklearra izan zenetik
Gaur dela 5 urte gertatu zen Fukushimako tsunamia eta istripu nuklearra. 20.000 hildako eta 160.000 desplazatu egon ziren erradiazioaren eraginez.
2016/03/11 - 11:50
Tsunamiaren bosgarren urteurrena oroitu dute Japonian
Minutuko isilune batekin oroitu dituzte duela bost urte izandako lurrikararen eta tsunamiaren ondorioz hil ziren 18.000 pertsonak.
2016/03/07 - 09:10
Fukushima, milaka pertsona etxerik gabe bost urte geroago
Hondamendi naturala gertatu zenetik bost urte beteko dira ostiralean. Iwate, Miyagi eta Fukushimako 59.000 bat lagunek aldi baterako etxebizitzetan jarraitzen dute oraindik.
2016/01/18 - 10:24
Japoniako elurteek ehun zauritu baina gehiago eragin dituzte
Errepide eta trenbide sarean arazo larriak daude eta 180 hegaldi bertan behera utzi dituzte. Bihar arte egoerak berdin jarraituko du.